Iradokizunak
Cookieak
Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.
Cookien konfigurazio panela
Hau da cookie propio eta hirugarrenen konfiguratzaile aurreratua. Hemen webgune honetan zure nabigazio esperientzia zuzenean eragingo duten parametroak alda ditzakezu.
Cookie teknikoak
Cookie hauek beharrezkoak dira informazio pertsonala duten guneetara sarbide segurua emateko edo saioa hasten duzunean ezagutzeko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
|
Cookie |
Proveedor |
Duración |
Descripción |
|
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
|
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
|
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
Analytics Cookieak
Bisita edo jarduera kopurua modu anonimoan neurtzeko aukera ematen dute. Haiei esker etengabe hobetu dezakegu zure nabigazio esperientzia.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Iragarkien cookieak
Permiten que la publicidad que te mostremos sea personalizada y relevante para ti. Gracias a estas cookies no verás anuncios que no te interesen.
Cookieei eta nola erabiltzen ditugun buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie Politika.
10.10.2018
Urriaren bigarren ostegunero, Ikusmenaren Munduko Eguna da nazioarte-mailan. Jaio ostean ikusmena ez dago erabat garatuta; beraz, haurtzaroan behar bezala kontrolatzea “oso gomendagarria da”. IMQ-ko oftalmologo Marta Galdós Iztuetaren hitzetan, “jaiotzen denetik, ikusmena pixkanaka garatzen da, astiro; 4 urterekin % 60ra iristen da eta 8 edo 9 urterekin, % 100era”.
Bizitzaren lehenengo hamabi hilabeteetan, “malko-jarioa da kontsulten motibo nagusienetako bat, gehienetan, malko-bidea gaizki dabilelako. Haurtxo batek 6 hilabetetik aurrera begi-ninia zuria badu edo begiak okertzen baditu, lehentasuna eman beharko zaio ikusmena aztertzeari”, azaldu du IMQ-ko adituak.
Hazkuntzan, hauek dira begi-patologia nagusiak: estrabismoa (begien lerrokatzea aldatzea) eta errefrakzio-akatsak, hots, hipermetropia —fokuratzeko akatsa, hurbiletiko ikusmen gandutsua ohi dakarrena— eta astigmatismoa (ikusmen desitxuratua, edozein distantziatan) begi bakar batean edo bietan. Miopia (urrundik txarto ikustea) “nerabezaroan edo nerabezaroaurrean agertu ohi da, baita lehenengo urteetan ere, eta hori geratzen bada, betaurrekoak eraman beharko dira eta, batzuetan, lentillak edo ukipen-leiarrak”. Hurbileko objektuak gandutsu ikustea da hipermetropia.
“Neurri zuzentzailerik hartzen ez bada, begi bagoa (anbliopatia) eragin daiteke, hots, adinarentzat espero dena baino txikiagoa den ikusmen-zolitasuna. Eta hori tratatzen ez bada, kroniko bilakatuko da”. Gaitz hori tratatzeko, begi dominantearen gainean adabaki bat jartzen da, IMQ-ko oftalmologoak azaldu duenez. Zenbaitetan, errefrakzio-arazo horiek hauek eragiten dituzte: “buruko minak, irakurri edo idazteko zailtasunak edo eskola-emaitza kaskarrak eta, beste batzuetan, estrabismoa, eta hori zuzentzeko, ebakuntza kirurgikoa behar izaten da”.
Goiz detektatzea
Hortaz, “haurtzaroa da prozesu natural hori aldaraz dezaketen arazo ohikoenak goiz tratatzeko aroa. Arazo horiek guztiak konpon daitezke goiz aurkitzen badira, eta, horrela, ikusmen-zolitasunak optimizatuko dira. Era berean, badaude beste eritasun batzuk, hain ohikoak ez direnak, hala nola, daltonismoa edo koloreentzako itsutasuna, begi-lausoa, nistagmusa —begiaren mugimendu kontrolaezina edo nahi gabekoa— erretinaren distrofia, edo glaukoma eta larriagoak izan daitezkeenak, eta horiek azterketa oftalmologiko pediatriko batean detekta daitezke”, zehaztu du Marta Galdós sendagileak.
Kontsultara adin honekin joatea gomendatzen da: “umeek hiru urte inguru dituztenean, baldin eta sintomarik ez badute, edo lehenago, familiako aurrekariak badaude —gurasoak, anai-arrebak edo ahizpa-nebak—, edo gurasoek, ikastetxekoek edo pediatrak ikusmen-disfuntzioren bat dagoela susmatzen badute”. Hamar urtetik aurrera, miopia agertu ohi da maiz, “hortaz, komenigarria da oftalmologoari kontsultatzea urrunetiko ikusmen-urritasunik agertzen bada”.
Tratamenduak umearen ikusmen-pronostikoa zehaztu ohi du eta, batzuetan, gaixotasun sistemikoa ezagutzera eman, eta, hori dela eta, jendea gero eta jabetuagoa da haurtzaroan ikusmenaren kontrolen baliagarritasunaz.