Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Ugaritu egin dira Euskadin haginlarienganako kontsultak goiko masailhezurreko hezur galera larriengatik

08.02.2023

Ugaritu egin dira Euskadin haginlarienganako kontsultak goiko masailhezurreko hezur galera larriengatik
  • Arazo horren kausa ohikoenen artean, inplante arrunten porrotak, osteoporosia eta hezur-nekrosi farmakologikoak adierazi dituzte haginlariek.

  • Egoera hori dela eta, hortz-kliniketan gero eta ohikoagoa da inplante zigomatikoak jartzea, hots, hotz-protesiak masailalbo-hezurrean (hezur zigomatikoa) ainguratzen diren horiek.

Bihar, otsailaren 9an, santa Apolonia jaia ospatuko da, Eliza katolikoak Odontologiaren zaindaritzat hartzen duena. Egutegian adin guztietako herritarren aho-hortzetako osasun onak duen garrantzia markatzen duen egun horren esparruan, IMQ-ko hortz-kliniketako asistentzia-arduradun eta odolontologo Javier Palaciosek agerian jarri du Euskadiko hortz-kliniketan gero eta ohikoagoa dela hau: «gaur egun, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gure kontsultetan goiko masailhezurreko hezur-galera larriak ugaritu egin direla ikusten ari gara».

Adituak azaldu duenez, hauek dira arazo horren arrazoi ohikoenak: «inplante arrunten porrotak, hainbat arrazoirengatik gertatzen direnak; osteoporosia, zeinak goiko masailhezurreko hezur-masa galtzea dakarren, eta botika batzuek eragindako hezur-nekrosiak. Hiru arrazoi horiek dira ohikoenak, baina beste batzuek ere zaildu edo eragozten dute ohiko inplanteak goiko masailhezurrean jartzeko aukera».

Arazo hori konpontzeko, goiko masailhezurreko hezur-masa guztiz edo horren zati bat galdu duten pazienteei «gero eta ohikoago jartzen zaizkie inplante zigomatikoak», hots, hotz-protesiak hezur zigomatikoan (masailalbo-hezurrean) ainguratzen diren horiek.

«Hezur zigomatikoa ez da ahultzen eta desagertzen denboraren poderioz, eta, horren jatorria enbriologikoa denez, hezurra gogorra eta egonkorra da. Ezaugarri horiei esker, inplanteak jar daitezke, protesi finko batez goiko hortzeria errehabilitatzeko goiko masailhezurrean inplante arruntak jarri ezin diren edo jartzea zentzuzkoa ez den kasuetan», azaldu du IMQ Kliniketako asistentzia-arduradunak.

Ebidentzia zientifiko sendoa

Argitalpenek eta ebidentzia zientifikoak bermatzen dituzte «inplante zigomatikoen bidezko tratamenduen fidagarritasuna, segurtasuna eta arrakasta, eta, hortaz, inplante horiek aukerarik onena dira hezurrik ez duten eta, beraz, kentzen den protesia –batzuetan, ahoraren doi ez direnak– nahitaez eraman behar duten pazienteentzako tratamenduan. Horrek era askotako arazoak eragiten ditu eta, gehienetan, pazientearen bizi-kalitatea nabarmen okerragotzen da».

Abantailak

Inplante zigomatikoen ezaugarriak direla eta, pertsonek berehala berreskuratzen dituzte murtxikatzeko gaitasuna eta hortz-estetika. Halaber, protesia finkoa denez, pazienteak ez du hortzik galtzen eta ez du arazo periodontalik, eta, «hortaz, hori aukeratzen dutenen gogobetetasun-maila oso handia».

Plangintza xehatua

Kasuak «modu indibidualizatuan, pazienteen anatomiaren arabera, software bidezko azken plangintza-teknologiaz baliatuta» diagnostikatu eta planifiatzen dira, azpimarratu du Palacios doktoreak. «Prozesu osoa, kirurgia nahiz protesia jartzea barne, hogeita lau ordutan egiten da, eta, ondoren, pazienteak behin-behineko protesi finko bat du inplanteen gainean. Eta, aste gutxi batzuen buruan, behin-behineko protesi finko horren ordez behin betiko protesi bat jartzen da».

Inplante horiek jartzeko, adituek hainbat moduz baliatzen dira, eta egokiena pazienteen ezaugarrien arabera (anatomikoak, adina, historiala, ….) aukeratzen da.

Inplante zigomatikoak «ospitale-eremuan jarri ohi dira, anestesistak lagunduta eta gainbegiratuta. Tratamendu horietan aurpegi-masailetako kirurgiako taldeak, haginlariek eta hortz-protesien laborategiak parte hartzen dute, elkarrekin koordinatuta. Diziplina anitzeko lana da, hortaz, plangintza eta gauzatze bateratua dakarrena, behar bezala koordinatua, eta emaitza oso onak lortzen dira horren bitartez», amaitu du azaltzen IMQ-i odontologoak.