Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Deportivo Alavés taldeak IMQ-ri gorazarre egin dio 90 urtez osasuna eta kirola zaindu izanagatik

16.12.2024

Deportivo Alavés taldeak IMQ-ri gorazarre egin dio 90 urtez osasuna eta kirola zaindu izanagatik
  • Klub zuri-urdinak gorazarre egin zion IMQri, abenduaren 15ean, Mendizorrotzan, 2013. urteaz geroztik taldearen aseguratzaile mediko ofiziala denaren osasun eta kirolaren aldeko jardunbide luzea omentzeko.

Deportivo Alavés taldearen bihotz-taupada zuri-urdinak azkartu egin ziren Mendizorrotza Estadioan IMQri egindako omenaldian, hain zuzen, Deportivo Alavés eta Athletic Club taldeen arteko norgehiagokan, futbol-taldearen aseguratzaile mediko ofiziala den IMQren 90. urteurrena omentzeko.

Erakunde biek harreman estua dute, 2013. urtetik gaurdaino, osasun-laguntzaz eta babesletzaz sinatutako hitzarmen bati esker. Akordio horrek kirol-arloa gainditu egin du, eta bi protagonisten batasunaren eta konpromisoaren eredu bihurtu da, kirolaren bidez, biek balio berberak baitituzte: ahalegintzea, hobetzeko grina eta osasuna zaintzea.

Urteetan zehar egindako lana aintzat hartzeko ekitaldi ofizialean, klub zuri-urdineko presidente Alfonso Fernández de Trocónizek IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriari 90. urteurrenaren oroitzapenezko kamista bat, klubaren mendeurrenari buruzko liburu bat eta Marqués de Riscal botila bat ardo eman zizkion. Ekitaldi horren eskutik, Alavések IMQri bere esker ona sinbolizatu nahi izan zuen, jokalarien osasunaren alde etengabe lagundu izanagatik eta bi erakundeen konpromiso beragatik: talde-lanaren, hobetzeko grinaren eta komunitatetik gertu egotearen alde egitea.

Halaber, Euskadiko aseguratzaile mediko IMQ-k, 90. urteurrenean, pertsonen osasuna lehentasun duela jakinarazteko sortutako “90 urte bizitza zaintzen” kanpainaren iragarkia proiektatu zen bideomarkagailuetan. Biziz beteriko bideoa, 20 segundotan besterik ez.

Ekitaldian, era berean, beste jarduera bat egon zen, bereziki hunkigarria: Escort Kids esperientzia. 11 haur, IMQ-ko langileen seme-alabak, jokalariekin batera zelairatu ziren aldageletako tuneletik jokalekuraino. IMQren oroimenezko kamisetak jantzita, haurrek kolore batzuekiko ilusio eta zaletasunaren balioak irudikatu zituzten.

Javier Aguirregabiriak esker ona agertu zuen Alavésen keinuagatik: “Omenaldi hau, bereziki esanguratsua eta zirraragarria izateaz gain, Deportivo Alavésekin eta taldearen zaleekin dugun lotura bereziaren isla da. Gure 90 urteak elkarrekin ospatzeak harrotasunez betetzen gaitu, eta hainbat urtez elkar ulertu izanaren goieneko aldia irudikatu du, baita komunitateari eta horren osasunaren zaintzari on egiteko nahiaz elkarrekin ibilitako bidearena ere”.

Bestetik, Alfonso Fernández de Trocónizek hau azpimarratu zuen: “IMQ gure aseguratzaile mediko ofiziala ez ezik, ezinbesteko bidaide eta aliatua ere bada gure bidean. Omenaldi hau eskerrak emateko gure modua da, beti hor egoteagatik, gure jokalariak zaintzen eta euskal kirolari laguntzen.”

Izan ere, IMQ ez da Deportivo Alavés taldearen babeslea bakarrik; beste talde batzuena ere bada: Saski Baskonia eta Bilbao Basket, SD Eibar edo Real Sociedad eta Athletic Club. Lankidetza horiek guztiek osasuna eta kirola sustatzearen aldeko apustua erakusten dute, komunitatearen ongizaterako funtsezko euskarri gisa.