Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Osasun mentala eta gaixotasun kardiobaskularra: askotan ahaztu egiten den zerikusia

21.04.2026

Osasun mentala eta gaixotasun kardiobaskularra: askotan ahaztu egiten den zerikusia
  • Juan Carlos Ibáñez de Maeztu doktoreak, IMQ-ko kardiologoak: «oso frogatuta dago ongizate mentalaren eta osasun kardiobaskularraren arteko zerikusia. Osasun mentalaren nahasmenduek arrisku kardiobaskular handiagoa dakarte».

  • Eta, alderantziz: «gaixotasun kardiobaskularra agertzea gaixotasun mentala izateko arriskua handitzearekin lotu izan da».

Duela hamarkada batzuk arte, osasun kontzeptua gaixotasunik eta gorputzeko gaitzik ezatzat hartzen zen. Horrela ulertuta, ordea, giza ongizatearen funtsezko hainbat faktore baztertu egiten ziren, hala nola ingurunea eta bizitza emozionala eta psikologikoa. Hala bada, Osasunaren Mundu Erakundeak honela definitu zuen osasuna erakundearen beraren Konstituzioaren hitzaurrean: «erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera bat da, eta ez gaixotasunik edo ezintasunik ez izatea bakarrik».

Horren haritik, Europako Kardiologia Sozietatearen Adituen Kontsentsuak, munduko eta Europako azken biltzarrean –Madrilen izandakoa–, ongizate mentala honela definitu du oraintsu: pertsonei eguneroko estresari aurre egitea, gaitasunez baliatzea, modu eraginkorrean lan egitea eta komunitateari laguntzea ahalbidetzen dien egoera.

«Kardiologia eta beste espezialitate mediko asko oso biologistikoak izan dira betidanik, eta, kardiologian, esaterako, erreperfusio koronarioan, arazo koronarioetan, bihotz-gutxiegitasunaren tratamenduan, balbulopatien balorazioan, arritmietan eta bestelako nahasmenduetan jarri dute arreta, baina osasun mentaleko arazoak beste espezialista batzuen eskuetan utzita. Gutxitan soilik eman zaio garrantzia eta jorratu da hainbat ataletan, esaterako, bihotz-errehabilitazioko unitateetan eta bihotza transplantatu ondoko unitateetan», adierazi du Juan Carlos Ibáñez de Maeztu doktoreak, IMQ-ko kardiologoak, IMQ-k prebentzioa osasun-estrategiaren ardatz egituratzaile gisa sustatzeko oraintsu abian jarri duen ‘Lehenengoa, prebenitzea’ ekimenaren esparruan. «Hala ere, gero eta gehiago jabetzen ari gara osasun mentalaren garrantziaz, arrisku kardiobaskularrean ez ezik, eritasun kardiobaskularraren ondorioz gerta litezkeen nahasmendu mentaletan ere».

Nola eragiten dion osasun mentalak arrisku kardiobaskularrari

Ongizate mentalak –optimismo orokor, norberaren gogobetetasun eta bizitzako ongizate sentsazio gisa definituta– arrisku kardiobaskular txikiagoa omen dakar.

«Haatik, eguneroko bizitzan osasun mentalean eragin txarra izan dezaketen egoera ugari dago, hala nola estres psikosoziala, lanekoa, langabezia, estatus sozioekonomikoaren pertzepzio subjektiboa, bereizkeriaren pertzepzioa, esperientzia gogorrak edo traumatikoak umezaroan, indarkeria bikotean edo bakardadea eta isolatze soziala».

Egoera horiek, hainbatetan, nahasmendu mentalak ekar ditzakete, gehienbat, depresioa edo antsietatea.

Jarraian, IMQ-ko kardiologoak, adierazitako Kontsentsuaren arabera, osasun mentalaren nahasmenduek osasun kardiobaskularrari eragin diezazkioketen ondorio batzuk adierazi ditu:

Nola eragiten dion gaixotasun kardiobaskularrak osasun mentalari

Alderantziz, bihotzeko arazo batek osasun mentalari eragin diezaioke. Juan Carlos Ibáñez de Maeztu sendagileak ohiko bi kasu hauetaz ari izan da:

Osasun mentalari eta gaixotasun kardiobaskularrari buruzko Europako kontsentsua

«Jardunbide kliniko kardiobaskularrean, askotan ez da ebaluatzen ez txertatzen sistematikoki osasun mentala arrisku kardiobaskularraren arretan», adierazi du Ibáñez de Maeztu sendagileak.

Kardiologia kontsultetan eguneroko egoera horri aurre egiteko, Europako azken Kardiologia Biltzarrean Osasun mentalari eta gaixotasun kardiobaskularrari buruzko Adituen Kontsentsua aurkeztu zen. Agiri horretatik, hobetzeko hainbat proposamen ondorioztatu da, hala nola:

«Neurri horiek arrakastaz aplikatzeko, osasun-sistemek ebaluazio mentala eta psikosoziala asistentzia kardiobaskularraren parte gisa normalizatu beharko dute, eta profesionalak trebatu beharko dituzte osasun mentalari modu proaktiboan ekin diezaioten eta gaixotasun kardiobaskularraren eta nahasmendu mentalen estigmatizazioa murritz dadin bai pazienteengan, bai gizartean», azpimarratu du Ibáñez de Maeztu doktoreak.

Gomendio horiek ohiko jardunbide klinikoan txertatzea «ezinbestekoa da gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pazienteen tratamenduekiko atxikipena, emaitzak eta bizi-kalitate orokorra hobetzeko», amaitu du azaltzen IMQ-ko kardiologoak.