Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Pneumoniadun hiru heldutatik batek ospitalizazioa behar izaten du

10.11.2023

Pneumoniadun hiru heldutatik batek ospitalizazioa behar izaten du
  • 000 pertsona inguru hiltzen dira urtean pneumoniaren eraginez, eta eritasunak sekuelak izan ditzake, hala nola nekea edo makaltasuna, gaixotasuna kontrolatuta badago ere eta sei hilabete igaro ondoren ere. Halaber, kasuen herenak septizemia eragiten du.

  • Pneumokoko, gripe eta COVID-19aren aurkako txertoek pneumonia garatzeko arriskua txikiagotzen dute. Arriskua txikiagotzeko, arrisku-faktoreak eta oinarrizko higiene-neurriak hartu behar dira kontuan, besteak beste.

Pneumoniaren Munduko Egunak, urtero azaroaren 12an, patologiaren garrantzia gogora ekartzen du mundu osoan; izan ere, prebalentzia handia du eta intzidentzia handia ere, 3 eta 5 kasu artean 1.000 biztaleko urtean. Kalkulatu da pneumoniaren eraginez 10.000 pertsona inguru hiltzen direla urtean. Espainian, pneumoniadun helduen % 20-% 40ek ospitalizazioa behar izaten du. Pneumonia infekzioa bat da, birikei eragiten diena, eta hainbat mikroorganismo-motak eragiten du, hala nola bakterioek, birusek edo onddoek.

IMQ-ko pneumologo Julio Pérez Izquierdok hau azaldu du gaixotasunaren kausei buruz: «pneumonia eragiten duen bakterio ohikoena Streptococcus pneumoniae da, ‘pneumkoko’ izenaz ezagutzen dena, eta horren aurka hainbat txerto dago. Beste bakterio batzuek ere –esaterako, Haemophilus influenzae eta Legionella pneumophila–eragin dezakete gaixotasuna».

Birusei dagokienez, gripearena da pneumonia birikoaren kausa nagusienetako bat, «azken urteotako protagonista nagusia ahaztu gabe, hain zuzen, SARS-CoV-2, COVID-19 izenaz ezagutzen dena. Era berean, arnas birus sintzitialek eta adenobirusek gaixotasuna eragin dezakete. Azkenik, onddoek –hala nola Candida eta Aspergillus– pneumonia eragin dezakete immunitate-sistema makalduak dituztenengan», adierazi du espezialistak.

Arrisku-faktoreak

Edonork harrapa dezake pneumonia, osasuntsuek eta sasoi onean daudenek ere. Haatik, hainbat arrisku-faktorek pneumonia garatzeko probabilitateak ugaritu ditzakete, hala nola adina, 65 urtetik gorakoek eta 5 urtetik beherakoek «arrisku handiagoa dute pneumonia harrapatzeko, beren immunitate-sistema makalduago dagoelako».

Halaber, tabakismoak erraz dezake pneumonia garatzen, erratzaileengan nahiz erretzaile pasiboengan, «tabakoaren keak arnasbideak ahultzen dituelako eta immunitate-sistemak infekzioei aurre egiteko duen gaitasuna txikitzen duelako», gehitu du Julio Pérez Izquierdo sendagileak. Beste arazo medikoek, esate baterako gaixotasun kronikoek –diabetes mellitusa edo biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa– ere handitzen dute pneumonia izateko arriskua.

GIB/HIESaren, tratamendu onkologikoen edo organo-transplanteen ondorioz immunitate-sistema makaldua duten pazienteek ere dute arrisku handiagoa. «Paziente horiek onddoek eragindako pneumonien itua izaten dira». Halaber, IMQ-ko pneumologoak arrisku-faktore hauek ere aipatu ditu: «ingurumen-kutsatzaileen eraginpean egotea, ospitale batean egonaldi luzea izatea eta zaintza-zentroetan bizitzea. Faktore guztiak hartu behar dira kontuan pneumonia eta horren kausa posiblea zein den jakiteko».

Sintomak eta diagnostikoa

Pneumoniaren sintoma gehienak beste gaixotasun batzuen sintomekin nahas daitezke. Eztula da sintomarik ohikoenetako bat; hasieran, eztul lehorra, urragarria, baina, ondoren, emankorra, hots, flemaduna edo mukiduna. Gainera, biriken hanturak eta likidoa pilatzeak arnasketa normala eragotz dezakete, aire falta sentsazioa edo arnasa sakon hartzeko zailtasuna eraginez, eta bularrean mina arnasa hartzean edo eztul egitean. Beste sintoma ohikoenetako bat sukar altua da, batzuetan, 38 ºC-tik gorakoa ere. Pneumoniadun pertsona batzuek hotzikarak eta izerdi ugari izan ditzakete, batez ere, sukarrarekin batera. Buruko mina, jateko gogoa galtzea eta ahultasun orokorra ere ager daitezke pertsona horiengan.

