Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Cebek-ek eta IMQ-k euskal enpresetan osasunaren zainketa indartzeko bien arteko lankidetza hitzarmena berritu dute

28.01.2022

Cebek-ek eta IMQ-k euskal enpresetan osasunaren zainketa indartzeko bien arteko lankidetza hitzarmena berritu dute

IMQren Bilboko egoitza aukeratu da Cebek-ek (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) eta IMQ-k 2015. urteaz geroztik Bizkaiko enpresen eta langileen arteko osasun-aseguramendu pribatua sustatzeko sortu zuten lankidetza-hitzarmena berritu izana formalizatzeko. Hitzarmena sinatzeko ekintzan, Cebek-en ordezkaria Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusia izan da eta IMQrena, Negozio Garapeneko eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larrea.

Hitzarmen horren arabera, Cebek-eko 5.000 enpresa eta 60 federazio baino gehiagoren eskura jarriko ditu IMQ-k osasun-laguntzako aseguruak nahiz ospitalizazio- eta istripu-aseguruak, enpresa elkartuetako kideek, baldintza oso onuragarrietan, beraientzat eta haien familientzat Euskadiko aseguru mediku liderra kontrata dezaten.

Izan ere, aseguru medikoa da Bizkaiko langileek konpainiek eskaintzen dituzten guztien artean gehien baloratzen duten onura soziala, eta faktore positiboa ere bada lan-absentismoa murrizteko, lan-ingurune osasungarriagoak sortzeko eta enplegua gutxiago txandakatzea edo talentua erakartzeko erakargarritasun handiagoa ahalbidetzeko. Aseguru medikoarekin gehien lotzen diren abantailen artean badaude, halaber, medikuen (familiakoak zein espezialitatekoak) eta zentroen artean aukeratzeko askatasuna, itxaron-zerrendarik gabeko arreta, pertsonalizatua eta kontsulta-ordutegi zabala duena, abangoardiako teknologiadun asistentzia-kalitatea edo aseguruan senideak prezio abantailatsuan sartzeko aukera. Pandemiaren ondorioz, bestalde, osasunak funtsezko protagonismoa hartu du enpresen eta langileen lehentasunen artean, eta berme erantsien kontratazioa areagotzen lagundu du.

IMQ-k Cebek-eko kideei eskaintzen dien aurreko guztia barne hartzen duten polizak harpidetzeko aukera ederra da, mota guztietako konpainiei zuzentzen zaizkienak, hala nola IMQ Activo, Azul eta Oro polizak. Ohikoenek onuradunei osasun-estaldura osoa bermatuko diete, eta barne hartuko dituzte, besteak beste, lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzuak, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, haurdunaldia eta erditzea, familia-plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia. Aurreko guztia, Euskadiko mediku-talde pribatu ugarienaren eta klinika eta zentro propioen sarean askatasun osoz aukeratu ahal izango dute. 

Gaur egun, IMQ-k badu 1.000 enpresa baino gehiagoren eta 385.000 asegurudunen konfiantza. Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak, bestalde, hitzarmena eta horren norainokoa konfederazioko elkarteen eta enpresen artean sustatuko ditu, bere komunikazio-kanal eta euskarrien bitartez.