Iradokizunak
26.01.2021
21 urteko futbolari mexikar gaztea, Jimena Lopez (Mexiko Hiria, 1999), da SD Eibar klubaren emakumezkoen lehen taldearen azken fitxaketa. Klub “armagilearekin” 2022ko ekainaren 30era arte sinatu ostean, Iker Dorronsoro gidari duen taldearekin entrenatzen hasi aurretik medikuntza- eta kirol-azterketa egin du gaur IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatean.
IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista eta Unitateko arduradun Pablo Aranda medikuak egin ditu azterketa medikoak, hala nola, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak). Ondoren, jokalariari atsedeneko balorazioa egin zaio, hots, bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala neurtzea. Jokalari “armagile” berriari, ondoren, “esfortzu-proba maximoa egin zaio laktatoekin, bere maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko, datu hori oso baliagarria baita entrenamendu-saioak hobeto programatu ahal izateko”, xehatu du Aranda doktoreak.
Jimena Lópezek adierazi duenez, “poz-pozik eta bihotz-ukituta nago; eskerdun, aukera paregabe hau izanagatik eta, batez ere, Eibar bezalako klub batean egoteagatik. Uste dut taldeari oso jarrera ona eta lan asko ekar diezazkiodala. Hala ere, ikastera eta taldearen esanetara jartzera ere banator”.
Jokalari berriak, halaber, bere nahia adierazi du: “Emakumezkoen Futbol Ligaren lehen mailan sendotzea, nire selekziora dei nazatela eta nire karrera profesionalean hazten jarraitzea”.
Bestetik, Eibar Kirol Sozietateko Emakumezkoen Futboleko arduradun Jon Zabaleta sinetsita dago jolakari berriak “jokatu duen taldeetan, hala nola, Mexikoko selekzio nazionalean edo AEBetako aurreko klubean, ikusi dugun kalitatea ekarriko digu. Bide onetik dabil taldea, eta emaitza onak lortzen jarraitu behar dugu. Espero dugu Jimena jokatzen hasteak pixka bat gehiago ematea eta, hortaz, talde-lana, albait arinen salbatzea”.
IMQ, SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala
IMQ da SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala 2016/2017 denboralditik. IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kirol Medikuntza Unitateak –non jokalari berriari kirol- eta osasun-azterketa egiten zaion– punta-puntako teknologia du arlo horretan, baita Kardiologiako eta Kirol-medikuntzako mediku espezialistak eta Errehabilitazio eta Fisioterapia zerbitzua ere.
Los jugadores de SD Eibar Pasan los reconocimientos médicos en las unidades de Medicina Deportiva de IMQ
Las jugadoras del primer equipo femenino de SD Eibar pasan los reconocimientos médicos en la Unidad de Medicina Deportiva de IMQ