Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko jokalariei azterketa medikoak egin zaizkie Lezaman

11.07.2025

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko jokalariei azterketa medikoak egin zaizkie Lezaman
  • Athletic Clubeko emakumezko futbolariei azterketa medikoak egin zaizkie Lezaman. Kontrol zorrotzak gainditu dituzte jokalariek, hala nola esfortzu-probak, laktatoen analisiak eta ebaluazio kardiobaskularrak.

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak azterketa medikoak amaitu ditu berriki. Atzo eguerditik, talde teknikoaren zuzendaritzapean, jokalariek ohiko probak gainditu dituzte, segurtasun-neurriak aldi oro kontuan hartu direla.

IMQ Alhóndiga zentro medikoko Kirol Medikuntza Unitateko arduradun Markel Pérez eta IMQ Ajuriaguerra errehabilitazio-zentroko kirol-kardiologo Zigor Madaria sendagileek, Clubeko medikuntza-zerbitzuekin koordinatuta, jokalarien eliteko kirol-azterketa mediko osoa zuzendu dute.

Azterketak futbolarien osasun-egoera aztertu du, eta, besteak beste, proba hauek egin zaizkie: esfortzu maximoko proba laktatoekin, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko, datu hori baliagarria baita entrenamendu-saioak hobeto programatu ahal izateko.

IMQ-k Athleticeko emakumezko jokalariei egin dien medikuntza-azterketan, halaber, proba hauek egin zaizkie: test isozinetikoa, giltzadura-indar eta mugikortasunari buruzko testa, elektrokardiograma basala, esfortzu maximoko proba, lasterketa egiteko zintan, eta bihotz-pultsuak ezagutzekoa.

"Urtero bezala, balorazio mediko orokorra egin dugu, jakiteko jokalariak osasuntsu daudela eta ez dutela inolako arazorik —batez ere, kardiobaskularrak— kirola egiteko. Horretarako, balorazioa egin diegu atseden-egoeran: bihotz- eta birika-auskultazioa, elektrokardiograma atseden-egoeran, presio arterialaren neurketa eta, ondoren, esfortzu-proba. Esfortzu-proba maximoa izan dadin saiatu gara, ohi bezala, eta, azkenean, laktato proba egin diegu, tentsio arteriala neurtu diegu, eta errekuperazioa normala dela baloratu", azpimarratu du Markel Pérez sendagileak.

"Aurten taldea sasoi bikainean etorri da. Uste dut, denbora daramatelako entrenatzen, eta nabaritu egin zaie aldez aurreko prestakuntza orokorra", adierazi du IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitateko arduradunak.

Azterketa mediko horiek egin ondoren, lehoi emeek Lezaman prestatzen jarraituko dute, eta bertan osatuko dute denboraldiaurrea, F. Liga hasi arte. Denboraldiaurrea bizia izango omen da, lagunarteko hainbat partida programatu baitira, taldea prest jar dadin futbolariek aurretik dituzten erronka garrantzitsuei begira.

Athletic Clubeko kategoria guztien aseguratzaile mediko ofiziala da IMQ, bai oinarrizko futbolarena, bai lehen taldeko emakumezko eta gizonezko jokalariena. Bi erakundeon arteko lankidetza 1998. urtean hasi zen.

IMQrekiko aliantza estrategikoari esker, Athleticek Euskadiko konpainia liderrak ematen dion estaldura eta bermea ditu osasunaren eremuan; izan ere, erreferentziako zentroak, teknologia eta profesionalak izateko aukera eskaintzen dio, bai Euskadin, bai Euskaditik kanpo, kirolariak eta haien egoera fisikoa ahalik eta ondoen zaintzeko, batez ere kategoria guztietako futbolarientzako azterketa eta proba diagnostikoekin, espezialisten kontsultekin eta kirurgiekin zerikusia duen orori dagokionez.