Iradokizunak
10.04.2025
Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK, gaztelaniazko sigletan) eta Igualatorio Médico Quirúrgico-k (IMQ) beren lankidetza-hitzarmena berritu dute, Bizkaiko patronaleko 5.000tik gora enpresen eta 60 federazioen artean osasun-aseguramendua sustatzeko duten konpromisoa berresteko. Akordio hori, 2015etik indarrean dagoena, CEBEKeko presidente Carolina Pérezek eta IMQ Seguros-eko zuzendari nagusi Javier Maizteguik sinatu dute oraintsu, IMQren Bilboko bulego nagusietan.
Carolina Pérezek hitzarmen horren garrantzi estrategikoa nabarmendu nahi izan du: "Pertsonen osasuna eta ongizatea ezinbestekoak dira enpresa indartsuagoak eta lehiakorragoak eraikitzeko. IMQrekin berritu dugun akordio horrek aukera ematen digu enpresei funtsezko tresnak eskaintzeko beren langileak zain ditzaten eta lan-ingurune osasungarriak susta ditzaten”.
Javier Maizteguik, bestetik, hau azpimarratu du: "IMQn dihardugunok Bizkaiko enpresen ongizatearekin konprometituta jarraitzen dugu. Gure osasun-sare ugariak eta zerbitzu berritzaileek kalitatezko osasun-arreta bermatzen dute, eta hori enpresen nahiz horietako langileen eta beren familien beharretara egokitzen da”.
Hitzarmen horrek abantailak dakarzkie CEBEKeko enpresei bakarrik, hala nola Euskadiko osasun-aseguru liderrak eskuratzeko aukera, eta zerbitzu hauek bermatzen zaizkie:
Prestazio horiek langileei on egiten diete, osasun pribatua azkar eta osorik eskuratzeko aukera ematen dietelako; eta, horrez gain, enpresei laguntzen diete lan-absentismoa murrizten, talentua erakartzen eta langileen artean motibazioa areagotzen. Azken ikerlanen arabera, lan-eskaintza bat kontuan hartzerakoan, langileen % 96k funtsezkotzat hartzen ditu gizarte-onurak, esaterako, aseguru medikoa.
Hitzarmenak, halaber, enpresa-eremuan sortzen ari diren joerei erantzuten die. Izan ere, 2025ean, gero eta gehiago eskatzen da osasun-zerbitzu digitalak, hala nola telemedikuntza eta prebentzio-programak, eskura izatea.
IMQ-k talde mediko ugaria ez ezik, IMQ Zorrotzaurre Klinika –zabaltze-prozesua amaitzear duena– eta espezialitate anitzeko 10 zentro mediko ere jartzen ditu Konfederazioaren eskura.
Akordioa berritu izanari esker, CEBEK eta IMQ erakundeek Bizkaiko enpresa-ehunaren garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi dute, osasuna eta ongizatea lehenesten duten konponbide berritzaileen eskutik.
CEBEK e IMQ seguirán colaborando para cuidar la salud de las empresas vizcaínas
CEBEK vuelve a confiar en IMQ para cuidar la salud de las empresas vizcaínas y sus plantillas