Iradokizunak
21.12.2023
Eguberrietako jaietan, hala nola Gabon gaueko eta Urtezahar-gaueko afarietan edo Eguberri eguneko eta Urteberri eguneko bazkarietan edari alkoholdunak hartu ohi dira: ardoa eta garagardoa, cava, sagardoa eta edari destilatuak ohi daude etxe askotako mahaietan, eta mahaikideek edari horiek edan ohi dituzte igurikitutako banketeetan. Eta etxeko une horietan ez ezik, etxetik kanpo ere areagotu egiten da alkoholaren kontsumoa.
«Horielakoetan, neurriz edatea da edari alkoholdunak edaten dituztenek eta horiekin daudenek kontuan hartu beharreko lehen gauza. Alkohol-intoxikazioak arriskuan jar dezake pertsona baten bizia, eta, zoritxarrez, gertatu egiten da, zuhurtziagabeak garelako», ohartarazi du Fidel Fuentes sendagileak, IMQ kliniketako larrialdietako zerbitzuburuak.
Alkohol-intoxikazioarekin agertu ohi diren sintometako batzuk hauek dira: «goitigalea, aurpegiko azal zurbila, hipotermia, arnasa motela edo irregularra, konbultsioak, nor bere kordean egoteko zailtasuna eta konortea galtzea ere. Azkena gertatuz gero, arriskua oso handia da eta pertsonak ahal bezain laster jaso beharko du osasun-zerbitzuen arreta, eta horrekin daudenek 112 zenbakira deitu beharko dute horielakoetan egin beharrekoa egiteko, esaterako konorterik gabe dagoen pertsona segurtasuneko saiheskako jarreran jartzea, laguntza heldu bitartean», adierazi du Fuentes doktoreak.
Intoxikazio etiliko akutuaren kasuak gutxien gertatzen badira baina larrienak badira ere, alkohol gehiegi hartzen denean ajea izatea ohikoena da.
Ajea zantzu eta sintoma multzo bat da, hala nola egarria, buruko mina, giharretako mina, goragalea, izerdia, zorabioak, urdaileko ondoeza, neke-sentsazioa eta takikardiak. «Maiz, halaber, argi eta zaratarekiko sentsibilitatea areagotzen da, zeregin konplexuak egiteko arreta eta trebetasuna murrizten dira eta antsietatea eta suminkortasuna aregotzen dira. Sintoma depresiboak ere eragin ditzake bestondoak», adierazi du IMQ euskal aseguratzailearen Larrialdietako arduradunak.
Hori dela eta, sendagileak adierazi du aje handia dutenek ez luketela gaitasunak murrizten dizkien jarduerarik egin beharko, esaterako gidatzea, ajeak zuzenean eragin diezaiekeelako behar bezala gidatzeari, hau da, arretari, pertzepzioari eta trebetasunari.
Zenbat eta alkohol gehiago edan, orduan eta aukera gehiago ajea izateko. Etanola da bestondoa agertzearen eragile nagusia, baina ez da kausa bakarra. Izan ere, beste konposatu batzuek, hala nola sulfitoek eta ‘kidekoek’ –azetonak, polifenolak, aminak, amidak, taninoak, metanola, histamina, azetaldehidoa eta alkoholaren hartzidura- eta destilazio-prozesuetan sortzen diren beste batzuk– zerikusi handia dute ajearekin. Substantzia kimiko horiek organismoari eragiten diote, eta odol-hodiak eta garun-ehuna narritatzen dituzte. Oro har, kolore ilunenak dituzten likoreek dituzte kideko gehien.
Era berean, beste eragile batzuek eragiten dute ajea alkohol gehiagi edaten denean, hala nola deshidratazioa –diuresia aregatzen delako–, gibelak aldehido azetikoa sortzen du, urdaila eta hesteak narritatzen dira eta gutxiago eta okerrago lo egiten da, besteak beste.
Fidel Fuentes sendagileak ajea prebenitzeko hainbat mito ezeztatu ditu. «Lehenik, gogorarazi beharra dago alkohola kontsumitzeak pertsonengan eragiten dituen ondorioak hauen araberakoak izaten direla: zenbat alkohol edan den, zein azkar edan den, pertsonaren adina edo gorputz-masa, edo edan aurretik zerbait jan den. Zeren eta organismoak baliabide mugatuak baititu substantzia hori kanporatzeko eta, hortaz, horren ondorioak desagerrarazteko. Horretan esku hartzen duten organoen funtzionamendua ezin da bizkortu, beren erritmoa dute».
Gorputzak hiru mekanismoz baliatzen da alkohola kanporatzeko: lurruntzea, iraiztea (gernua) eta metabolizazioa (gibela). «Odoletik dabilen alkohola kanporatzeko erabili ohi dugun erritmoa orduko 20 miligramo/dezilitroko da. Baina, modu konstantean metabolizatzen edo kanporatzen bada ere, alkoholaren ondorioen iraupena aldakorra izango da gizabanako bakoitzarengan, sexuaren, pisuaren, jandako elikagai-kopuruaren, sendagai batzuekiko interakzioaren, gibelaren osasun-egoeraren edo alkohola edaten den abiaduraren arabera».
Halaber, ondorioak edariaren araberakoak dira, hots, alkohol-ehunekoaren nahiz motaren araberakoa, eta edari destilatuak eta hartzituak bereizten dira.
Dena den, ajearen ondorioak prebenitu edo arintzeko konponbideen bila, «oinarri zientifikorik ez duten mito ugari sortu dira. Esate baterako, pertsona batzuek mina kentzeko botikak hartzen dituzte alkohola hartu ondoren eta lo egin aurretik. Baina botika min-kentzaileek, hala nola parazetamolak, ibuprofenoak edo azido azetilsalizilikoak gibeleko toxikotasuna edo urdaileko narritadura eragin dezakete; hortaz, edari alkoholdunak edan ondoren horiek ez hartzea aholkatzen da».
IMQ-ko medikuaren iritziz, egokia da hainbat zalantza argitzea erremedio hedatuez, ustez alkohola gorputzetik kanporatzen laguntzen dutenez, «batez ere, horietako asko alkoholaren eraginpean gidatzeagatik zirkulazio-zehapenak saihesteko moduak diruditelako. Eta esan beharrik ez, bide-segurtasunerako oinarrik ez duten trikimailu horiek arriskuak ekartzeaz gain, ez diotela onik egiten osasunari; hots, ez dutela inondik ere hobetzen alkohola organismotik kanporatzeko abiadura».
Gezurrezko uste horien artean, hauek aipatu ditu Fidel Fuentes sendagileak: «kafea edo edari bizigarriak edatea, azukrea hartzea, dutxatzea, txiklea mastekatzea, edari alkoholdunak ordena jakin batean edatea, eta ordu batzuk barru alkohol pixka bat edatea, ‘ajea pasatzeko’. Horrek guztiak ez du ondorio onik bestondoa arintzeko. Are gehiago, horietako batzuk zuzenean kaltegarriak dira».
Eta amaitzeko, hau adierazi du IMQ-ko kliniketako Larrialdietako zerbitzuburu Fidel Fuentesek: «ajerik ez izateko modurik onena alkoholik ez edatea da; edo edaten bada, neurriz egitea».
El alcohol está detrás del 15% de los accidentes laborales de Euskadi
El servicio de Urgencias de la Clínica IMQ Zorrotzaurre finalista, por tercer año consecutivo, de los premios ‘Best in Class’
Una comida copiosa acompañada del estrés de una discusión puede desencadenar un infarto