Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

ADEGI-k IMQ-ren eskuetan utzi du Gipuzkoako enpresen osasuna

24.06.2019

ADEGI-k IMQ-ren eskuetan utzi du Gipuzkoako enpresen osasuna

Gipuzkoako Enpresen Elkarteak (Adegi) IMQ hartuko du berriro osasun-konpainia erreferentetzat. Adegiko zuzendari nagusi José Miguel Ayerzak eta IMQren Gipuzkoako ordekari Urko Odriozolak sinatu dute berriro bi erakundeek 2014. urtean abian jarri zuten hitzarmena, Adegiren Donostiako egoitzan, hain zuzen, Gipuzkoako enpresen, horietako langileen eta horien senideen eskura Euskadiko konpainia liderraren (1.000tik gora enpresa eta 365.000tik gora asegurudun) osasun-asistentzia jartzeko.

Gaur egun, osasun-asegurua Euskadiko enpresetako langileek gehien aintzat hartzen duten gizarte-onura da, eta IMQrekin sinatu den hitzarmen horri esker, Adegiko enpresa elkartuek eta horietako langileek lehen mailako arreta jasoko dute, abantaila handiak eta baldintza esklusiboak barne, hala nola, Euskadiko mediku eta zentro ugariren artean aukeratzeko askatasuna, azken teknologiak eta osasun- eta prebentzio-ekipamenduak, ordutegi-erosotasuna eskura izatea, itxarote-zerrendarik gabe, baita Estatuko profesional eta zentro entzutetsuenetara jotzeko aukera izatea ere. Halaber, Gipuzkoan erreferente den Centro Médico Quirúrgico IMQ Zurriola (Donostiako Gros auzoan) ere izango dute eskuragarri, baita gainerako klinika pribatu gailenak ere: Policlínica Gipuzkoa, Clínica Quirón, Clínica de La Asunción….

IMQ Adegi Empresas izenekoaren eskutik, Adegiko 1.000tik gora enpresa elkartuk osasun-estaldura osoa izango dute: lehen mailako medikuntza, larrialdiak, anbulantzia-zerbitzua, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak banako gelan eta laguntzailearentzako ohea, eta psikoterapia, besteak beste.

Adegiko zuzendari nagusi José Miguel Ayerzak adierazi duenez, “profesional eta pertsonalki garatu ahal izateko, osasuna funtsezkoa da, eta enpresek langileei helburu hori lortzen lagundu nahi diete. Hortaz, IMQrekiko lankidetza-hitzarmena berritu izana pozik egoteko arrazoia da Adegirentzat eta aukera ederra, Adegiko enpresa elkartuetako langileentzat”.

IMQren Gipuzkoako ordekari Urko Odriozolak, bestetik, hau azpimarratu du: “IMQrentzat pozgarria da Adegirekiko lankidetza sendotzea, zeren eta, medikuntza-aseguru kolektiboa kontratatu izanak onura nabariak ekartzen baitizkie enpresei, esaterako, lan-inguru osasungarria sortzen laguntzen du, lana eta famiia bateragarri egiten laguntzen du (medikuekin elkartzeko ordutegi moldakorra) eta enpresaren irudia hobetzen laguntzen du, erantzukizun sozial korporatiboari dagokionez ere. Langileen osasuna zaindu baino askoz gehiago egiteko erabaki hori, langileentzat ez ezik enpresarentzat ere da onuragarria”.