Iradokizunak
11.10.2024
“Zaindu zure bihotza, partekatu bizitza” lelopean, IMQ-k gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen laguntzeko sortu duen kontzientziazio-kanpaina abiarazi da Bilbo erdialdean. Ekimena urriaren 20ra arte luzatuko da, eta hiriaren erdialdean hainbat jarduera egingo dira, bilbotarrak jabe daitezen gaitz horiek ekiditeko edo moteltzeko bizi-aztura osasungarriak izateak duen garrantziaz, heriotza-kausa nagusia baitira EAEn ez ezik, mundu osoan ere.
Jarduera horien artean, elkargune bat jarri da kalean bertan, zeinean Deustuko Unibertsitateko erizaintzako ikasleek, kanpaina-egunetan, hainbat orduz, Moyua plazaren aurrean, Ercilla kaletik igarotzen direnei tentsioa neurtuko dieten. Erraz aurki daiteke topagunea, bihotz urdin handi-handi bat, kanpainaren ikurra, jarri baita kalean.
Halaber, gaixotasun kardiobaskularrei, horien sintoma eta arriskuei buruzko informazioa emango da, baita Euskadin heriotzen % 25 eragiten dituzten patologien inpaktu larria murrizten gehien laguntzen duten bizi-aztura osasungarriei buruzkoa ere. Heriotza horietako asko saihestu ahal izango lirateke gure elikaduran aldaketa txikiak eginez, toxikoak saihestuz, esaterako tabakoa edo alkohola, kirola eginez eta gaixotasun metabolikoak kontrolatuz, hala nola hipertentsioa, obesitatea, hiperkolesterolemia edo diabetesa.
IMQ-k kanpainarako prestatu duen informazioaz gain (Taldeko espezialista kardiobaskularrek bermatzen dute informazio hori), eta osasun-langileek tentsioa neurtzeaz gain, Euskadin liderra den osasun-konpainiak tentsiometroak eta azterketa medikoak zozkatuko ditu, sare sozialetan, ekimenaren edukiak haietan partekatzen dituztenen artean. Ekimen hori urriaren 30era arte egongo da martxan sareetan. Ercilla kalean jarri den bihotz urdin handi-handiarekin argazki bat atera eta, ondoren, argazkia eta #PartekatuBizitza hastaga partekatu beharko dira zozketan parte hartzeko. Era berean, IMQ-k diru-donazio bat egingo dio Euskadiko Bihotzez elkarteari, parte-hartzaileen eta kanpainarekin iruzkin, like edo bihotz urdin baten bidez elkarreragiten dutenen izenean, sortzetiko kardiopatia dutenei laguntzeko, horiengan ezin izan delako gaixotasuna prebenitu.
“Zaindu zure bihotza, partekatu bizitza” IMQren kanpaina solidarioa da, eta erakundearen 90. urteurrena ospatzeko jardueretan kokatzen da; izan ere, ospakizunaren eskutik, konpainiak berretsi egin nahi du sortu zenetik gizartearekin, osasunarekin eta pertsonekin duen konpromiso tinkoa.
IMQ, hace 90 años primer sistema sanitario privado, hoy una compañía líder volcada en el futuro
‘Comparte vida’, una iniciativa que busca concienciar a la sociedad vasca sobre la prevención de las enfermedades cardiovasculares, primera causa de mortalidad