Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Osasun eta hortz asistentzia SEA enpresetako langileentzat

30.01.2023

Osasun eta hortz asistentzia SEA enpresetako langileentzat

SEA Arabako Enpresak elkarteko zuzendari nagusi Juan Ugartek eta IMQ-ko (Igualatorio Médico Quirúrgico) negozio-garapeneko eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute SEA elkartearen egoitzan. Hitzarmen horren arabera, enpresa-erakunde horri atxikitako enpresetako langileek Euskadiko aseguru mediko liderra kontratatuko dute, baldintza oso onuragarrietan, haientzat eta haien familientzat.

IMQ SEA Empresas izeneko aseguruak osasun-estaldura osoa bermatzen die onuradunei, hala nola lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzuak, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, baita goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia ere, besteak beste. Gainera, IMQ Urdina aseguru-modalitatea ez ezik, IMQ Aktiboa ere eskaintzen zaie erabiltzaile gazteei.

Hitzarmen horri esker –2014an sinatutako akordioan kokatzen dena–, Arabako patronalari atxikitako enpresetako onuradunek zerbitzu horiek guztiak izango dituzte eskura, ordutegi zabal batean, eta 2.400 profesional baino gehiagoren artean aukeratu ahal izango dute Euskadin eta beste 43.000 profesionalen artean, Espainian, baita Estatuko nahiz nazioarteko zentro entzutetsuenen artean ere. Halaber, EAEko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sarerik handiena jartzen ditu asegurudunen eskura hitzarmenak: Clínica Dental Avenida, IMQ Amárica eta IMQ Abendaño zentro medikoak, besteak beste. Enpresa-kolektiboaren barruan, IMQ-k badu 1.000 enpresa baino gehiagoren konfiantza, eta, oro har, 380.000 bezerori baino gehiagori ematen die estaldura, 87 urteko ibilbidea baitu sektoreko lider gisa.

Bestetik, SEA elkarteko enpresei prestakuntza-saioak emango zaizkie aseguru medikuarekin eta enpresarekin loturiko gaiei buruz. Eta IMQ-k Enpresa Osasungarriaren esparruan garatuko diren ekintzetan kolaboratuko eta parte hartuko du, bai sentsibilizazio-ekintzetan, bai enpresa txiki eta ertainei eta enpresa handiei zuzendutako Enpresa Osasungarriaren Sarien hirugarren edizioan.

Langileen osasuna zaintzea, enpresa-proiektua zaintzea

Osasuna zaintzeak gero eta lehentasun handiagoa du gizarte aurreratuetan; hortaz, osasun-asegurua izatea ez da jada luxuzko ondasuntzat hartzen eta osasun-zerbitzu gehiago eta hobeak eskatzea beste kontsumo batzuen aurretik jartzen da. Pertsonak beren burua zaintzeaz gero eta gehigo arduratzen direla jakinda, gero eta enpresa gehiagok aseguratzen dute beren langileen osasuna, osasun pribatuan oinarrituta.

SCAren Osasun Barometroak adierazi du osasun-asegurua dela langileek gehien baloratzen duten onura soziala (pentsio-plana, pizgarri-bidaia edo aparteko oporrak baino gehiago). Izan ere, enpresaren bitartez osasun-asegurua duten langileen % 70en ustez galera handia izango litzateke aseguru hori izateari uztea lana aldatzen badute. Enpresen erdiak baino gehiagok osasun-asegurua gizarte-onura huts gisa eskaintzen jarraitzen dute, konpainiaren beraren kontura, baina ordainsari malguko programak eta baterako finantzaketarako formulak gero eta ohikoagoak dira. Enpresen % 91k balio bereizgarritzat jotzen dute, enpresen % 86k aukera hori eskaintzen dute eta 10 langileren artean 9k uste dute bereziki garrantzitsua dela, eskaintzen dituen abantaila eta estaldurengatik.

Aseguru mediko kolektiboa kontratatzeak onura nabarmenak dakarzkie enpresei, hala nola lan-ingurune osasungarria sortzen laguntzen du, lana eta familia bateragarri egiten laguntzen du (hitzordu medikoen ordutegiak moldagarriak dira), eta enpresa-irudi positiboagoa sortzen du, baita erantzukizun sozial korporatiboari dagokionez ere.

Enpresaren aseguru pribatuan eta, bereziki, IMQren aseguruan, alderdi hauek azpimarratzen dira: mediku (familiakoak nahiz espezialitatekoak) eta zentro ugarien  artean aukeratu ahal izatea, arreta itxaronaldirik gabe jasotzea, eta gainera pertsonalizatua izatea eta kontsulta-ordutegi zabala izatea, asistentziaren kalitatea bikaina izatea, abangoardiako teknologia baitu, eta aseguruan, prezio onuragarri baten truke, senideak ere sartzeko aukera eskaintzea.

Nazioartean zentroen kalitatea aitortua eta egiaztatua duen eta e-health (osasun digitala) arloan azken aurrerapen digitalak dituen konpainia baten zerbitzuez balia daitezke IMQ-ko bezeroak. Halaber, asistentziak ez du muga geografikorik, Estatuko osasun-sarerik handiena baitago bezeroen eskura, hots, 1.150 zentro baino gehiago, Teknon, Ruber Internacional edo M.D. Anderson zentro entzutetsuak barne, eta nazioartean, atzerrirarako bidaiako laguntza-asegurua eskaintzen du larrialdi medikoak artatzeko.

Gaur egun, IMQren Laneko Arriskuen Prebentzioa azpidibisioaren bitartez, beste osasun- eta prebentzio-zerbitzu integral batzuk ere eskaintzen dira, eta horiek 130.000 langile eta 4.600 enpresa baino gehiagori ematen diete estaldura.