Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Terapiara doazen krisidun hiru bikotetatik bik konpontzen dute egoera

13.02.2019

Terapiara doazen krisidun hiru bikotetatik bik konpontzen dute egoera

“Zaila da maitasuna berreraikitzea harremana txarto badago, baina terapiara doazen krisidun bikoteen % 70 inguruk egoera konpontzen du eta bizi-proiektua berriz eratzen du. Arrakasta bikotekideen sufrimendua arintzearekin dago lotuta, eta metodo terapeutikoek emozionalki berriz elkartzen eta bizitza elkarrekin jarraitzen laguntzen dute”, adierazi du Claudio Maruottolok, IMQ Amsako Eguneko Ospitaleko buru kliniko eta bikote eta familia psikoanalisi arloko kideak.

Testuinguru horretan, IMQ Amsako adituak azaldu du bikote-krisiak “eguneroko bizikidetzako desadostasunen, gatazka pertsonalen edo harremana behar bezala sendotu ez izanaren ondorioz gertatu ohi direla”, baina Maruottolok hauxe azpimarratu du: “kasu gehienetan, oinarria ona bada, konpondu egingo da”.

Bikote-psikoterapiak bikotekideak batera aritzea behar izaten du, banakako terapiak ez bezala (pertsona tratatzen baitu).Psikoanalisia bikote baten problematikaz ari da eta gatazkaren sufrimendu psikikoa gaizki-ulertuak dakartzan ondoez inkontzientea bikotekideei kontziente eginez arintzea da helburua".

Esku-hartze terapeutikoek 6 eta 9 hilabete artean irauten dute, iraupena helburuen araberakoa bada ere. Arrakasta bikotekideen sufrimendua arintzearekin dago lotuta.

“Bikotekideek berriz elkartzean eta bizitza elkarrekin jarraitzean datza terapia. Hala ere, elkarbizitzako egoera mingarriak ezin badira hobetu eta banantzea erabakitzen bada, banantzea helburuok egoki lortzeko modua ere izan daiteke. Zaila da maitasuna berreraikitzea harremana nabarmen hondatuta badago, baina krisi bat gertatzen denean, bikotekideak elkartzen dituen hori eta bikote bezala eraiki zuten hori lantzea da helburua”, azpimarratu du.

Horiek horrela, IMQ Amsako adituak hauxe adierazi du: “bikotekideak elkarrengandik urruntzen hasten direnean, hauste emozionala sentitzen denean edo sufrimendua hasten denean joan behar da terapiara, eta ez arazoak oso aurreratuta daudenean. Gauzak gero eta okerrago dabiltzanean eta ahaleginek emaitzarik eman ez dutenean, komenigarria da profesional batengana jotzea”.

“Terapiak gogoeta egiteko eta komunikatzeko espazioa sortzen du, eta komunikazioa desblokeatu egiten da. Bikotekideak egoera horretara eraman dituen loturaren arazo osogarrietan sakontzen da. Krisien aurrean eusteko espazioa ere bada, bikotekide biak barne hartuko dituen bizi-proiektu berria nola sortu pentsatzea ahalbidetzen baitu".

Maitasuna, osasunaren sinonimo

IMQ Amsako adituak hauxe adierazi du: “gizakiak maitasuna behar du; Freudek zioen osasuna maitatzeko eta lan egiteko gaitasunean datzala. Hortaz, maitasuna sentimendu osagarriak eta gorputz eta arima aritzeko sentimenduak sortzeko gaitasuna da, baina, aldi berean, maite den pertsonarekin intimitatea izateko nahia ere bada”.

“Gizakiak maitatu nahi du eta maitasuna bizi-irrikarekin dago lotuta, eta irrika hori, zoriontasun-uneak bilatzearekin. Azpimarratu beharra dago, berriz, ez dela derrigorrezkoa bikotekidea izatea zoriontsu izateko, zeren eta, poztasun hori zaletasunetan, boluntariotzako jardueretan edo beste interes batzuetan aurki baitaiteke”, baina IMQ Amsako aditua maitasunaren alde agertzen da: “pertsonen artekoa, zorionaren bila, maiteminduta egotea eta maitatua izatea delako egoera emozionalik onenetako bat”. "Elkar maitatzeak zalantzan jartzearekiko tolerantzia dakar, bikotekideek elkar ezagutu eta aintzat hartzen dute eta plazeraren elkarren iturri direla onartu, bikote izatea sortzen duen ekintza bezala", argitu du Maruottolo doktoreak.

“Gaur egun, maitasunaren gaineko neurozientzietan gertatutako aurrerapenak, irudikapen psikologikoak ez ezik gorputzezkoak ere agertu ditu. Berriki egiaztatu da maitasunak garuneko alde batzuk aktibatzen dituela eta kortisol (estresa areagotu egiten duen hormona) mailak modu naturalean murrizten dituela. Halaber, maitasunak berekin dakarren poztasun- eta lasaitasun-egoera, oxitozinak edo dopaminak eragiten dute. Azken hori garunak askatzen duen neurotransmisorea da eta gure gorputzean funtzio asko eta nabarmenak egiten ditu, esaterako, zoriontsu egonaraztea”, amaitu du azaltzen.