Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Odola emateko ekintza bakar batek hiru bizitza salba ditzake

18.11.2026

Odola emateko ekintza bakar batek hiru bizitza salba ditzake
  • IMQ Zorrotzaurre Unibertsitate Ospitaleak odola emateko beste egun bat antolatuko du, azaroaren 24an, 10:00etatik 20:30era bitartean.

  • Ekimen horrek, halaber, odol-lagin gehigarri bat ateratzeko aukera emango die nahi dutenei, hezur-muinaren emaile izan daitezkeen azter dadin.

Minutu batzuk eta keinu solidario bat bizitzeko aukera bihur daitezke beste pertsona batzuentzat. Xede horrekin, hortaz, IMQ Zorrotzaurre Unibertsitate Ospitaleak odola emateko beste egun bat antolatuko du, azaroaren 24an, 10:00etatik 20:30era bitartean, zentroko -1 solairuko auditoriumean –Ospitaleratzearen sarreratik du sarbidea–.

Ekimena IMQ Zorrotzaurre Unibertsitate Ospitaleko Hemoterapia Batzordeak sustatu du, zentroak odola ematearekin duen konpromisoarekin bat etorriz. Deialdi horiek Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarekin lankidetzan bultzatzen dira. Ospitaleak urtean odola emateko egun bi antolatu ohi ditu.

Odola etengabe behar izaten da. Odola ezin da artifizialki fabrikatu laborategi batean, eta, beraz, odola ematea ekintza altruista da oraindik ere, eta osasun-prozedura askotarako odola lortzeko modu bakarra. Odol-emate bakar batek hiru bizitza salbatzen lagun dezake, eta ateratzen den odola, besteak beste, ebakuntza kirurgiko, minbiziaren aurkako tratamendu, istripu edo transplanteengatik transfusioak behar dituzten heldu, gazte eta umeei bideratzen zaie.

Aldea marka dezaketen minutu batzuk

Odola emateko prozedura erraza da. Izan ere, prozesu osoak 20 minutu inguru irauten du, eta denbora horretan elkarrizketa mediko bat egiten da eta tentsio arteriala neurtzen da; odola ateratzeko ekintzak berak, berriz, sei-zortzi minutu inguru irauten du. Bertaratzeko, ondo hidratatuta egotea eta gosaldu edo jan izana gomendatzen da, eta NANa edo beste identifikazio-agiri bat eraman behar da.

18 eta 65 urte arteko eta 50 kilo baino gehiagoko pertsonek lehen aldiz eman dezakete odola. Aurretik egin dutenek 70 urtera arte egin dezakete, betiere dagokion osasun-balorazio baten ikuskapean.

Egun horrek, era berean, elkartasunean beste urrats bat emateko aukera emango du. Interesdunek odol-hodi gehigarri bat ateratzeko baimena eman ahal izango dute, hezur-muinaren emaile izan daitezkeen aztertzeko. Hezur-muina ematea bereziki garrantzitsua da odoleko gaixotasun jakin batzuk dituzten pazienteentzat, zeinentzat transplante bat funtsezko aukera terapeutikoa izan daitekeen.

Parte hartzeko moduak

Odola emateko asmoa dutenek mezu bat bidali beharko dute donasangre@clinica.imq.es helbide elektronikora, eta datu hauek adierazi: izen-abizenak, adina eta nahiago duten ordutegia, goizez, de 10:00etatik 15:00etara, edo arratsaldez, 15:00etatik 20:30era.

Deialdi berriaren bitartez, IMQ Zorrotzaurre Unibertsitate Ospitaleak ateak irekiko dizkio berriro keinu txiki baina eragin handikoari. Izan ere, odola emateak berekin dakar laborategiek fabrikatu ezin dutena ematea, zeina, norbaitek behar duenean, beste pertsona baten elkartasunari esker baino ezin zaion iritsi.