«Pneumonia diagnostikatzea sintoma horiek guztiak ebaluatzen lortzen da, eta birikak auskultatzen direnean birika biren aireztapenari buruzko informazioa lortzen dugu, eta proba osagarrien bidez, hala nola odol-analisiaren edo bularraldeko erradiografiaren bitartez, nahasmenduei buruzkoa», azaldu du Pérez Izquierdo sendagileak.

Tratamenduak

Pneumonia sendatzeko tratamenduak eritasunaren kausaren eta gaixotasunaren arabera aldatzen dira. «Bakterioengatiko infekzioa dagoela susmatzen den kasu gehienetan, antibiotikoak errezetatzen dira bakterioa errotik kentzeko. Botikak gomendatzen dira,  halaber, sintomak –sukarra, eztula eta mina– arintzeko».

Sintomen iraupenari dagokionez, «sintoma gehienek –bularreko minak eta sukarrak– egun gutxi barru hobera egiten dute. Eztulak bizpahiru aste barru desagertu ohi da, baina nekea eta ahultasuna, batzuetan, sei hilabete barru desagertzen dira osorik. Atseden hartu eta egoki hidratatu behar da tratamenduak dirauen bitartean. Kasu larrienetan, pneumoniak arnas gutxiegitasun akutua eragin dezake eta, ondorioz, ospitaleratu beharra, oxigeno-ekarpen gehigarria eta zain barneko tratamendua jasotzeko», adierazi du IMQ-ko pneumologoa.

Konplikazioak eta heriotza-tasa

Aipatu beharra dago pneumoniak konplikazio larriak ekar ditzakeela, esaterako, infekzioa odolera igarotzea, sepstizemia eraginda. Hori kasuen heren batean ere gertatzen da, eta horien heriotza-tasa bihotzekoa baino handiagoa da. Nolanahi ere, nahitaezkoa da tratamendua amaitzea, guztiz sendatzeko. Gaixotasun hori duten pertsona gehienek hobera egiten badute ere, pneumonia oso larria bada, pertsona hil daiteke, tratamendurik onena eman bazaio ere. Gainera, pneumoniak nabarmen hondatzen du pazienteen bizi-kalitatea, adinekoak izan ohi baitira.

Pérez Izquierdo sendagilearen ustez, azpimarratu beharra dago pneumoniak «heriotza-kausa handi bat izaten jarraitzen badu ere, heriotza-tasa txikitu egin da, azken ureetan aurrerapenak gertatu direlako eritasunaren diagnostikoan eta tratamenduan. Halaz ere, prebentzioak funtsezkoa izaten jarraitzen du. Izan ere, COVID-19aren, gripearen eta pneumokokoaren aurka txertatzeak pneumonia garatzeko arriskua murrizten du. Kalkulatu da gripearen txertoak heriotzen % 39 saihesten duela. Txertoek gaixotasuaren larritasuna txikiagotzen laguntzen dute gaixotasuna harrapatu dutenengan, eta konplikazioak eta ospitalizazioak ekiditen. Gainera, egiaztatu da eritasunaren transmisioa murriztu egiten dela, eta horrek biztanle guztiak babesten laguntzen du».

Txertoak eta higienea

Autonomia-erkidegoek pneumokokoaren txertoaren finantzaketa sartu dute egutegi ofizialetan. Bi txerto daude pneumokokoaren kontra: txerto polisakarida, 23 serotipoduna (VNP23) eta txerto konjugatua, 13 serotipoduna (CNC13). Lehenengoak espektro handiagoa du, eta bigarrenak, berriz, "memoria" du (ez du oroigarririk behar bost urte barru, VNP23k bezala). Txerto horiek 65etik gorakoentzat gomendatzen dira, eta 2 eta 64 urte artekoentzat, arazo medikoak badituzte, esaterako, biriketako gaixotasun kronikoak edo inmunoeskasiak. Kontuan hartu beharra dago txerto horiek pneumonia ez ezik, pneumokokoak eragindako beste gaixotasun batzuk ere prebenitzen dituztela, hala nola meningitisa eta erdiko otitisa.

«Halaber, egun, musukoak bigarren maila batera igaro direnez, eskuak garbi izatea, gaixoekiko kontaktua saihestea eta immunologia-sistema indartzeko bizi-ohitura osasungarriak izatea ezinbesteko neurriak dira pneumonia harrapatzeko arriskua murrizteko», amaitu du azaltzen IMQ-ko pneumologoak.