Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Incepto Medical-en adimen artifizialaz baliatzen da prozesu diagnostikoan pazienteen segurtasuna hobetzeko

04.02.2025

IMQ Incepto Medical-en adimen artifizialaz baliatzen da prozesu diagnostikoan pazienteen segurtasuna hobetzeko
  • Adimen artifizialeko tresnak bularraldeko eta gorputz-adarretako erradiografien bigarren irakurketa automatikoa eta bat-batekoa ematen die larrialdietako erradiologoei eta medikuei, zuzenean, ohiko irakurketa-ingurunean.

  • Algoritmoak detektatu egiten ditu hausturak, lokadurak, ukondoen giltzadurako isuriak, pleurako isuriak, biriketako opakutasunak, biriketako noduluak eta pneumotoraxa.

IMQ-k aurrerapauso bat eman du zentroetako diagnostiko-zerbitzuen modernizazioan, ezarri baitu Incepto Medical-en adimen artifizialeko plataforma, Milvue konpainiaren laguntzarekin garatu duena. 2024ko uztailaz geroztik, tresna hori egunero erabiltzen da Taldearen kliniketan bularraldeko eta gorputz-adarretako hezur-lesio traumatikoen erradiografiak bahetzeko. Halaber, larrialdietako erradiologo eta medikuei bigarren irakurketa automatikoa eta bat-batekoa ematen die, zuzenean, beren ohiko lan-ingurunean. Horrela, erabaki klinikoak hobeto eta arinago hartzen dira.

Incepto-k banatutako soluzio horren abantaila nabarmenen artean, aipatzekoa da larrialdi-zerbitzuetako lan-fluxua optimizatu egiten duela. Gainera, tresna horrek badu hainbat lesio irudi bakar batean aztertzeko gaitasuna, eta paziente-mota guztientzat da egokia, pediatriakoentzat nahiz helduentzat. Diagnostiko-erroreak % 90[1] murriztu dituela erakutsi du, eta horrek zuzenean laguntzen du pazienteei arreta hobea ematen.

Milvuek hainbat zentrotako 1,4 milioi erradiografiatako datu-basearekin entrenatutako algoritmoa garatu du, pazienteen anatomia eta balizko patologiak estaltzeko. Adin-talde guztiak –bereziki 0 eta 18 urte artekoak– hartzen dituzten azterketa klinikoetan ere baliozkotu da eta, horren ondorioz, soluzioak umeengan ere funtzionatzen du.

IMQ Kliniketako Erradiologiako buru Gonzalo Solís sendagileak eta Larrialdietako buru Fidel Fuente doktoreak azaldu dutenez, «2024an zehar, ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektu bat (I+G+b) garatu dugu Larrialdien arloan, eta uztailetik dago ezarrita Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketako larrialdietan. Eremu horretan adimen artifizialeko tresna espezifikoekin egiten den lanaren helburua da medikuei bigarren iritzi bat ematea premiazko kasuetan diagnostikoa egiteko unean, eta eremu horretan detektatu ez diren lesioak izateko probabilitatea murriztea.

AAk egindako baheketak emaitza positiboa edo zalantzazkoa duten irudietan arreta jartzeko aukera ematen die erradiologoei, informatzeko prozesua eraginkorrago eginez».

Incepto-k banatutako adimen artifizialeko tresnak erradiografietan osteoartikulazioetako edo biriketako patologiak aurkitzen ditu, hala nola hausturak, lokadurak, ukondoen giltzadurako isuriak, pleurako isuriak, biriketako opakutasunak, biriketako noduluak eta pneumotoraxa. Pazienteen datuen segurtasunari dagokionez, datu horiek ez dira erabiltzen algoritmoa entrenatzeko. AA aldez aurretik entrenatuta dago, eta IMQ-ko pazienteen datuak diagnostiko klinikoa egiteko baino ez dira erabiltzen.

IMQ Kliniketako Antolaketa eta Sistemen zuzendari Nuria Cudolák soluzioaren segurtasuna nabarmendu du, horrek bermatzen baitu pazienteen datuak anonimoki tratatzen direla; beraz, AAk ez du haien erregistrorik gordetzen eta, gainera, integratzeko erraztasuna ematen du, bai irudiak bidaltzeko, bai emaitzak jasotzeko. Horretarako, nazioarteko estandarrak erabiltzen dira, eta, horri esker, asko laburtu da pazienteei ezartzeko denbora, eta kliniken sistemekin ederki integratzen da.

Espainia, Portugal eta Latinoamerikarako Incepto Medical-eko zuzendari nagusi Alfonso Martínezen aburuz, bestetik, akordioa gertaera gogoangarria da: «IMQ-k gure plataforma ezartzeak berretsi egin du adimen artifizialaren bidez diagnostiko medikoa eraldatzeko dugun konpromisoa. Harro gaude larrialdi-zerbitzuen eraginkortasuna eta zehaztasuna hobetzen laguntzearekin, eta horrek eragin zuzena du pazienteen arretaren kalitatean. Teknologiak erakunde liderren, hala nola, IMQren ikuspegiarekin konbinatzean duen boterea islatzen du proiektuak».

«Bigarren diagnostiko horien balioa da larrialdietan detektatu ez diren lesioen probabilitatea murrizteko gaitasuna dutela, % 95.6ko[2] aurreikuspen-balio negatiboari eta % 90.2ko[3] sentikortasun handiari esker. Azterketaren irudi erradiografiko bakoitza eremu lesionatuen edo lesio susmagarrien inguruan mugatzeko laukiekin aberasten da. Aurrekoarekin batera, tresna berriak aztertzeak hiru kategoriatan sailkatzeko eta triajea egiteko aukera ematen du: lesioren presentzia, zalantza edo gabezia», adierazi du IMQ kliniketako Pazienteen Kalitate eta Segurtasuneko zuzendariak.

IMQ kliniketako Kalitate eta Segurtasuneko zuzendari Isabel Urrutiak nabarmendu ditu, halaber, beste erakunde batzuekin batera I+G+b-ko proiektuetan egindako apustua eta lankidetza, «irudi mediko bidezko adimen artifizialeko teknologien eraginkortasuna eta erabilgarritasuna frogatzeko, erabilera espezifikoko kasuetarako ereduak garatuz, hauek barne hartzen dituzten hainbat aplikaziorekin: baheketa, diagnostikoa, kirurgia, hiru dimentsiotako inprimaketa, ikerketa biomedikoa eta prestakuntza, besteak beste».

Incepto Medical

Incepto 2018an sortu zen eta irudi mediko bidezko diagnostikoari aplikatutako adimen artifizialeko soluzioen Europako lehenengo plataforma da. 350 ospitale baino gehiago daude Inceptoren AA soluzioez hornituta, eta 100.000 paziente baino gehiago ditu hilero. Hala bada, plataformaren helburua da medikuei laguntzea diagnostikoen zehaztasuna areagotzen, lan-fluxua optimizatzen eta pazienteen arretaren kalitatea hobetzen.

Bibliografia

[1]Parpaleix et al. https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S2352047723000084

[2]Parpaleix A, Parsy C, Cordari M, Mejdoubi M. Assessment of a combined musculoskeletal and chest deep learning-based detection solution in an emergency setting. Eur J Radiol Open. 2023 Mar 10; 10:100482. doi: 10.1016/j.ejro.2023.100482.

PMID: 36941993; PMCID: PMC10023863.

[3]Hiru hornitzaileren kanpoko konparazio-azterlana. Argitalpena: Bousson et al, AcademicRadiology, 2023.