Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Getxok osasun ahalmena indartu du 175.000 pertsona baino gehiagori irudi bidezko diagnostikoa egiteko erreferentziazko zentro baten eskutik

15.05.2026

Getxok osasun ahalmena indartu du 175.000 pertsona baino gehiagori irudi bidezko diagnostikoa egiteko erreferentziazko zentro baten eskutik
  • Grupo Scanner Vizcaya-k, IMQ Taldearen partaidetzapeko sozietatea denak, irudi bidezko diagnostikoa egiteko zentro bat jarri du abian Areetan, herritarrei funtsezko probak, hala nola erresonantzia magnetikoa edo OTA hurbiltzeko, joan-etorririk eta itxarote-denbora luzerik gabe.

  • Azpiegitura berriak azken belaunaldiko teknologia eta pazienteen zerbitzura lau hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen talde medikoa bateratzen ditu.

Getxok badu irudi integral bidezko diagnostikorako zentro berria, IMQ Taldearen partaidetzapeko sozietate Grupo Scanner Vizcaya-k sustaturikoa. Zentro horrek eskualdeko asistentzia-eskaintza ugaritu du eta konplexutasun handiko proba diagnostikoak eskuratzeko aukera errazten dio Getxoko eta ingurune hurbileneko 175.000 pertsona inguruko erreferentziazko biztanleriari.

Areetako Bidearte 2-4 kalean dago zentroa, eta Getxoko eta inguruko biztanleei zerbitzua ematen die, eta irudi bidezko diagnostikorako funtsezko teknikak eskuratzeko aukera hobetu du, biztanle ugari duen eta ondo komunikatuta dagoen eskualde horretan.

Ekipamendu berriak erresonantzia magnetikoa, ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA), erradiologia arrunta, ekografia, mamografia, dentsitometria eta ortopantomografia biltzen ditu espazio berean, eta arreta-ordutegi zabala du, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:30era.

Zentroko arduradun mediko Iñigo Lecumberri sendagileak azaldu duenez, “eskualdeko irudi integralaren bidezko lehen diagnostiko-zentroa da, diagnostiko ohikoena, teknologia handiko teknikak, OTA eta erresonantzia biltzen baititu; hortaz, erradiodiagnostiko-zerbitzu guztiak zentro bakar batean eskaintzea ahalbidetzen du”.

Getxoko irudi bidezko diagnostikorako zentro berriaren balio bereizgarria da, halaber, giza taldea, erradiodiagnostikoan espezializatutako mediku profesionalek, irudiko goi-mailako teknikariek eta jardunbide luzea duten administrazio-langileek osatua. “Azken belaunaldiko erresonantziak ez du helioa erabiltzen, gero eta baliabide urriagoa baita, eta adimen artifizialeko tresnez baliatzen da, miaketa laburragoak egiteko, kalitate diagnostiko handia izateko eta pazientearen erosotasuna eta segurtasuna hobetzeko”, azpimarratu du Iñigo Lecumberri doktoreak.

Zentro berriaren bidez,Grupo Scanner Vizcaya-k eta IMQ Taldeak pertsonen arreta eta esperientzia hobetzera bideratutako osasun pribatu hurbilaren aldeko apustua indartu dute.