Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

ARTRITISAREN TRATAMENDU GOIZTIARRAK GILTZADURAKO KALTE KONPONEZINA SAIHESTEN DU

29.09.2017

ARTRITISAREN TRATAMENDU GOIZTIARRAK GILTZADURAKO KALTE KONPONEZINA SAIHESTEN DU

 

Urriaren 1ean, Estatuan artritisa duten pertsona guztiek patologia horren Egun Nazionala ospatuko dute. Gizartea gaixotasun horrekiko sentikor bihurtzeko, beren hitzak elkartuko dituzte: “gaixotasuna oso baliogabeatzailea izatera irits daiteke eta eragin sozial eta emozional  handia sortzen du pazienteengan”. IMQ-ko Colón Zentroko erreumatologo Joana Atxotegik adierazi duenez, artritisa hanturazko gaixotasun kronikoa da eta “edozein giltzaduratan izan dezake eragina”, eskuen atzamarretako giltzadura txikien min eta hanturekin hasi ohi bada ere.

Izen bakarra (artritisa) eta hainbat gaixotasun

“Oro har, artritisaz ari garenean, giltzaduretan hantura eregiten duten hainbat gaixotasun erreumatikoz ari gara, hala nola: artritis erreumatoidea, artritis psoriasikoa eta beste espondiloartropatia batzuk, gazte-artritis idiopatikoa eta artritis mikrokristalinoak”, zehaztu du Atxotegi doktoreak.

Baina,  nirea, zer da, doktore, artritisa ala artrosia?

Herritarrek nahasi egiten dituzte artrosia eta artritisa, eta nahasketa hori nabaria da erreumatologoen kontsultetan. IMQ-ko espezialistak azaldu duenez, “artritisa giltzaduretako hantura da eta mugitzean eta atsedenean min egiten du, giltzadura-hantura eta zurruntasuna dakartza eta mugimenduak mugatzen ditu. Artrosia giltzaduraren kartilagoaren endekapena (higadura) da –hezurrak batzuk besteen gainean minik eta urraketarik gabe mugitzea ahalbidetzen duen kuxina da kartilagoa–, zahartzean gertatu ohi dena”.

Artritis erreumatoideren garrantzi nabarmena

Gaixotasun artritikoen artean, artritis erreumatoidea nabarmentzen da, prebalentzia handia duelako. “Ohizko artritisa da, zeren eta Euskadin hamar milatik gora lagunek baitute, 45 eta 55 urte arteko emakumeek gehienbat. Ez da gaixotasun horren kausa ezagutzen, baina faktore batzuek aurrez garatzen dute, hala nola, faktore genetikoek, ingurumen-faktoreek eta infekzioek. “Hala ere,”, zehaztu du espezialistak, “aurretiko joera genetikoa badago ere, gaixotasun hori ez da heredatzen”.

Diagnostiko goiztiarra, ezinbestekoa

Artritis erreumatoideren diagnostikoa, “pazienteari itaunketa ona egitean, miaketa fisikoan eta hantura eta antigorputzen parametroak aztertzean oinarritzen da”. Gaixotasuna garatu egin dela susmatuz gero, “erreumatologo batek goiz baloratu beharko du, diagnostiko goiztiarrak eta tratamendu egokiak giltzaduraren kalte konponezina saihesten dutelako”, azpimarratu du IMQ-ko erreumatologoak.

Artritis erreumatoideak “mina, hantura, gorritasuna eta ukitutako giltzaduren tenperatura handitzea” eragiten ditu.Batzuetan, “zaila da hantura identifikatzea” eta erreumatologoak proba batzuk, esaterako, “ekografia edo erresonantzia magnetikoa”, erabiltzen ditu hori detektatzeko.

“Garrantzitsua da pazientearen senideek nahiz ingurukoek gaixotasunaren berri izan dezatela eta, zalantzarik badute, hura zaintzen duten osasun-profesionalei kontsultatu beharko diete”.

Artritis erreumatoideak “jarduera fisikoa nabarmen txikiagotzen du, estres psikologikoa nabarmen handitzen du, jarduera soziala txikiagotzen du, lanerako ezintasuna handitzen du, osasun-zerbitzuen erabilera handitzen du eta baliaezintasun goiztiarraren kausa da askotan, langileari erasaten dioten beste patologia batzuk baino lehenago”, adierazi du Atxotegi doktoreak.

Botika biologikoen garaia: goitik beherako aldaketa

“Gaur egun, ez dugu gaixotasunaren sendabiderik, baina tratamendu askok gaixotasunaren bilakaera geldiarazten dute eta inaktibo mantentzen dute, hantura iraunkorrak arrastorik izan ez dezan”. Tratamenduak neurri orokorrak (sendagarriak) nahiz tratamendu farmakologikoak barne hartzen ditu. Erabili ohi diren botiken artean hauek daude: “mina eta hantura arintzen dutenak edo gaixotasuna aldatzen dutenak (FAME)”. Botika guztiek erreumatologoaren jarraipen zorrotza behar dute, eraginkorrak direla eta albo-ondoriorik ez dutela egiazta dezan.

FAME direlakoen artean, botika biologikoak daude: “gaixotasunaren historia naturala errotik aldatzea lortu dute eta pazienteek arintzea, hots, hanturarik gabe bizitzea, lortzen dute. Pazienteek, beraz, bizimodu aktiboa dute, azken finean, pertsona osasuntsu batena”.

“Garrantzi handia du”, bukatu du azaltzen IMQ-ko erreumatologoak, “jakiteak gaur egun tratamendu-aukera handia badagoela eta aukerarik onena bilatzeko erreumatologoaren kontsultara joan beharra dagoela”.