Iradokizunak
06.10.2025
Urriaren 8an Podologiaren Mundu Eguna ospatuko denez, IMQ-k oinen osasunaren garrantzia nabarmendu nahi du eta aldi berean gogorarazi Euskadin prebentzio goiztiarrak eta osasun-arreta espezializatuak duten garrantzia. Argitaratutako azken datuen arabera, Espainiako biztanleen % 70ek arazo podolologikoren bat du, eta intzidentzia bereziki handia du emakumeengan; izan ere, erlazioa 8 eta 2 artekoa da gizonenarekin alderatuta. "Oinetako desegokiak dira, oraindik ere, artikulazio-deformazioen, gogorduren edo zirkulazio-arazoen eragile nagusiak”, azaldu du IMQ Doña Casilda zentroko podologo María José Azkaratek.
Euskal herritarren artean, patologiarik ohikoenak gogordurak, kailuak, juanikoteak eta oin zapalak edo oinetako desegokiak eragindako gaitzak dira. Oin diabetikoa ere maiz detektatzen da, eta horrek berariazko eta diziplina anitzeko lanketa behar izaten du. Hainbat gaixotasun, hala nola fibromialgia, dituzten pertsonen artean, % 81ek oinetako min bizia eta kronikoa du, eta horrek izugarri baldintzatzen du haien bizi-kalitatea. Estatistiken arabera, arrisku-faktore nagusiak takoi altuko eta punta estuko zapatak erabiltzea, alterazio biomekanikoak eta zenbait gaixotasun sistemiko dira.
"Pertsona gehienek mina izan arte itxaroten dute kontsultara joateko; hala ere, gomendio orokorra podologoa gutxienez urtean behin bisitatzea da, edozein anomalia garaiz prebenitu eta detektatzeko", adierazi du Azkaratek. Emakumeek gehiagotan galdetzen diote espezialistari, patologien prebalentzia handiagoa delako haiengan, batez ere erabilitako oinetakoei eta faktore hormonalei loturikoa.
Talde kalteberei dagokienez -hala nola paziente diabetikoak, adinekoak edo kirolariak-, maiztasun hori handitu egiten da, eta hiru hilabetetik sei hilabetera bitarteko bisitak gomendatzen dira, kontrol egokia egiteko.
Haurtzaroan oinak zaintzea funtsezkoa da modu osasungarrian haz daitezen. “Gomendatzen dugu lehen azterketa podologikoa 3 eta 5 urte bitartean egitea, ibilera autonomoa hasi eta berehala, baina lehenago egin daiteke anomaliak detektatuz gero”, aholkatu du IMQ-ko podologoak. Adin horrekin oinak aztertzen badira, garaiz detektatuko dira artikulazioen desbiderapenak, oin lauak, azazkalen deformazioak, eta prebenituko dira patologiak. Ondoren, urtean behin aztertzea gomendatzen da.
Ohiko kontsulta bat da pedikura estetikoaren eta medikoaren arteko ezberditasuna. Lehena apaindegietan egiten da, eta helburu kosmetikoak ditu: azazkalak edertu, moztu eta limatzea. Pedikura medikoa, podologo tituludunek soilik egiten dutena, oinaren erabateko osasunaz arduratzen da: gogorguneak kentzea, onddoen tratamendua, erpurukoak eta arrisku-egoerak aztertzea, hala nola diabetesa edo gaitz baskularrak. Pedikura medikorako maiztasun egokiena indibiduala da, oinaren egoera orokorraren araberakoa, baina urtean behin edo hirutan izaten da pertsona osasuntsuetan.
Podologiaren Mundu Eguna aukera biribila da gogorarazteko oinak zaintzea osasun orokorra eta bizi-kalitatea zaintzea dela. IMQ-k prebentzioaren, tratamendu pertsonalizatuaren eta asistentzia-bikaintasunaren aldeko konpromisoa berretsi du, oin osasuntsuak baitira bizitza aktibo eta oso baten oinarria.
El 5% de la población de Euskadi sufre uñas encarnadas