Iradokizunak
23.08.2022
Irailaren 30ean Malagako Unicaja taldearen kontra jokatuko duen partidarekin hasiko den denboraldi berriari begira, Cazoo Baskonia lehen taldeko sei jokalariei kirol-azterketak egin zaizkie gaur, IMQ Amárica zentro medikoan Javier Pindado sendagilearen eskutik. Joan Peñarroyaren gizonek, eta taldeko kidego teknikoak, eliteko kirolariei dagozkien analisi klinikoak eta probak egin dituzte gaur, hala nola, elektrokardiograma, ekokardiograma eta esfortzu-proba, sasoia eta kirol-errendimendua egiaztatzeko.
Hortaz, klub gorri-urdinaren aseguratzaile mediko ofizialetik jokalari hauek igaro dira: Tadas Sedekerskis, Darius Thompson, Matt Costello, Daniel Díez, Steven Enoch y Daulton Hommes.
Proba horietarako aurrez ezarritako ordenaren arabera, odol-gazurraren alderdi biokimikoak egiaztatzeko analisi klinikoa egin ondoren, jokalariak atsedenean baloratu dira elektrokardiograma eginez.
Hurrengo urratsa jokalariei ekokardiograma (bihotzaren ekografia) egitea izan da. IMQ Amárica zentroko kardiologo eta Baskoniaren azterketa medikoen arduradun Pindado doktoreak argitu duenez, “proba horrek aukera ematen du azterketa biribiltzeko eta miaketan eta elektrokardiograman oharkabean pasa daitezkeen eta kirola egitean konplikazioak eragin ditzaketen kardiopatia batzuk detektatzeko”.
Era berean, esfortzu ergometria egin da, eta Pindado sendagileak zehaztu duenez, “esfortzu ergometria modu protokolizatuan egiten da hainbat etapatan: arteria-presioa neurtu eta elektrokardiograma etengabe monitorizatzen da, eta kirolariak gehieneko bihotz-maiztasuna lortzen duenean gelditzen da. Izan ere, ergonometriaren helburua da arteria-fluxu koronarioa ebaluatzea kirolarien bihotz-arterien bitartez, eta esfortzuaren etapa bakoitzean elektrokardiograma basala elektrokardiogramarekin alderatzean datza metodoa”. Proba horrek ere, bihotzak ariketa egitean duen erantzuna aztertzen du, jokalarien kirol-baldintzak hobetzeko eta entrenamenduak banan-banan zehazteko.
IMQ da Baskoniaren aseguratzaile mediko ofiziala 2007-08 denboraldiaz geroztik. Jokalari gorri-urdinei kirol-azterketa medikoa egin zaien IMQ Amárica zentro medikoak punta-puntako teknologia du kirol-medikuntzan, baita mediku espezialistak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesionalak eta Errehabilitazioko profesionalak ere. Gainera, Grupo Baskonia-Alavés taldeko 5+11 irabazi-asmorik gabeko fundazioaren kide babeslea da IMQ.
El Centro Médico IMQ-Amárica cumple XXV años como referencia de la medicina privada en Araba
Saski Baskonia y Deportivo Alavés renuevan por tres temporadas el acuerdo que les liga a IMQ como aseguradora médica oficial
Los jugadores del Baskonia pasan los reconocimientos médicos en IMQ Amárica