Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Muturreko klimatologia, arrisku faktorea langileentzat

24.04.2024

Muturreko klimatologia, arrisku faktorea langileentzat
  • Klima-aldaketa gogorrak laneko segurtasunari eta osasunari eragiten dizkien ondorioak ditu xede Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Egunak aurten.

  • Hala, hauek dira mehatxu nagusiak: estres termikoa, erradiazio ultramorea, airearen kutsadura, industriako istripu larriak, muturreko fenomeno meteorologikoak, bektoreek transmititutako gaixotasunak ugaritzea eta produktu agrokimikoen eragipean gehiagotan jartzea.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT, gaztelaniazko sigletan) honetaz ohartarazi du: «Klima-eredu aldakorrek eragin nabarmenak dituzte lan-munduan; bereziki, langileen segurtasunari eta osasunari eragiten diete. Hauek dira klima-aldaketa gogorrak areagotutako lan-arriskuen adibide batzuk: estres termikoa, erradiazio ultramorea, airearen kutsadura, industriako istripu larriak, muturreko fenomeno meteorologikoak, bektoreek transmititutako gaixotasunak ugaritzea eta produktu agrokimikoen eraginpean gehiagotan jartzea». Hori dela eta, apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Egunak klima-aldaketa gogorrak laneko segurtasunari eta osasunari eragiten dizkien ondorioak ditu xede aurten.

Baina, lan egin al daiteke baldintza klimatologiko gogorretan? Behar adina ezagutza eta teknologia al dago langileak babesteko? IMQ Prebentzioko zuzendari tekniko José Antonio Carrascok azaldu duenez, «erakundeetako arduradunek arriskua kontrolatzeko neurriak abiarazi behar dituzte, jarduteko prozeduren bidez, lantalde egokiak jarri, lan-denborak antolatu, pertsonen osasuna zaindu eta, egoera muturrekoa bada, bizi-konstanteak monitorizatu. Halaber, lan-inguruneak egokitu behar dituzte, airea girotzeko edota isolatzeko sistemen bitartez, eta, batez ere, pertsonak prestatu eta informatu, arriskuek osasunari ekar diezazkioten ondorioei eta babesteko modu zuzenari buruz».

Baldintza klimatologiko gogorretan lan egitea lanbide batzuen eguneroko lanaren parte da   eta, era berean, laneko arrisku-faktore batzuekin gertatzen denez, adituak azpimarratu duenez, ekintza prebentiboaren printzipioak aplikatu behar dira; adituaren hitzetan: «arriskua saihestea, saihestu ezin izan dena ebaluatzea, lana pertsonei egokitzea, pertsonak banaka baino modu kolektiboan babestea, lan-jarraibideak ematea eta, betiere, langileei prestakuntza eta informazio egokia ematea».

Fenomeno klimatologikoak arrisku-egoeren zati dira, hots, laneko arriskuak prebenitzen diharduten erakundeak kezkatzen dituzten arrisku-egoeretako batzuk eta, «logikoa denez», aztertu egin behar dira eta horiek lanaldian zehar pertsonen osasunean duten eragina baloratu.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea aldarrikatu zenetik, hainbat erregelamendu eta errege-dekretu garatu dira, arrisku-egoerak identifikatzeko, ebaluatzeko eta ekintza-plan egoki bat ezartzeko modu egokiari erantzuteko. Era berean, bai Lan Ministerioko, bai autonomia-erkidegoetako sailetako eta kontseilaritzetako aholkularitza teknikoko erakundeek gidaliburuak, agiri teknikoak eta bestelako laguntza-euskarriak argitaratu dituzte konponbideak taxutzeko, «lan-esparruko arrisku-faktore ia guztietarako, baita klimatologiarekin lotutako arriskuetarako ere».

Muturreko fenomeno klimatologikoek osasunari dakarzkioten ondorio nagusiak

Lan-eremuan ondorio larriren bat gertatzeko probabilitatea handia bada, neurri eraginkorrak hartu beharko dira azkar. «Ezagutzen ditugun fenomeno klimatologiko horietako batzuek osasunari ondorioak dakarzkiote, esaterako, tenperatura altuetako gertakariak,  hala nola larruazaleko gaitzak, ikusmen lausoko sindromeak, zorabioak, deshidratazioa, neke-sintomak eta bero-kolpeak. Baina, modu eraginkorrean jokatzen ari al gara gure osasunari kalte egiten dion arrisku larri horri aurre egiteko?», agerian jarri du IMQ Prebentzioko zuzendari teknikoak.

«Guztiok joka dezakegu modu prebentiboan arriskurik egonez gero; lehenik, arriskuei dagokien garrantzia emanez eta, bigarrenez, gure buruak babesteko modu hobeez informatuz. Enpresaburu gisa beste pertsonen gaineko erantzukizunik badugu, adituekin jarri beharko gara harremanetan ekintza-plan egokia egiten lagun diezaguten, esate baterako, kanpoko prebentzio-zerbitzuekin eta Administrazioaren mendeko aholkularitza teknikoko zerbitzuekin, hala nola Euskadiko OSALANekin», azaldu du José Antonio Carrascok. «Era berean, meteorologia-agentzien informazioa lortu behar dugu, beren alertei buruzko informazio-planen bidez».

Aholkularitza profesionala

Garaiotan, hainbatetan, sare sozialen bitartez partikular anonimorengandik iristen zaigunari informazio egiaztatuari baino garrantzi handiagoa ematen zaionez, hutsegiteak gertatu ohi dira. Eta lan-arloan gauza bera gertatzen da. «Erakundeek aholkua irizpide teknikoaren arabera hartzen ez badute eta ekintza-planik abiarazten ez badute, hutsegite handia egingo dute, eta, gainera, langileengan gertatuko diren ondorien gaineko erantzukizuna hartuko dute beren gain», amaitu du azaltzen IMQ Prebentzioko zuzendari teknikoak.