Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Grupo IMQk beste aurrerapauso bat eman du zibersegurtasunaren arloan

19.01.2026

Grupo IMQk beste aurrerapauso bat eman du zibersegurtasunaren arloan
  • IMQ Igurcok segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria lortu du, AENOR-en eskutik. Ziurtagiri horrek ziurtatzen du historia soziosanitarioaren kudeaketarekin eta zerbitzu soziosanitarioak ematearekin lotutako prozesuei eusten dieten IMQ Igurcoren informazio-sistemak ikuskatu eta ebaluatu egin direla, hainbat alderdiri erreparatuta, hala nola konfidentzialtasunari, osotasunari, erabilgarritasunari, trazabilitateari eta informazioaren benetakotasunari.

Zibersegurtasunari dagokionez gero eta erronka handiagoak dituen ingurune batean, IMQ Igurcok bere kudeaketa-sistemaren adostasun-ziurtagiria jaso berri du AENORen eskutik, Segurtasun Eskema Nazionala (ENS, gaztelaniazko sigletan) arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Ziurtagiri horrek ziurtatzen du erakundearen informazio-sistemek betetzen dituztela Administrazio elektronikoaren esparruan informazioaren segurtasuna bermatzeko Estatuko araudiak eskatzen dituen betekizunak.

Hala, kategoria ertaineko mailadun ziurtagiriak bermatzen du historia soziosanitarioaren kudeaketarekin eta zerbitzu soziosanitarioak ematearekin lotutako prozesuei eusten dieten IMQ Igurcoren informazio-sistemak Segurtasun Eskema Nazionalean ezarritako segurtasun-printzipio eta neurrien arabera ikuskatu eta ebaluatu direla. Helburua da bermatzea informazioa babestuta eta eskuragarri egongo dela behar izango denean, zuzena eta benetakoa izango dela, eta haren arrastoa une oro jarraitu ahal izango dela, neurri aurreratuak aplikatuz, informazioa seguru egon dadin.

Irakurri albiste osoa IMQ Igurcoren webgunean.