Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

ADEGI-k eta IMQ-k Gipuzkoako enpresen osasuna eta lehiakortasuna indartzeko hitzarmena berritu dute

24.03.2026

ADEGI-k eta IMQ-k Gipuzkoako enpresen osasuna eta lehiakortasuna indartzeko hitzarmena berritu dute
  • Gipuzkoan, aldi baterako ezintasunagatiko absentismoa lan egindako orduen % 6,9ra iristen da —120 ordu inguru pertsona bakoitzeko urtean—, plantillaren % 38 gutxienez ez da behin agertu lanean eta, batez beste, 38,5 eguneko baja hartzen da pertsona bakoitzeko.

Adegi-k eta IMQ-k euren arteko lankidetza-hitzarmena berritu dute, enpresa elkartuei eta haien langileei osasun-estaldura pribatu osoa, moldakorra eta ongizatera bideratua eskaintzen jarraitzeko. Akordioa berritu izanak duela hamarkada bat baino gehiago hasitako aliantza sendotu egin du; izan ere, urtez urte, garrantzia hartzen ari da hitzarmena absentismoaren gorakadak eta talentua erakartzeko eta fidelizatzeko beharrak markatutako egungo testuinguruan.

Euskadi da Estatuan lan-absentismo handiena duen erkidegoa; izan ere, 2025ean itundutako orduen % 9,1 galdu ziren, Estatuko % 7ko batez bestekoaren oso gainetik. Eragin itzel horrek galera ekonomikoak, antolaketa-tentsioak eta produktibitatearen murrizketa dakartza. Egoera horretan, kontsulta medikoak, proba diagnostikoak eta espezialistak azkar eskuratzeko aukera funtsezko bihurtu dira baja-denborak murrizteko eta langileen osasunaren zaintza hobetzeko

Adegiren 2025eko Gipuzkoako Absentismoari buruzko Inkestaren arabera, aldi baterako ezintasunagatiko absentismoa lan egindako orduen % 6,9ra igo zen 2025ean, hau da, urtean 120 ordu inguru pertsonako, plantillaren % 38 gutxienez ez zen behin agertu lanean, eta batez beste 38,5 eguneko baja hartu zen pertsona bakoitzeko. Gipuzkoan absentismoak eragin handiena sektore hauetan izan du: Merkataritza, Garraioa eta Biltegiratzea (% 10,4), eta 500 langiletik gorako enpresen absentismo-tasak % 12,7 baino handiagoak dira. Testuinguru horretan, osasun pribatuak egoera hori arintzen laguntzen du, atzerapenak saihesten eta lana eta familia uztartzen hobetzen duen arreta arina ematen baitu.

Hitzarmena berritzean, Adegi-k eta IMQ-k 1.200 enpresa baino gehiagoren eskura jarri dituzte Gipuzkoako errealitatera egokitutako osasun-konponbide presentzialak eta digitalak –hala nola bideo-kontsulta, orientabide medikoa eta prebentzio-programak–; hala, enpresa eta langileentzako itzulkin sozial eta produktibo ukigarria bultzatzen dituzte eta osasun-arreta arina sustatzen dute, osasun-bajagatiko absentismoa murrizten eta lurraldearen lehiakortasuna indartzen laguntzeko.