Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako eta Erizaintzako 76 ikaslek bat egin dute IMQ-ren San Mameseko osasun dispositiboarekin

21.10.2025

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako eta Erizaintzako 76 ikaslek bat egin dute IMQ-ren San Mameseko osasun dispositiboarekin
  • Athletic Cluben estadiora bertaratutakoen segurtasuna eta osasuna zaintzen dituen dispositiboak 28 urte daramatza jardunean, eta duela zortzi urtetik, pazienteen segurtasunari buruzko Europako lehen ziurtagiria du indarrean.

  • Medikuntzako ikasle Sara Jiménez Urquizaren aburuz, «Athletic Club eliteko taldea da, eta partida bakoitzaren osasun-dispositiboa oso garrantzitsua da, eta asko ikas daiteke horretatik».

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntzako 41 ikaslek eta Erizaintzako 35 ikaslek bat egin dute San Mameseko partidetara bertaratzen direnen segurtasuna zaintzen duen prebentziozko osasun-dispositiboarekin, graduko prestakuntza arautuaren barruko praktika gisa.

Ekimen horren hogeita zortzigarren urtea da, zeinera Athletic Cluben osasun-aseguratzaile ofizial den IMQ-k urtero deitzen duen; izan ere, San Mamesera bertaratzen diren jokalarien eta ikusleen osasun-asistentziaz arduratzen da erakundea, talde zuri-gorriarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin 1998an sinatutako hitzarmenei esker.

San Mamesen, zazpi koordinatzailek harrera egin zieten ikasleei, eta ikasturte honetarako jantziak eman zizkieten. Haiekin batera, hauek izan ziren: Athletic Clubeko zerbitzu medikoen buru Josean Lekue doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle Juan Gondra, talde zuri-gorriaren Segurtasun-zuzendari eta Larrialdi Planeko Segurtasun zuzendari Iñaki Arenado eta IMQ-ko Prestazioen arloko arduradun Jon Mendiguren.

Gondra irakasleak iazko ikasturteko ikasleek 2025eko maiatzaren 21ean, San Mamesen, 2024-25 denboraldiko UEFAko Europa Ligako finala nola bizi izan zuten gogorarazi zuen. Estadioak Europako final bat hartu zuen bigarren aldia izan zen, 2023-24 denboraldiko UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako talde irabazlea zehazteko egin zenaren ondoren.

Josean Lekue doktorea, Athletic Clubeko zerbitzu medikoen burua, ikasleei mintzatu zitzaien, eta hau adierazi zien: «estadio honetan garrantzitsua da partida batera bertara daitezkeen 50.000 pertsona baino gehiagoren osasuna zaintzea. Eta hori, neurri batean, zuen erantzukizuna ere bada. Eta horregatik, gure eskerrik beroenak ematen dizkizuegu. Zuei eta Euskal Herriko Unibertsitateari eta Igualatorioari».

Iñaki Arenadok jakinarazi bezala, «partida bakoitzean, Segovia bezalako hiri bateko biztanle-kopuruaren antzeko ikusle-kopurua bertaratzen da San Mamesera. Estadioan osasun-arretaren beharra egon daiteke, baina, horrez gain, estadiora datozen horietako batzuek, aurretiko patologiekin egiten dute, eta horiek gurekin dauden bitartean ager daitezke. Duela 28 urte ezarri zen eredua, urtez urte hobetzen ari garena, erreferentzia da gaur egun Espainiako ligan. Eredu eredugarria da, eta horren lehentasunetako bat modu seguruan lan egitea ere bada».

IMQ-ko Prestazioetako arduradun Jon Mendigurenek hau gogorarazi zuen: «San Mames lehenengo estadioa izan da, aitzindaria Europan, bertoko osasun-dispositiboaren kalitatea egiaztatzen. 2017az geroztik, Europako seguruentzat hartzen da, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENOR, gaztelaniazko sigletan) ematen duen pazienteen segurtasunari buruzko UNE 179.003 ziurtagiria lortu zuen lehena baita, IMQ-k eta Athletic Clubek elkarrekin egindako lanari esker. Ziurtagiri horrek ziurtatzen du San Mames badagoela prest partidetara bertaratzen direnek jasan ditzaketen osasun arriskuak kudeatzeko. Ziurtapena bi urtez behin berritzen du kanpoko auditoretza batek».

Bestetik, Sara Jiménez Urquizar granadarrak, Medikuntza graduko praktiketako ikasle denak, adierazi zuen, praktiketako bere lehen egunean eta San Mames zapaldu zuen lehen egunean, kirolarekiko interesagatik hartu zituela praktika horiek, «futbolzale sutsua» ez bada ere. «Ikasi egin nahi dut. Denetarik ikastea, lehen sorospenak, beste diziplina batzuetako profesionalekin taldean lan egitea, eta horrelakoak. Praktiketarako aurkeztu zizkiguten aukera guztien artean, nahiko garbi neukan deigarrienetako bat zela niretzat, kirol-medikuntzan nuen interesagatik. Athletic Club eliteko taldea da, eta partida bakoitzeko osasun-dispositiboa oso garrantzitsua da, eta asko ikas daiteke horretatik».

Dispositibo biribila eta abangoardiakoa

IMQ-k San Mameseko partida bakoitzean antolatzen duen osasun-operatiboak ehundik gora profesional biltzen ditu. Talde nagusia 12 osasun-langile espezializatuk osatzen dute (4 mediku eta 8 erizain), larrialdietako koordinatzaile eta teknikariekin batera. Baina ereduaren benetako berezitasuna Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako 70-80 ikaslek parte hartzea da, beren unibertsitate-praktiken barruan laguntza ematen baitute.

San Mamesera bertaratzen diren pertsonen segurtasunari eta osasunaren babesari buruzko kezka baliabide hauetan gauzatzen da: esparru osoan estrategikoki banatutako 9 erizaindegi, 17 desfibriladore (horietako lau azken belaunaldiko bihotz-erreskaterako zutabeak) eta 3 anbulantzia espezializatu (bi ohiko eta ZIU mugikor bat).

IMQ-k ahalegin handiak egiten ditu San Mamesek osasun-arloko abangoardia teknologikoan jarrai dezan; hala, azken belaunaldiko ekipamendu medikoa du, eta erizaindegi nagusia eta UEFAkoa parametro anitzeko eskuzko desfibriladore eta monitoreez hornitu ditu, larrialdietako boxetan eta ospitaleko zainketa intentsiboetako unitateetan erabiltzen direnen berdin-berdinez.

Ekipamendu horiek, plug&play diseinudunek, askotariko lan-modalitateak ahalbidetzen dituzte: desfibriladore erdiautomatikoa, kanpoko taupada-markagailua, monitorea eta eskuzko desfibrilazioa. Moldakortasun teknologiko horrek larrialdi karbiobaskularrak tratatzen dituzten hainbat ospitaleren asistentzia-maila berean jarri du San Mames.

Osasun-dispositiboari buruzko bideoa esteka honetan ikusgai.