Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Pandemiaren murrizketa sozialek laguntasun-harremanen kalitatea frogatzen dute

26.07.2021

Pandemiaren murrizketa sozialek laguntasun-harremanen kalitatea frogatzen dute

 

Pertsonen eta taldeen arteko harreman sozial presentziala urtebete baino gehiagoz murriztu ondoren, egoera mantentzen da, egungo kutsaketen eta ospitaleratzeen gorakada dela eta.

“Egoera honek eragina izaten ari da gure lagunekin eta familiako kideekin izaten ditugun harremanetan. Egunero erabakitzen dugu ea egokitzat jotzen badugun persona jakinekin elkartzea edo egia baden agertutako plana nahikoa segurua dela niretzat. Egoera hauetan ere ikus dezakegu ze esanguratsua den adiskidetasun harreman hori. Prest banagoen pertsona horrengandik kutsatzeko arriskuan jartzeko edo, ordez, nahiago dudan ez joatea edota nire planetara ez gonbidatzea, persona kopurua ez gainditzeko” azaldu du Naiara Díaz de Cerio, Vitoria-Gasteizko IMQ Amárica osasun-zentroko psikologoak, Adiskidetasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, urtero uztailaren 30ean ospatzen dena.

Adierazi duenez, “Selektiboagoak izaten hasi gara. Horrek kezka sortzen digu, pertsona ugarik benetako estresa sentitzen baitute honelako aukeraketa bakoitzaren aurrean. Baina normalizatzen hasi da”.

Adituak familia eta lagunekin ditugun harremanetan ematen den kontaktu fisikoaren garrantzia nabarmentzen du: “gure adiskidetasuna bizi iraundu behar du ere kontaktu fisiko ezaren aurrean, aldagai garrantzitsua dena gure adiskidetasun kalitatearen inguruan dugun pertzepzioan. Kontaktu fisikoak endorfinak askatzen ditu, gure ongizatean eragin zuzena duen sustantzia kimikoa. Orain zailagoa da harreman zuzenaren bidez sustantzia hori kanporatzea, gure gizarte-harremanen kalitatearen  inguruan dugun pertzepzioa kaltetuz”.

Familia kide eta lagunen sarea Euskadin

IMQ-ko psikologoak egiten den galdera nagusia da, ea gure adiskidetazunaren gainean emandako aldaketa hauek behin-betirakoak badiren. “Errealitatea da ez dakigula. Pandemia egoera hau aldatzen denean, behatzen jarraitu beharko dugu ea bizitzen ari garen gizarte-aldaketek denboran irauten duten ala, aitzitik, iraganeko jokabideei berriro ekiten diegun. Itxaron egin beharko dugu erantzun gehiago ezagutzeko”.

Aurreko alderdiari dagokionez, Naiara Díaz de Cerio gogorarazten du “Euskadiko biztanleek oro har jendearengan duten konfiantzak balio handiena lagunen eta familia-sareetan lortzen duela, Euskal Estatistika Erakundeak egindako Kapital Sozialari buruzko Topaketaren arabera. Inkesta hori 2012an eta 2017an garatu zen, eta, aurreikuspenen arabera, 2022an egin beharko litzateke. Horri esker, egiaztatuko da pandemiak dakarren estres-test horrek adiskidetasunean nola eragin duen”, nabarmendu du IMQ-ko psikologoak.

Gogorarazten duen moduan, “Euskadiko bizatanleek 24 pertsona dituzte, bataz beste, bere familia eta lagunen sarean, kopuru hori 13 pertsonetara murriztuz, sare hurbilenari dagokionez. Lagunen eta senideen sarearen tamainia aldagai sozioekonomikoekin lotzen da, hala nola familia motarekin eta errentarekin. EUSTATen inkestan deskribatzen den bezala, ondorengoak dituzten bikoteak 26 senide eta lagunetara iristen dira, eta pertsona bakarrekoak, berriz, 21era. Errenta handiagoa duten pertsonek ere gizarte-sare zabalagoa dute, diru-sarrera gutxiago dituzten pertsonen aldean. Bestalde, establezimendu kolektiboetan bizi diren pertsonek, hala nola egoitzetan bizi direnek, 17 pertsonetako sarea dute”.

Gizarte-sarearen homogeneotasunari dagokionez “Euskadin nahiko altua da, ia %60koa. Adineko pertsonek sare homogeneoagoa dute (nazionalizate bera, erlijio-sinismenak, joera politikoak, posizio soziala eta abar), eta gazteena heterogeneoagoa da. Beste aldagai bat ikasketa-maila da: zenbat eta ikasketa gutxiago, homogeneoagoa, eta alderantziz” dio Naiari Díaz de Ceriok.

Adiskidetazuna sustatzeko gomendioak

Azkenik, IMQ-ko psikologoak adiskidetasuna sustatzeko zenbait gomendio ematen ditu: