Iradokizunak
05.02.2026
Pedro García Peña doktoreak, familia-mediku eta ospitale-larrialdietako espezialistak, IMQ Kliniken Larrialdietako Zerbitzuko buruzagitza hartu du bere gain, jarduera horretan ziharduen Fidel Fuentes doktorearen ordez.
García Peña doktorea familia-medikua da prestakuntzaz, baina ia jardunbide profesional osoa ospitale-larrialdien esparruan burutu du. Hala nola, San Eloy Ospitalean eta Santa Marina Ospitalean lan egin du, eta zentro horretan, Larrialdietako Zerbitzua zuzendu du hainbat urtez, arreta berezia jarrita paziente kronikoengan eta patologia anitzekoengan.
Garai bateko Vicente San Sebastián Klinikan eta Virgen Blanca Klinikan izandako jarduera profesionalaren bidez, IMQrekin lotuta egon da, jardunbidean zehar, eta, beraz, erakundea ondo baino hobeto ezagutzen du. Egoera berria, adierazi duenez, “etxera itzultzea” da harentzat, bere-berea sentitzen duen proiektu baten buru izateko.
Zorrotzaurreko ospitale-larrialdietako arduradun berriak azpimarratu du giro ederra aurkitu duela, bai lanbidean, bai zerbitzuan, eta medikuen, osasun-langileen, zeladoreen, administrarien eta bestelako diagnostiko- eta laguntza-zerbitzuetako langileen artean lana ederki koordinatuta dagoela. García Peña doktorearen ustez, talde-kultura hori “IMQren larrialdien aktibo nagusietako bat da, eta zaindu nahi duen elementu bat”.
Aurreko doktore Fidel Fuentesen eskutik etorri da García Peña doktorea. Hark 37 urte daramatza IMQrekin lotuta, eta, hemendik aurrera, Familia Medikuntzako bere kontsultan eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako bertako Azterketa Medikoen Unitatean arituko da.
IMQ Zorrotzaurre acoge una nueva edición del curso de atención al paciente traumático grave para medicina y enfermería
El Servicio de Urgencias de la Clínica IMQ Zorrotzaurre, finalista, por segundo año consecutivo, de los premios 'Best in Class'
IMQ y la Universidad del País Vasco clausuran con éxito el primer curso universitario de medicina de urgencias