Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Mercabilbaok hitzarmen bat sinatu du IMQrekin langileek baldintza esklusiboekin aseguru mediko pribatua izan dezaten

31.10.2017

Mercabilbaok hitzarmen bat sinatu du IMQrekin langileek baldintza esklusiboekin aseguru mediko pribatua izan dezaten

IMQren Bilboko egoitzan lankidetza-hitzarmena sinatu da Euskadiko aseguratzaile nagusia den konpainiaren eta Mercabilbaoren artean. Mercabilbaoko langileen osasun-aseguru pribatua sustatzea du helburu hitzarmen horrek: erakundearen ordezkari gisa, Bilboko merkatu nagusien erabiltzaileen elkarteko (Mercabilbao) presidente Javier Artetxe Bustinza bertaratu da eta IMQren ordezkari gisa, Aseguru-Agentziaren Zuzendaria José Manuel Garay.

Hitzarmen berria betez, Mercabilbaora atxikitako 71 handizkako enpresetako langileen eta horien senideen eskura jarriko ditu IMQ-k osasun-laguntzako aseguruak, ospitaleratze-aseguruak, istripu-aseguruak eta ehorzketa-aseguruak, enpresa horietako langileek, oso baldintza onetan, Euskadiko liderra den aseguru medikoa kontrata dezaten beraientzat eta beraien senideentzat.

Hain zuzen ere, Mercabilbaoko enplegatuek kolektibo irekientzako Activa eta Azul polizak sinatzeko aukera eskainiko du IMQ-k, lehen mailako medikuntzan, larrialdietan, anbulantzia-zerbitzuetan, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan osasun-estaldura osoa izan dezaten, baita goi-mailako kirurgia espezializatuan, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzeetan eta psikoterapian ere. Hori guztia, itxaronaldirik gabe, ordutegi zabalekin eta Euskadiko medikuen artean eta estatuan nahiz nazioartean entzutetsuak diren zentroen artean askatasunez aukeratzeko aukerarekin.

IMQ-k, gaur egun, 1.000 enpresaren eta 346.000 asegurudunen konfiantza dauka.

Mercabilbaok, bestetik, hitzarmena eta horren norainokoa sustatuko ditu enpresen artean, hainbat komunikazio-kanal eta euskarriren bidez.