Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

SEA-k lankidetza hitzarmena berritu du IMQ-rekin

19.01.2022

SEA-k lankidetza hitzarmena berritu du IMQ-rekin

Arabako enpresa elkartuek osasun eta hortz aseguruan baldintza esklusiboak eskura ditzaten

SEA Empresas Alavesas erakundeko zuzendari nagusi Juan Ugartek eta IMQ-ko Negozio Garapen eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute SEAren Gasteizko egoitzan, hain zuzen, enpresa-erakunde horretara atxikitako enpresetako langileek Euskadin liderra den osasun-asegurua haientzat eta haien familientzat baldintza abantailatsuekin kontrata dezaten.

IMQ SEA Empresas aseguruak osasun-estaldura osoa bermatzen die onuradunei, hala nola, lehen mailako medikuntza, larrialdiak, anbulantzia-zerbitzuak, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, baita goi-mailako kirurgia espezializatua, haurdunaldiko eta erditzeko arreta, familia-plangintza, ospitaleratzea eta psikoterapia, besteak beste. IMQ Urdina aseguru-modalitatea ez ezik, erabiltzaile gazteentzat sortutako IMQ Aktiba ere eskaintzen da.

Hitzarmen horri esker –2014an sinatutako hitzarmen hartan kokatzen dena–, Arabako patronalera atxikitako enpresen onuradunek zerbitzu-multzo hori eskura dezakete, ordutegi zabalarekin, eta Euskadin 2.400etik gora profesional medikoen artean eta Espainian 43.000 profesionalen artean hautatzeko aukerarekin, baita estatuan nahiz nazioartean entzutetsuak diren zentroak hautatzekoarekin ere. Halaber, Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sare nagusia jartzen du onuradunen eskura, esaterako, Avenida hortz-klinika eta IMQ Amárica eta IMQ Abendaño zentro medikoak. IMQ-k 1.000tik gora enpresen konfiantza du, eta 380.000 bezero baino gehiagori ematen die estaldura, 87 urte baitaramatza sektoreko lider izaten.

IMQ SEAren enpresa osasungarria programan ere arituko da elkarlanean –OSALAN da horren babesle nagusia–, eta proiektuaren batzordean eta uztailetik abendura SEAko enpresa elkarteetako giza baliabideetako zuzendarientzat eta kudeatzaileentzat antolatuko diren 6 tailerretan parte hartuko du.

Langileen osasuna zaintzea, enpresa-proiektua zaintzea

Osasuna zaintzeak gero eta lehentasun handiagoa du gizarte aurreratuetan, eta osasun-asegurua izatea luxuzko ondasuntzat hartzen ari da; hortaz, osasun-zerbitzu gehiago eta hobeak eskatzea bestelako kontsumo-mota batzuen aurretik jartzen da. Enpresek jakin badakite pertsonek beren buruak zaintzeko gero eta kezka handiagoa dutela; beraz, gero eta enpresa gehiagok bermatzen dute beren langileen osasuna, osasun pribatua oinarri harturik.

SCA Osasun Barometroaren arabera, osasun-asegurua da langileek gehien aintzat hartzen duten gizarte-onura (pentsio-planak, pizgarrien bidaiak edo aparteko oporrak baino gehiago). Izan ere, enpresaren bidez osasun-asegurua dutenen % 70entzat galera handia izango litzateke lanez aldatuz gero aseguru hura galtzea. Enpresen erdiak baino gehiagok osasun-asegurua gizarte-onura gisa eskaintzen jarraitzen du, hain zuzen, konpainiaren beraren kontura, nahiz eta ordainsari moldakorreko programak eta baterako finantzaketako formulak protagonismo handiagoa hartzen ari diren. Enpresen % 91k bestelakotasuntzat edo balio bereizgarrizat jotzen du, eta haien % 86k aukera hori eskaintzen du eta 10 langileren artean 9k uste dute oso garrantzitsua dela, abantaila eta estaldurak direla eta.

Aseguru mediko kolektiboa kontratatzeak onura nabarmenak dakarzkie enpresei, hala nola lan-ingurune osasungarria sortzen laguntzea, familia eta lana bateragarri egiten laguntzea (ordutegien malgutasuna hitzordu medikoetan), eta enpresaren irudi positiboagoa sortzea, baita Erantzukizun Sozial Korporatiboari dagokionez ere.

Enpresaren aseguru pribatuari dagokionez, eta batez ere, IMQrenari dagokionez, alderdi hauek aintzat hartu ohi dira, batez ere: mediku (familiakoak nahiz espezialitatekoak) eta zentro ugariren artean aukeratu ahal izatea, itxaronaldirik gabeko arreta jasotzea, hori pertsonalizatua eta kontsulta-ordutegi ugarikoa izatea, abangoardiako teknologiadun asistentzia-kalitatea eta senideak ere prezio onean sartzeko aukera.

IMQ-ko zentroen kalitatea nazioartean aitortua eta egiaztatua duen eta ehealth-en azken aurrerapen digitalak dituen konpainia baten zerbitzuez balia daitezke bezeroak. Erakundeak eskaintzen duen asistentziak ere ez du muga geografikorik, eta estatu mailan osasun-sare handiena eskura izateko aukera ematen du. Sare hori 1.150 zentrok baino gehiagok osatzen dute, besteak beste, Teknon, Ruber Internacional eta M.D. Anderson zentro ospetsuek ere. Nazioartean, atzerrira bidaiatzeko asistentzia estaltzen du, larrialdi medikoak artatzeko.

Gaur egun, IMQren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Dibisioaren bitartez, bestelako osasun- eta prebentzio-zerbitzuak eskaintzen dira, eta horiek 130.000 langile eta 4.600 enpresa baino gehiagori ematen diote estaldura.