Iradokizunak
15.05.2025
Bezeroekin loturiko informazioa babesteko ahaleginetan, IMQ Seguros-ek Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarako ISO/IEC 27001 ziurtagiria (Aenor-ek ematen duena) lortu du oraintsu; hala, konpainiak asegurudunen segurtasun, pribatutasun eta konfiantzarekin duen konpromisoa sendotu du.
Nazioarteko ziurtagiri horrek informazioa babestu eta kudeatzeko estandar gorenak betetzen direla aitortzen du, eta IMQ-k, erakunde guztiek gaur egun dituzten gero eta arrisku gehiagori aurre egiteko, azken urteotan abiarazi duen zibersegurtasuneko asmo handiko estrategiaren barruan kokatzen da,
“Ziurtagiri hori lortu izana mugarri estrategikoa da gure erakundearentzat. Izan ere, gure erantzukizuna indartu du informazioaren konfidentzialtasunarekin, integritatearekin eta eskuragarritasunarekin, horiek funtsezko euskarriak baitira aseguruen sektorean”, adierazi du Javier F. Maizteguik, IMQ Seguros-eko zuzendari nagusiak. Halaber, hau erantsi du: “Gure aburuz, informazioaren segurtasuna gure interes-taldeen konfiantzarako prozesu jarraitua eta funtsezkoa da. IMQ Seguros-en dihardugunok egunero lan egiten dugu gure esku uzten dizkiguten datu sentikorrak babesteko, eta nazioarteko jardunbide eta estandar egokienak aplikatzen ditugu horretarako”.
Ziurtagiriak garrantzi berezia du testuinguru honetan: Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren (Ziur) arabera, Euskadin 93.000 ekipamendu informatiko baino gehiago daude gaur egun zibererasoen eraginpean, eta ziberdelituak nabarmen hazi dira azken urtean.
ISO 27001 araua mundu-mailako erreferentea da informazioaren segurtasunaren arloan, eta aukera ematen du bermatzeko konpainiak sistema eraginkor bat ezarri duela arriskuak identifikatzeko, horien eragina baloratzeko eta babes-neurri egokiak aplikatzeko. Ziurtagiri horrek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Erresilientzia Operatibo Digitaleko Erregelamendua (DORA) betetzen laguntzen du, eta hainbat abantaila dakartza, hala nola arriskuak murriztea, gardentasuna eta bezeroen eta inbertitzaileen konfiantza handiagoa.
Lortutako ziurtagiri hori IMQ Seguros-ek badituen beste kalitate ziurtagiri garrantzitsu batzuei gehitu zaie, hala nola Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ISO 9001, Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ISO 14001, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+b) Kudeatzeko Sistemaren UNE 166002 eta Negozioaren Jarraipena Kudeatzeko Sistemaren ISO 22301 ziurtagiriei.
IMQ Zorrotzaurre, cuarta reacreditación con la Joint Commission International, la más exigente del mundo en calidad y seguridad del paciente
IMQ Zorrotzaurre renueva la acreditación de calidad QH tres estrellas, la más alta posible de la sanidad privada estatal
IMQ, una década apostando por los estándares de calidad más exigentes del mundo