Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Goraka doa diabetearen intzidentzia, bost urtetik beherako umeengan batik bat

12.11.2020

Goraka doa diabetearen intzidentzia, bost urtetik beherako umeengan batik bat

 

Azaroaren 14a Diabetesaren Munduko Eguna denez, munduko diabetes nagusiaren gainean kontzientziatzeko kanpaina –zeinaren xedea den gaixotasun horrekin loturiko kausak, sintomak, tratamendua eta konplikazioak ezagutaraztea–, IMQ-ko endokrinologo pediatriko Nancy Portillok hauxe adierazi du: “1 motako diabetes mellitus (DM) delakoa diabetes-motarik ohikoena da ume eta nerabeen artean, hain zuzen, adin pediatrikoan kasuen % 90 inguru da, biztanleria orokorrean (umeak eta nagusiak) DM kasuen % 5-10 bakarrik bada ere”. Adituak azaldu duenez, 1 motako diabetes mellitusa “haurtzaroko gaixotasun kroniko ohikoenetako bat da. Hainbat azterlanen arabera, adin pediatrikoan 1.200 ume baino gehiagori diagnostikatzen zaie DM1 Espainian urtero”.

Adituak ohartarazi duenez, Endokrinologia Pediatrikoaren Espainiako Sozietateak (SEEP) ezagutarazitako datuen arabera,“DM1en intzidentziak gora egin du oraintsu, batez ere, bost urtetik beherako umeen artean. 1 mota edozein adinekin gerta badaiteke ere, oro har, lau eta sei urte bitartean edo hamar eta hamalau urte bitartean agertu ohi da”.

1 motako DMa pankreako beta zelulen atake autoimmune batek eragiten du, eta horrek intsulinaren falta osoa edo ia osoa eragiten du. Horrek hipergluzemia (odoleko glukosa-maila altua) eragiten du pazienteengan, batez ere umeengan, eta brastakoan gainera.

Munduan, 15 urtetik beherakoen artean (1.800 milioi pertsona) % 0,02k du 1 motako DMa, “hots, 500.000 umek munduan, eta intzidentzia urtean 80.000 kasu berriena da. Espainian, 1 motako DMaren prebalentzia % 0,01 eta % 0,15 bitartean aldatu egiten da eskualdeen arabera, eta Espainiako batez besteko intzidentzia 17,7 kasukoa da adin-talde horretan 100.000 biztaleka urtean. Azken hamarkadotan gora egin dute intzidentzia-tasek eta gora egiten jarraitzen dute, batez ere, bost urtetik beherako umeen artean”, ohartarazi du IMQ-ko endokrinologoko pediatrikoak.

Bestetik, adituak azpimarratu du 2 motako DMak, “beste garai batean umeengan oso gutxitan agertzen zenak, gora egin du haurtzaroko obesitatearen pandemiaren gorakadarekin batera. Oro har, pubertaroaren ondoren agertzen da, eta tasarik altuena 15 eta 19 urte bitartekoengan gertatzen da. Intsulinarekiko erresistentziak eta intsulinaren urritasun erlatibo batek eragiten dute, faktore genetiko eta ingurumen-faktore (bereziki, obesitatea) askoren arteko elkarreragin konplexuaren ondorioz (bereziki, obesitatea)”.

Alarma-sintomak eta diagnostikoa

“Mediku eta pediatra guztiek presente ditugun eta hipergluzemiaren bigarren mailakoak diren alarma-sintomak honela laburbiltzen dira: polidipsia (asko edatea), poliuria (gernu egite areagotuak), polifagia (asko jatea) eta pisua galtzea. Haur txikienengan, sintomak zehaztugabeak dira, eta horrek are gehiago zailtzen du diagnostiko bat egitea. Diagnostiko goiztiarrak konplikazio akutuak murrizten ditu”, azaldu du Nancy Portillo sendagileak.

Diagnostilkoa egin ostean, 1 motako mellitus diagnostikoa duten umeak, horiei eta horien senideei arreta emateko prest dagoen jakintza-alor anitzeko taldea duen erreferentziazko ospitale batean ospitaleratu behar izaten dira.

Tratamendua

“Konplexua da tratamendua”, azaldu du medikuak; “jan-neurria adingabearen adinera, ingurunera, kulturara eta jarduera fisikora egokitu beharra dago. Hortaz, 1 motako diabetesari dagokionez, umeak intsulina behar izango du, eta 2 motako diabetesari dagokionez, bizi-ohiturak aldatzea —sedentarismoari aurre egitea— eta obesitatea zuzentzea”.

Espero diren hazkuntza-helburuak lortzeko, umearen eta horren senideen bizi-kalitate ona lortzeko eta balizko konplikazio akutuen eta epe luzeko konplikazioen arriskua murrizteko, “funtsezkoak izango dira intsulina ematea, elikadura kontrolatzea, ariketa fisikoa egitea, gluzemia monitorizatzea, hezkuntza diabetologikoa, motibazioa eta komorbilitate eta konplikazioen baheketa”, xehatu du IMQ-ko endokrinologo pediatrikoak, eta hau gogorarazi du: “medikuntza- eta osasun-jarraipena eta gurasoen jarrera ezinbestekoak dira arrakasta lortzeko”.

Laguntza familiei

Aurrekoari dagokionez, adituak azpimarratu du elkarte askok familei “egiazko informazioa eta laguntza” ematen dizkietela. “Euskadin, hala nola, Bizkaiko Diabete Elkartea (ASVIDIA) dago, eta horren helburu bakarra da diabetesa dutenei laguntzea, eta, horretarako, beharrezko heziketa diabetologikoa eta hainbat baliabide ematen dizkie. Halaber, Fundación Diabetes CERO fundazioa diabetesa duten umeen gurasoen eta nagusien mugimendua da, eta horren helburua da gaixotasunaren segimendua egitea eta benetako ikerketa iraunkorra finantzatzea. Merezi du haien Internet atarietan nabigatzea”, adierazi du.