Iradokizunak
10.10.2022
Urriaren 12 oro da Gaixotasun Erreumatikoen Munduko Eguna. Gaixotasun horien barruan, hainbat gaitz daude, hala nola lokomozio-aparatuko min edo hanturazko koadro klinikoak eta artritisa, lupusa, espondilitis ankilosatzailea, artrosia, tendinitisa, ziatika eta osteoporosia. Hala ere, Alberto Alonso Ruiz medikuak, IMQ-ko Erreumatologiako espezialistak adierazi duenez, «paziente askok oraindik ez dakite erreumatologia dela lokomozio-aparatuko patologia medikoa eta ehun konektiboko gaixotasunak aztertzen, diagnostikatzen eta tratatzen dituen espezialitatea».
Azaldu duenez, «lokomozio-aparatuan mina eta hantura izaten hasten diren pazienteak ikusten ditugu. Gero, patologia kirurgikoa bada, erreumatologoek traumatologo batengana bideratzen dute pazientea; traumatologoak espezialista kirurgikoak dira. Zerbait errehabilitatu behar bazaio pazienteari, esaterako, gaitasun funtzionala galdu duelako, errehabilitazioko mediku espezialista batengana bideratuko da».
Erreumatologiaren garrantzia azpimarratzeko, datu hau adierazi du adituak: «lokomozio-aparatuko minak edo hanturak eragindako kontsultak dira lehen mailako arretako kontsulten hirugarren kausa ohikoena, arnas infekzioekin eta arazo kardiobaskularrekin batera».
IMQ-ko erreumatologoaren hitzetan, erreumatologiako tratamenduak «nabarmen hobetu dira, batez ere, azken hogei urteetan. Lokomozio-aparatuko artritisa, hantura eta mina duten paziente gehienak botiken edo minimoki inbaditzaileak diren tekniken bidez egoki maneiatu eta tratatu ditzakete erreumatologoek, kirurgiaren beharrik gabe».
«Praktikan», jarraitu du azaltzen, «erreumatologiako kontsultara etortzen diren paziente gehienek hobekuntza handia izaten dute, eta mina edo hantura arintzen zaie. Mina edo hantura kronikoak direla eta tratamendurik ez dutela dioen kontzeptua ezabatu behar egin da, hori, gaur egun, ez baita egia».
Erreumatologiako espezielistek gaixotasun hauek tratatzen dituzte: lokomozio-aparatuko (giltzadurak, hezurrak, muskuluak edo tendoiak) minak edo hanturak, lunbalgia eta ziatikak.
Espezialitatea, halaber, eritasun hauetaz ere arduratzen da: «konektibopatiak, hala nola lupusa, esklerodermia, baskulitisa, Sjögren-en sindromea eta beste batzuk. Horiek ez ezik, hauek ere: artritis erreumatoidea, artritis ohikoena eta nabarmena; espondiloartritisen talde ugaria –esatarako, espondilitis ankilosatzailea eta artritis psoriatikoa–; haurren artritisen taldea –hala nola gazteen artritis idiopatikoa–, eta kristal artritisa –gota edo kaltziozko kristalek eragindakoak».
Erreumatologiak hezueria ere tratazen du, batez ere osteoporosia eta artrosiaren talde ugaria, bai bizkarrezurreko eritasunak (artrosi lunbarra, ziatika, bizkarrezur zerbikala), bai eskukoak, aldakakoak eta belaunekoak. Ez dira hain ohikoak lokomozio-aparatuko infekzioak, hala nola artritisa, burtsitisa edo osteomielitisa eta hezurretako edo artikulazioetako tumoreak.
Espezialitate mediko hori atal bigunen gaixotasunez –tendinitisa eta burtsitisa, besteak beste– ere arduratzen da; horiek sarritan mina eragiten dute sorbaldan, ukondoan, eskuan, aldakan, belaunean eta oinean. Fibromialgia ere bada kontsultarako arrazoi ohikoenetako bat.
Erreumatologoek maiz egiten dituzte ekografia muskuloeskeletikoak, artrozentesia (artikulazio batetik giltzadura-likidoa ateratzea helburu diagnostikoekin), hezurren dentsitometria eta kapilaroskopia. «Teknika horiek guztiak gaixotasun erreumatologikoak diagnostikatzeko erabili ohi dira».
Erreumatologoek botikak nahiz teknika jakin batzuk, edo biak batera, erabiltzen dituzte tratamenduak egiteko. «Farmakoen artean, ohikoa da erabiltzea hantura-kontrako ez-esteroideak, glukokortikoideak, eragin moteleko sendagai immunoezabatzaileak, tratamendu biologikoak eta osteoporosia tratatzeko botikak, baita mina arintzeko botika guztiak ere, hala nola opioideak, farmako adjubanteak edo depresio-kontrakoak, besteak beste», xehatu du Alberto Alonso Ruiz sendagileak, IMQ-ko Erreumatologiako espezialistak.
Teknikei dagokienez, «giltzadura barruko eta inguruko injekzioak nabarmentzen dira, zeinen bidez hainbat botika –esaterako, azido hialuronikoa– xiringatzen den, baita erradiobotikak, injekzio epiduralak eta tratamendu ortopedikoak ere. Oro har, ez dira tratamendu oso inbaditzaileak, eta pazientearen mina eta ondoeza arintzeko erabiltzen dira», amaitu du azaltzen adituak.
Los pacientes con artritis y en tratamiento no tienen una peor evolución si se infectan de COVID-19
Unas 44 personas son diagnosticadas de lupus cada año en Euskadi
El tratamiento precoz en la artritis evita el daño articular irreversible