Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak minbiziaren kontrako azken belaunaldiko ekipamendu erradioterapikoa gehitu du azeleragailu lineal berri batekin

09.07.2020

IMQ Zorrotzaurre Klinikak minbiziaren kontrako azken belaunaldiko ekipamendu erradioterapikoa gehitu du azeleragailu lineal berri batekin

IMQ Zorrotzaurre Klinikak minbiziaren kontrako erradioterapia-tratamenduetarako azken belaunaldiko baliabideak gehitu ditu, elektroien VarianTruebeam azeleragailu lineal berria instalatu baita bertan. Azeleragailu hori klinikako beste baten “bikia” da eta egungo Oncor-en ordez jarri da. Hura instalatzeko, egiturazko segurtasun-neurri zorrotzak hartu dira, ekipamenduaren tamaina, pisu eta sentsibilitatearen arabera. Izan ere, azeleragailu berriak tratamendu onkologikoetan behar izaten diren saio-kopurua gutxitzen du, albo-ondorioak minimizatzen ditu eta, hortaz, pazienteen bizi-kalitatea  hobetzen du.

TrueBeam-i esker, tratamenduak zehaztasun handiagoaz egin daitezke, erradiazioa tratatu beharreko tumorearen bolumenaren gainera bakarrik zuzentzen delako eta erradiazio-dosi oso altuak segundo gutxitan ematen direlako eta, hortaz, tumorearen inguruko ehun osasuntsua ahalik eta gehien babesten delako.

Aitzindaria izan zen Klinika Euskadin, azeleragailu-modelo hori eduki zuen lehenengo zentroa izan zelako. Modelo horrek ezaugarri bikainak dituenez, oso eraginkorra eta segurua da tumoreei aurre egiteko. Aldi berean, TrueBeam azeleragailua ezin hobea da tratamendu-teknika berrietarako: hala nola, VMAT RapidArc, SBRT arnas sinkronizazioarekin eta SRS (erradiokirurgia).

Halaber, tresna berriak txertatu dira bi azeleragailuetarako, paziente bakoitzari ematen zaion tratamenduaren planaren hautespena, kalitate-kontrola eta tratamenduaren segurtasun osoa are gehiago hobetzeko.

Goi-teknologiako ekipamenduan egindako inbertsio berria lehenengo azeleragailua eskuratu zenetik 5 urtera egin da, eta hari esker, abangoardia teknologikoan egoten jarrai daiteke, erradioterapia bidezko tratamenduetan teknika berrienak eta aurreratuenak eskaintzeko.