Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadin % 29 murriztu da gaixotasun zerebrobaskularren heriotza tasa hamarkada bat baino gehixeagoan

26.10.2023

Euskadin % 29 murriztu da gaixotasun zerebrobaskularren heriotza tasa hamarkada bat baino gehixeagoan
  • 100.000 biztanleko gaixotasun zerebrobaskularren heriotza-tasa goiztiar doitua 2008ko 9,11tik 2018ko 7,28ra igaro da Euskadin.

  • Urtean, 3.400 iktus kasu inguru gertatzen dira Euskadin. Horietako % 80 prebenitu daitezke.

  • Iktusa gertatzen ari dela susmatuz gero, berehala joan behar da larrialdietako zerbitzuetara.

Osasun Ministerioak ‘Osasun Sistema Nazionalaren Iktusari buruzko Estrategia. Ebaluazio-txostena eta jarduteko lehentasunezko ildoak’ agirian egiaztatu du lehen helburu orokorra, hots, iktusaren intzidentzia murriztea, lortzea zaila dela.

Txosten horrek adierazi duenez, Estatuko iktusagatiko ospitaleratze-alten tasa 2,05ekoa zen 2014an eta 2,06koa, 2018an, 1.000 biztanleko, eta denboraldi horretako batez bestekoa, 2,04 alta, 1.000 biztanleko. Segida horretan beti ikusten da zifrak handiagoak direla gizonengan, eta alde horrek ia aldaketarik gabe irauten du bost urteetan zehar. Ildo beretik, EAEn, 2014an 2,46 izatetik 2018an 2,55 izatera igaro da, eta bilakaera oso antzekoa izan da denboran zehar (historikoki Euskadiko batez bestekoa autonomia-erkidegoetakoa baino zertxobait handiagoa izan da). 

Hala ere, horretan inplikatutako alde guztiak egiten ari diren ahalegin handiak «emaitza onak lortzen ditu», onartu du IMQ-ko neurologo Alfredo Rodríguez-Antigüedad sendagileak. Zeren eta, urtero urriaren 29an gogora ekartzen den Iktusaren Munduko Egunaren esparruan, txostenak jaso baitu Euskadin, 100.000 biztanleko gaixotasun zerebrobaskularren heriotza-tasa doitua 2008ko 29,60tik 2018ko 20,99ra igaro dela, eta horrek esan nahi du hamaika urteetan % 29,08 murriztu dela, eta kopuru horiek Estatuko batez bestekoa baino txikiagoak direla.

Emaitza on horiek 100.000 biztanleko gaixotasun zerebrobaskularren heriotza-tasa goiztiar doituan ere egiaztatu dira 2008-2018 denboraldian, 2008ko 9,11tik 2018ko 7,28ra igaro baita EAEn.

Rodríguez-Antigüedad sendagileak azaldu duenez, «Euskadin, biztanle guztiek dute gehien jota 30 minututan errefentziazko ospitale batera joateko aukera iktusa artatzeko. Berariazko protokolo bat ere badugu zentro horietan guztietan iktus pediatrikoari arreta emateko».

Hala, IMQ-ko neurologoak zehaztu du iktus bat prebenitzeko modurik eraginkorrena dela «bizi-aztura osasungarriak izatea eta lehen mailako arretako medikuek agindutakoa betetzea arrisku baskularreko faktoreak kontrolatzeari dagokionez (hipertentsio arteriala, kolesterol altua eta tabakismoa, besteak beste). Iktusa gertatzen ari dela susmatuz gero, berehala joan behar da larrialdietako zerbitzuetara edo 112 zenbakira deitu».

Urtean, 3.400 iktus kasu inguru daude Euskadin. Horietako % 80 prebenitu daitezke. Kasu guztien % 52 gizonengan gertatzen dira eta % 48, emakumeengan, eta 1.400 pertsona hiltzen dira haren eraginez urtean. Adin-tarteei dagokienez, lau iktusen artean hiru inguru 65 urtetik gorakonengan gertatzen dira. 5.000 ospitale-alta baino gehiago daude urtean Euskadin iktusaren ondorioz, eta osasun-laguntzaren kostuak, iktus baten osteko errehabilitazioa barne, 35 milioi eurokoak dira.

Prebentzioa, oso garrantzitsua

Iktusa prebenitzen laguntzeko, egiaztatu da, urtez urte, ezinbestekoa dela bizi-aztura osasungarriak izatea, hau da, gai toxikoak (alkohola eta tabakoa barne) kontsumitzeari uztea, ariketa aerobikoa neurrian egitea eta dieta mediterraneo osasungarria, askotarikoa eta neurritsua izatea.

Arrisku-faktoreak

Iktusarekin lotutako arrisku-faktore asko dago, besteak beste, adina, hipertentsio arteriala, tabakismoa, kolesterola igo eta triglizeridoak ugaritzea, diabetesa, obesitatea, sedentarismoa, enboligeno izan daitezkeen kardiopatiak (batez ere, fibrilazio aurikularra), eta loaldiko buxatze-apnearen sindromea. Droga jakin batzuk kontsumitzea, hala nola, kokaina, garuneko gertakari zerebrobaskularren intzidentzia handiagoarekin ere lotu da.

Iktus-motak

Iktusa, istripu zerebrobaskular izenez ere ezagutzen dena (ACV, gaztelaniazko siglez), hemorragikoa edo iskemikoa izan daiteke. Iskemikoa iktusen % 85 da, eta horien tratamenduan asko aurreratu da. Arteria-eremu batean garun-fluxua bat-batean etetearen ondorioz gertatzen da, eta horrek eragiten du kaltetutako garun-eremuak bere gain hartzen dituen funtzioekin bat datorren defizit neurologikoa. Iktus iskemiko batean, etena burmuineko arteria bat estaltzen duen odolbildu batek eragin ohi du. Iktus hemorragikoan, arteria hautsi egiten da eta barneko odoljarioa eta fluxu-galera sortzen dira.

Sintomak

Kaltetutako garunaren eremuaren arabera, hainbat sintoma sor daitezke, esaterako, aurpegia edo gorputz-adar bat sorgortu, ‘kortxoztatu’ edo ahultzea; hitz egiteko edo ulertzeko bat-bateko zailtasuna, nahasmena ere eragin dezakeena; ikusmen-zailtasun emergentea; eta bat-batean oreka, koordinazioa edo ibili eta zutik egoteko gaitasuna galtzea.