Iradokizunak
19.02.2021
Ibaigane Jauregia Athletic Club Fundazioak eta IMQ Amsak osasun mentaleko arazoak dituzten pazienteen ongizatearen eta gizarteratzearen aldeko akordio bat sinatu izanaren lekuko izan da. Hain zuzen ere, IMQ Amsa Eguneko Ospitalean egiten zen ariketa fisikoa bertan behera utzi zen Covid-19aren ondoriozko pandemiagatik, baina 2021eko hasieratik, Athletic Club Fundazioaren lankidetzari esker, osasun mentaleko arazoak dituzten erabiltzaileentzako programa terapeutikoari berri ekin zaio.
Euskadiko aseguratzailearen ordezkari gisa Javier Aguirregabiria zuzendari nagusia eta IMQ Amsako zuzendari kudetzaile Koldo Gutierrez bertaratu dira, eta Athletic Club Fundazioaren aldetik, horren zuzendari Jon Vázquez-Egusquiza.
IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duenez, “lankidetza-eredu horren bidez, Athletic Club Fundazioak pazientea lan terapeutikoaren parte bihur dadin laguntzen du, eta, ondorioz, sendatzeko oso garrantzitsuak diren elementu motibatzaileak berraktibatzen dira, hala nola sozializazioa eta talde-jardueretan parte hartzea”.
Athletic Fundazioaren zuzendari Jon Vázquez-Egusquizak, bestetik, “Bizkaiko gizartean oso errotuta dagoen erakunde batekin, alarma sanitarioko egoera sozial baten erdian, sinatutako akordio estrategiko horren balioa” azpimarratu nahi izan du. “Fundazioarentzat oso garrantzitsua da kirolak, gizarte-inklusiorako tresna gisa, bere lekua lortzea klubak IMQrekin dituen akordio guztien barruan”.
IMQ Amsa Eguneko Ospitalea komunitate terapeutikoa da, eta zerbitzu psikiatrikoak eta psikologikoak eskaintzen ditu Bilbon. Prozesu terapeutikoa jakintza-alor anitzeko talde profesional batek gauzatzen du, eta ikuspegi bio-psiko-soziala du, hots, tratamendu farmakologiko, psikologiko eta sozialetan oinarrituta dago, eta ondoeza edo osasun mentaleko arazo bat duten pertsonei zuzenduta dago, zeren eta kasu horietan kanpoko kontsultak ez baitira nahikoak, eta tratamendu intentsiboagoa behar izaten baitute, aldi berean beren bizi-ingurunearekin lotuta jarraitu ahal izateko. Horren barruan hainbat programa barne hartzen dira, eta horietako bakoitzak problematika espezifiko bati erantzuteko gaitasun handia duen profesional-taldea du. Psikiatrek, psikologoek, gizarte-hezitzaileek, gizarte-langileek, nutrizionistek eta hainbat adierazpen-artetan espezializatutako terapeutek osatzen dituzte taldeak. Eta patologia hauek tratatzen dira: nortasun-nahasmenduak, mendekotasun-nahasmenduak eta patologia psikiatrikoa, psikosia, elikadura-nahasmenduak eta afektibitate-nahasmenduak.
AMSA inaugura nuevo hospital de día en su nuevo centro de psiquiatría y psicología de Bilbao
Dr. Javier Goti, psiquiatra de IMQ-AMSA: “Las personas con problemas de salud Mental son también válidas para trabajar”
Miren Barrutia, especialista en tratamiento psicológico del cáncer de IMQ-AMSA: “No hay que dar consejos ni decir ‘ánimo’ a quien tiene un cáncer sino que se está para lo que necesite”