Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Erizaintzak, % 97,7ko enplegagarritasuna duen osasun lanbideak, mundu eguna ospatuko du

09.05.2025

Erizaintzak, % 97,7ko enplegagarritasuna duen osasun lanbideak, mundu eguna ospatuko du
  • Erizainen Nazioarteko Kontseiluak lelo bat aukeratu du 2025erako, erizaintzako langileen osasuna eta ongizatea babestearen garrantzia azpimarratzeko, erizainak osasun- eta ekonomia-sistemak indartzeko funtsezkoak baitira.

  • IMQ-k profesional berriak prestatzeko duen konpromisoa sendotu egin du. Izan ere, IMQ Zorrotzaurre klinikak, 2024an, Osasun Zientzietako 300 ikasle inguru prestatu zituen, horietako asko, Erizaintza gradukoak, hainbat unibertsitaterekin sinatu dituen akordioei esker.

BBVA Fundazioaren eta Instituto Valenciano de Investigaciones Económicas (Ivie) erakundearen azken ikerlanaren arabera, erizaintza da Espainian lan-aukerarik onenak dituen bigarren lanbidea; lehena, Medikuntza. Bazkidetzaren ehunekoa % 86,7koa da, eta erizaintzan profesionalen % 97,7k lan egiten du, ehuneko itzela, hots, karrera aukeratzen dutenek enplegu betea dute.

Datu horiek garrantzi berezia dute maiatzaren 12an ospatuko den Erizaintzaren Munduko Egunaren bezperan. Egun hori bat dator Florence Nightingale erizaintza modernoaren aitzindaritzat hartzen denaren jaiotzaren urteurrenarekin, eta aukera ematen du nabarmentzeko erizainek berebiziko garrantzia dutela kalitatezko osasun-arreta emateari eta pazienteen ongizatea sustatzeari dagokienez.

Erizainen Nazioarteko Kontseiluak (CIE, gaztelaniazko sigletan) aurten nabarmendu nahi izan du oso garrantzitsua dela profesionalok dituzten erronka fisiko, mental, emozional eta etikoei osorik heltzea. Aurten aukeratutako leloak, "Gure erizainak. Gure etorkizuna. Erizainak zainduz, ekonomia indartzen dugu", nabarmendu nahi du, hain zuzen ere, profesionalen ongizatea babesteko beharra, osasun-sistemak eta ekonomiak indartzeko.

"Erizaintza ez da zainketa-lanbidea soilik, gure osasun-sistemaren funtsezko euskarria eta ekonomiarako eragilea ere bada", dio 250 erizain dituzten IMQ kliniketako erizaintzako arduradun Laura Hojasek."Gure profesionalek ezagutza teknikoak ez ezik, giza ikuspegia ere ematen dute, eta hori ezinbestekoa da kalitatezko osasun-arreta emateko".

Euskadin, non eskariak hazten jarraitzen duen, IMQ-k, bertoko osasun-arloko konpainia liderra den aldetik, aldarrikapen horrekin bat egin du, eta aintzat hartu du erizaintzak zeregin nagusia duela kalitatezko osasun-arreta emateari dagokionez, eta profesional berriak prestatzeko konpromisoa indartu du. IMQ Zorrotzaurre Klinikak Osasun Zientzietako 300 ikasle inguru prestatu zituen 2024an, horietako asko, Erizaintzako gradukoak, hainbat unibertsitaterekin sinatu dituen akordioei esker, batez ere, Deustuko Unibertsitatearekin.

IMQ kliniketako Kalitate eta Pazienteen Segurtasun zuzendari Isabel Urrutiak  hau adierazi du, gai horren haritik: “Deustuko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako gainerako graduen hurrengo promozioak pixkanaka txertatuz gero, 2025-2026 ikasturterako 400 ikasle inguru izango ditugu urtero, eta horiek IMQ Zorrotzaurre Klinikan prestatuko dira. Euskadiko osasun pribatuko unibertsitate-irakaskuntzaren erreferentzia gisa kokatzen gaitu horrek”.“Ezagutza teorikoak eta esperientzia klinikoari benetako ingurune batean aplikatutako gaitasunak eta balioak bateratzen dituen prestakuntza zorrotzaren aldeko apustua egiten dugu IMQn", azaldu du Hojasek.

Hainbat erronka:

Biztanleriaren zahartzea eta asistentziaren konplexutasuna. Euskadiko erizaintza lanbideak duen erronkarik nabarmenetako bat biztanleriaren etengabeko zahartzea da, eta horrek gaixotasun kronikoen gorakada eta Lehen mailako Arretan zein ospitale-arretan zainketa konplexu gehiago eskatzea dakartza. Hala bada, erizainak egokitu egin behar dira patologia anitzeko pazienteen kudeaketara eta asistentziaren jarraitutasunera, eta gaitasun aurreratuak eta rol berriak garatu behar dituzte, hala nola kasuak kudeatzen dituen erizainarena, arreta integrala eta koordinatua bermatzeko.

Profesionalen eskasia eta banaketa desorekatua. Euskadi biztanle bakoitzeko erizain ratio onena duten erkidegoetako bat bada ere (7,99 erizain 1.000 biztanleko), asistentzia-presio handia dago oraindik, bereziki Lehen Mailako Arretan, zeinean erizain bakoitzak 1.300 paziente inguru artatzen dituen. Gainera, hiriguneen eta landa-eremuen arteko profesionalen banaketa desorekatuak eragina du arretaren ekitatean eta kalitatean.

Prestakuntza eta espezialitateak lortzeko aukera. Prestakuntza espezializatuko lanpostuak (EIR) lortzeko aukera mugatua da eskariarekin alderatuta, eta horrek zaildu egiten du arlo kritikoetako premiak betetzea eta erizainek lanbidean aurrera egitea. Gainera, doktorego-prestakuntzarik ezak mugatu egiten du ikerketa garatzea eta praktika klinikoak hobetzea.

Lan-indarraren zahartzea. Erizainen ehuneko adierazgarri batek 50 urte baino gehiago ditu, eta, hortaz, datorren hamarkadan belaunaldi-errelebo handia egongo da. Egoera horrek profesionalak erakarri eta leialtzeko estrategiak eskatzen ditu, sistemaren iraunkortasuna bermatzeko.