Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

SD Eibar-eko gizonezkoen lehen taldeak azterketa medikoa egin du IMQ-Ko Kirol Medikuntzako Unitatean

12.07.2022

SD Eibar-eko gizonezkoen lehen taldeak azterketa medikoa egin du IMQ-Ko Kirol Medikuntzako Unitatean
  • Oraingo honetan, jokalarien osasuna eta errendimendua IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntzako Unitatean aztertu dira.

  • SD Eibar-ek larunbatean jokatuko du denboraldiaurreko lehen partida  Calahorran, Errioxako herri horretako taldearen kontra.

Sociedad Deportiva Eibar-eko gizonezkoen lehen taldeko jokalariak goi-lehiaketazko azterketa medikoa egiten ari dira aste honetan. Oraingo honetan, Bilboko IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntzako Unitatean egiten ari dira, jokalarien osasuna eta kirol-errendimendua egiaztatzeko. Eibar-eko jokalariak IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagileak artatu ditu, baita SD Eibar-eko Medikuntza Zerbitzuetako hainbat profesionalek ere, hala nola Honorio Martínez eta Xabier Valencia sendagileek, proba osagarriak egin dituztenek. Halaber, euskal aseguratzaileko Zigor Madaria kardiologoa jokalariei ekokardiografiak egiteaz arduratu da.

Asteartean, Eibar taldeko futbolari  hauei egin zaizkie probak: Yoel, Ruiz Zeberio, Glauder, Aketxe, Venancio, Rober Correa, Yanis Rahmani, Quique, Sielva, Franchu, Corpas eta Iñigo Martín.

Eta, ostegunean, gainerakoei: Javi Muñoz, Tejero, Aldai, Stoichkov, Sergio Álvarez, Cantero, Edu Expósito, Arbilla, Troncho, Cubero eta Yriarte.

Taldean bi fitxaketa armagin berriak, Berrocal eta Matheus Pereira, sartu direla iragarri ondoren eta denboraldiko lagunarteko lehen partida egin aurretik egin da medikuntza- eta kirol-azterketa. Partida horretan Ipuruakoek Club Deportivo Calahorra taldeko jokalarien kontra jokatuko dute Errioxako herri horretan, uztailaren 16an, larunbatean, 19.30ean.

Azterketak eta esfortzu-proba

Proba fisikoak egin aurretik, ekokardiografia (bihotzeko kardiografia) egin zaie jokalariei, horien osasunaren azterketa biribiltzeko eta beste proba batzuetan aurkitzen ez diren kardiopatiak detektatzeko.

Jokalari armaginei IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean egin zaien goi-lehiaketazko azterketan proba hauek egin dira: balorazio zineantropometrikoa, pisua, altuera eta larruazaleko tolesturak neurtzea barne, gorputzaren gantza zehazteko.

Ondoren, jokalariei atsedeneko balorazioa egin zaie (bihotzeko auskultazioa, biriketako auskultazioa, elektrokardiograma atsedenean eta tentsio arteriala). Jarraian, futbolariei elektrokardiograma bat egin zaie eta esfortzu-proba, tapiz gurpildun batean.

Azken proba hori esfortzu-proba inkrementala da, maila maximo bateraino iristen dira aztertutakoak, eta, halaber, laktatoak zehazten dira, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko, datu hori oso baliagarria baita entrenamendu-saioak hobeto programa daitezen.

IMQ, Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala

Eibar-eko gizonezkoen lehen taldeko jokalariak zazpigarren urtez jarraian egin dute medikuntza- eta kirol-azterketa 2016/2017. denboraldiaz geroztik SD Eibar taldeko aseguratzaile mediko ofiziala den IMQn. Klub armaginak eta IMQ-k 2021ean berritu zuten kirol-babesletzako akordioa, eta hitzarmen berri horren eskutik, euskal aseguratzailea kirol-taldearen babeslea izateaz gain, klubeko lehen taldeko jokalarien eta staff teknikoaren eskura zerbitzu medikoak jartzen ditu.

IMQ-ko Kirol Medikuntzako Unitateek punta-puntako teknologia dute kirol-medikuntzan, baita Kardiologiako eta Kirol-medikuntzako mediku espezialistak ere, eta horiek errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzuen laguntza dute.