Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ, AEPD-ren Lehentasunezko Kanalari atxikia interneteko bortizkeria eta jazarpena salatzeko

12.07.2021

IMQ, AEPD-ren Lehentasunezko Kanalari atxikia interneteko bortizkeria eta jazarpena salatzeko

Pertsonen datuak eta eskubideak babesteko duen konpromisoarekin bat etortzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) lehentasunezko kanal baten bidez abiarazi duen ‘Lo paras o lo pasas’ ekimenaren berri eman du IMQ-k, gazteek jakin dezaten noiz diren salagarriak Interneten argitaratzen diren eduki sexual edo bortizdun bideoak edo argazkiak, horietan agertzen diren pertsonen baimenik gabe zabaltzen direnak.

Pertsonak Babesteko Itun Digitalari atxiki zitzaion maiatzean IMQ. AEPDren ekimena da, eta teknologiaren erabilera arduratsua eta etikoa bermatzeko asmoz herritarren arteko ituna lortzea du helburu, baita erakundeak eta herritarrak Interneten eduki sentikorrak zabaltzeak dakartzan ondorioekiko sentikor bihurtzea ere, ekintza horiek erantzukizun zibilak, penalak eta administratiboak baitakartzate beraiekin.

Itunak barne hartu dituen ekimen esanguratsuetako bat da herritarren eskura Lehentasunezko Kanal bat jarri dela, bortizkeria digitaleko premiazko kasuetan, larrienetan, alegia, ahalik eta laguntzarik handiena ematearren. Eduki sentikorrak, sexualak edo bortitzak legez kontra argituratu direla salatzeko modua eskaintzen du kanal horrek, salatzailea kalteduna ez bada ere.

Tú también puedes pararlo con el Canal prioritario” lelopean, Agentziaren lehentasunezko Kanalari erreklamazio bat aurkezteko gonbit egiten da, norbaitek eduki sexual edo bortizdun argazkirik, bideorik edo audiorik –horietan agertzen direnen baimenik gabe– argitaratu direla eta zerbitzu-emaileak horretarako prestaturiko moduen bidez kendu ez direla badaki.

Horretarako, irudiak baimenik gabe nola zabaldu diren azaldu beharko da, eta kaltetua genero-indarkeriaren, abusuaren, sexu-erasoaren edo jazarpenaren biktima den eta gizatalde kaltebera batekoa den (esaterako, adingabea, hamalau urtetik beherakoa den zehaztuta; desgaitasuna duen pertsona; gaixo larria edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuduna) adierazi.

Agentziak, erreklamazioa aztertu ostean, premiazko neurriak hartuko ditu, datu pertsonalaren tratamenduaren jarraipena mugatzeko. Inprimakia esteka honetan dago eskuragarri:
https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formNuevaReclamacion/identificacionSolicitante.jsf

Lehentasunezko kanal horrek ezin izango dio laguntzarik eman Espainiako herritarra ez denari edo Espainian ez dagoenari, eta ezingo du lagundu bat-bateko mezularitzako zerbitzuen bidez edo posta elektronikoz zabaltzen badira argazkiak, bideoak edo audioak, AEPDk edukia bide haien bitartez zabaltzen edo erantzuten duenaren aurka zehazpen-prozedura hasteko dituen eskumenen kalterik gabe. Agentziak ezin izango du jardun egoera oso larria ez bada, eduki horiek zabaltzen diren plataformetan hautabideak badaudelako.

Gai horri buruz gehiago jakiteko, jo hona:
https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/infoSede/listadoFAQ.jsf?categoria=17