Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k hitzarmenak sinatu ditu Anputatuen Elkarte Nazionalarekin eta Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearekin

23.05.2023

IMQ-k hitzarmenak sinatu ditu Anputatuen Elkarte Nazionalarekin eta Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearekin

IMQ klinikek, pazienteen elkarteei laguntzeko egiten duten apustuaren barruan, Anputatuen Elkarte Nazionalarekin (ANDADE, gaztelaniazko sigletan) eta Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearekin (AECC, gaztelaniazko sigletan) zituzten lankidetza-akordioak berritu dituzte oraintsu. ANDADErekin hitzartutakoa elkartearen Euskadiko ordezkari Manuel Quesadak eta kliniketako zuzendari nagusi Nicolás Guerra doktoreak sinatu zuten; bigarrena, Bizkaiko AECC elkarteko presidente Mila Gullónek,  elkarteko kudeatzaile Verónica Maldarekin, eta Guerra doktoreak, IMQ klinikek elkarteekin duten harremanaren koordinatzaile Isabel Urrutiarekin.

Hitzarmen biek bai pazienteei bai osasun-profesionalei, pazienteen arreta osoa hobetzeko ekintzen bitartez, informatzeko eta kontzientziatzeko konpromisoa jaso dute, besteak beste.

Izan ere, IMQ kliniketan hainbat ekintza egiten dira helburu hori betetzeko, hala nola paziente anputatuei lagundu eta aholku ematen zaie, minbizia duten pazienteentzat eta beren senideentzat tailerrak antolatzen dira edo onkoestetika tailerrak egiten dira Zorrotzaurre klinikaren instalazioetan. Orain bultzada berria emango zaie guztiei hitzarmen horien eskutik.

ANDADE nahiz AECC elkarteek eta IMQ Taldeak jakin badakite pertsona horien tratamenduari ikuspegi fisikotik ez ezik, psikologikotik eta sozialetik ere ekin behar zaiola, alderdi emozionalari arreta berezia jarrita; hori lortzeko, zalantzarik gabe, hurbiletik ezagutu behar dira egoera berbera jasan duten pertsonak, hots, sentsazio, beldur eta kezka berberak dituztenak, eta horiekin lan egin.

ANDADErekin sinatutako hitzarmenak, halaber, anputazioaren eremuaz eta horren ondorioez ikertzeari laguntza ematea jaso du.

Bestetik, AECCrekin sinatutakoak minbiziari buruzko prebentzioa, informazioa eta kontzientziazioa azpimarratzea ditu helburu, baita gaixotasun hori dutenen bizi-kalitatea hobetzea ere.