Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Lan istripuen maiztasuna hirukoiztu egiten da drogen eraginpeko pertsonengan

21.06.2018

Lan istripuen maiztasuna hirukoiztu egiten da drogen eraginpeko pertsonengan

 Lanean droga legalak edo ilegalak kontsumitzeak, laneko osasunaren erronka izaten jarraitzen du. Ekainaren 26a drogen kontsumo desegokiaren aurka borrokatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko prebentzio-arloan liderra den IMQ Prevención-eko lan-medikuntzako sendagile Adela Radutek gogorarazi duenez, lan-arloan drogak eta alkohola kontsumitzeagatiko ondorioak oso larriak izan daitezke. Lan-istripuen % 15-30 inguruk drogen eta alkoholaren kontsumoarekin omen du zerikusia. Hots, laneko istripuen laurdena baino gehiago alkohol edo drogen eraginpeko langileei gertatzen zaie, eta, istripuen ondorioz, beren buruei edo hirugarrenei kalte egiten diete”.

“Eta arazoa ez dira istripuak bakarrik”, adierazi du Adela Radut IMQ Prevención-eko medikuak, “drogak kontsumitu ohi dituzten langileen absentismoa bikoiztu eta hirukoiztu egiten da, eta horien gaixotasuneko bajengatiko kostua, gainerako langileena baino hiru halakoa da”.

Era berean, Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, langileen % 10ek du adikzio arazoren bat, eta arazo horiek langileen arazoen % 80 eragiten dute.

Arazo horri ekin beharra

Lan-osasunaren programen barruan, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko Legearen arabera, laneko arriskuetatik babestu behar ditu langileak enpresariak. “Langileen droga-mendekotasunei dagokienez, lan-arloaren muga gainditzen duen arazo soziala eta pertsonala bada, kontsumoaren prebentzioa ez ezik, haren ondorioen prebentzioa ere kontuan hartu beharra dago, zeren eta langile drogazaleak bere buruari eta beste pertsona batzuei oso istripu larriak eragin baitiezaieke eta albo-kalteak sor baititzake”.

Lan-inguruan droga-mendekotasuna detektatzeko hainbat modu eta tresna dago.“Laneko medikuak detektatu behar ditu alkohol eta drogen kontsumo arriskutsuarekin loturiko nahasmenduak. Izan ere, hura da langileen erreferentea bat-bateko kontsultak egiteko. Osasun-langileek osasun-egoerari buruzko informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen dute”, azaldu du IMQ Prevención-eko adituak.

Osasuna zaintzea

Osasuna zaintzeko arloan, hiru urratsen bidez detekta daitezke arazoak. Lehenik, lehen mailako prebentzioaren eskutik, hots, arrisku-faktoreak prebenitzen eta horien gainean jarduten. “Arrisku faktoreen jatorria, lana eta antolamendua izan daitezke, edo arrisku psikosozialak edo lantokiari datxezkionak –esaterako, psikofarmakoak erraz eskuratzen direlako– ebaluatzean aurkitu direnak edo faktore pertsonalen ondorio direnak”.

Bigarren urratsa, langile kontsumitzaileen edo drogazale edo alkoholzaleen diagnostiko goiztiarra da eta “horiek Osasun Sistema Nazionalera bideratzea desintoxikatu eta ohitura kentzeko, enpresak baliabide beharrezkoak ez baditu”. Hirugarren urratsa, hirugarren mailako prebentzioa da: “ohitura kentzeko tratamenduaren ostean, errehabilitazioa eta lanean berriz hastea erraztea, beti segurtasuna bermatuz”.

Programak

Gaien kontsumoaren problematika sozialari erantzuteko eta langileen segurtasuna eta osasuna babesteko, “alkohol eta drogen kontsumoari buruzko langileentzako prebentzio-programak erabiltzen ditugu, hiru fasetan”.

Lehenengo fasean, sentsibilizazioa da xede: informazio-ekintzak, prestakuntza teorikoa (enpresako zuzendarientzat nahiz gainerako langileentzat), prestakuntza praktikoa eta prestakuntza aktiboa. Bigarren fasea detektatzean eta kontrolak egitean datza, eta hirugarrenean esku hartzen da.

IMQ Prevención-eko lan-medikuntzako sendagile Adela Radutek azaldu duenez, “medikuak, aholkularitza, jarraipen eta laneratzearen bitartez, langilearen egokimena ziurtatzen du, egokitzat jotzen dituen murrizketa eta behin-behinekotasunaz. Medikuaren irizpenaren arabera, enpresak erabaki dezake langilea bere lanpostuan iraunaraztea,  lan batzuk aldi baterako murriztea, langilea denboraldi batez beste lanpostu batera eramatea edo aldi batez lanpostutik kentzea”.

“Langilea aldi baterako beste lanpostu batera eraman bada nahiz tratamendua hartzeko bajan egon bada, langilea lanean berriz hasteko plana aztertzen da”, eta hori pixkanaka egin daiteke, ala ez, laneko medikuaren iritziaren eta enpresako zuzendaritzaren arabera; “edozelan ere, hurbiletik jarraitu behar zaio langileari, berriro hasten den ikusteko eta egoera onean jarraitzen duen bermatzeko”, bukatu du azaltzen IMQ-ko adituak.