Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Enpresa osasungarrian istripuak eta gaixotasunak gutxitu eta kostuak murrizten dira

25.04.2018

Enpresa osasungarrian istripuak eta gaixotasunak gutxitu eta kostuak murrizten dira

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitu du enpresa osasungarria: “langileek eta buruzagiek, langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea eta lantokiaren iraunkortasuna babestearren, etengabe hobetzeko prozesu batean elkarrekin lan egiten duten tokia”.

Gaur, Bilbon, laneko arriskuen prebentzioko teknikari eta IMQ Prevención-eko (Euskadin sektoreko liderra dena) Enpresa Osasungarrian aditu Yolanda Ugaldek adierazi duenez, “Enpresa Osasungarriaren kudeaketa-ereduak enpresa aldatzea dakar, zeren eta enpresak antolatzeko eredua eta plan estrategikoa egokitu beharko baititu osasuna sortzen duten lan-inguru osasungarriekin loturiko alderdietara. Aldi berean, osasuna sustatzeko politikaren oinarri izango diren printzipioak agertu beharko ditu eta, inplikazio eta lidergoaren bidez, zuzendaritzaren konpromisoa adierazi”.

Apirilaren 28an Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Munduko Eguna ospatzen denez, IMQ Prevención-eko adituak hauxe azpimarratu du: “nahitaezkoa da enpresaren zuzendaritza plan horren eragile eta sustatzaile nagusia izatea aginte-lerro guztiak nahas daitezen. Baita langile guztiek parte hartzea eta etengabe hobetzen jarraitzea ere”.

Yolanda Ugalderen aburuz, “enpresa osasungarria segurua da, baina enpresa segurua ez da osasungarria ezinbestez”. “Zuzendaritza gero eta gehiago konprometitu, orduan eta gehiago konprometituko dira erakundearen maila hierarkikoak eta arrakastatsuagoa izango da Enpresa Osasungarriaren programa”.

Enpresa osasungarri batean lan egiteak dakartzan onurak

Hainbat erakundetan Enpresa Osasungarriaren kudeaketa-programak ezartzean “egiaztatu eta neurtutako” onura batzuk gertatzen direla adierazi du adituak, esaterako, “absentismoa eta horrek dakartzan kostuan, zuzenak eta zeharkakoak, txikiagotzea; laneko istripuak eta gaixotasunak gutxitzea, eta lanerako aldi baterako ezintasunak eragiten dituen absentziak urritzea”.

Hauek ere zerrendatu ditu: “lan-taldearen gogo-aldartea eta adorea hobetzen dira,  eta, ondorioz, taldekideak gehiago konprometitzen dira, gogoz parte hartzen dute eta motibatuago daude; produktibitatea eta kudeaketa-kontua handitzen dira; enpresa erakargarriagoa da bezeroentzat, akziodunentzat, langileentzat eta gizarte osoarentzat; langileen arteko giroa hobetu egiten da, eta laneko estresa txikiagotzen da”.

Herrialde eta erakunde askotan, “osasunagatiko kezka lan-arlotik eta laneko arriskuak prebenitzeko legeek xedatutakotik haratago hedatzen ari da”. Erabaki horien oinarria “egintza ukaezin bat onartzea da batik bat: aldi baterako ezintasunak eta absentismoa garestiak direla, horien sorburu nagusia lantokiaren eremutik at badago ere”.

Osasunaren Mundu Erakundeak nahiz Europako hainbat erakundek gaixotasun ez-profesionalei buruz egin dituzten azterlan batzuen arabera, osasun-arazo ohikoak (gaixotasun ez-transmitigarriak, esaterako, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, tabakismoa, obesitatea edo arnas eritasunak, besteak beste) “desgaitasun  handiak bilakatzen ari dira. Eta subjektuari ez ezik, erakundeei ere eragiten diete (galera ekonomikoak, lan-errendimendu txikiak)”. Gaixotasun ez-transmitigarri gehienak, “prebenitu eta nabarmen murritz daitezke, enpresan nahiz hortik kanpo egunero aldaketa txikiak eginez eta bizi-aztura osasungarriak izanez, Enpresa Osasungarriaren kontzeptuan oinarritutako kudeaketa-ereduen bitartez”, bukatu du azaltzen laneko arriskuen prebentzioko teknikari eta IMQ Prevención-eko Enpresa Osasungarrian aditu Yolanda Ugaldek.

Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, Espainiako 60 eta 64 urte arteko emakume eta gizonen lan-jarduera tasa 10 puntu handitu da 2006. eta 2017. urte bitartean, hots, % 34,69 izatetik % 44,66 izatera. Eta gehikuntza hori nabarmena izan da emakumeen artean, jarduera-tasa 17 puntu handitu baita, 2006ko % 221,57tik 2017ko % 38,55era.

Yolanda Ugaldek adierazi duen bezala, “proiekzio demografikoek eta pentsio-sistemen erreformetatik ondorioztatutako lan-bizitzaren luzapenari buruzko norabideek adierazten dutenez, langile adindunen kopurua nabarmen handituko da datozen bi hamarkadetan”. Egoera hori ikusita,IMQ Prevención-eko teknikariak hau nabarmendu du: “lan-bizitza luzatzen eta, ondorioz, langile adinduen enplegu-tasa goratzen direnez, nahitaez berariazko neurriak ezarri behar dira langileen osasuna, segurtasuna eta ongizatea hobetzeko”.

Aldaketa demografiko hori “aldaketa handia eragiten ari da enpresa handi eta ertainen segurtasun- eta osasun-arloetan, baita prebentzio-zerbitzuetan ere”. Aldaketa horren ildotik, IMQ-ko adituak azaldu du bere konpainiak “funtsezkotzat” “hartzen duela bezeroekin batera lan egitea, “lan-inguruetako arriskuak kentzeko eta Prebentzio Legeak ezarritakoa betetzeko, baita bezeroei tresna praktikoak emateko Enpresa Osasungarriaren kudeaketa-ereduak ezar ditzaten. Horren bidez, langileen segurtasuna eta osasun fisikoa nahiz mentala hobetzen dira eta ongizatea sustatzen da, eta faktore horiek ezinbestekoak dira enpresan produktibitatea handia lortzeko”.