Iradokizunak
14.10.2026
‘Tenislariaren ukondoa’ edo epikondilitisa da ukondoaren aldeko minaren kausa ohikoena. Ukondoaren kanpoaldeko minarekin agertzen da, eta gehienetan, eskumuturreko muskulu hedatzaileen tendoietako arazo baten ondorioz gertatzen da. Bestalde, ‘golf-jokalariaren ukondoa’ delakoaren –epitrokleitisa– sintoma nagusia ukondoaren barrualdean mina agertzea da. Kasu horretan, arazoa eskumuturreko muskulu tolestaileetako tendoietan eta besaurreko muskulu pronatzaileetan (esku-azpia lurrera biratzeko aukera ematen dute) datza batez ere. ‘Golf-jokalariaren ukondoaren’ lesioen bariante bat ‘jaurtitzailearen ukondoa’ da, zeinean ukondoaren lotailu mediala lesionatzen den.
Alberto Cruchaga Celada doktoreak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako espezialistak hau adierazi du horren harira: «tenislariaren ukondoaren prebalentzia golf-jokalariaren ukondoarena baino hiruzpasei aldiz handiagoa da. Izan ere, ukondoaren erdialdeko eta alboko tendinopatiak giltzadura horren jatorri ez-traumatikoko minaren kausen % 70 inguru dira. Zenbait azterlanen arabera, arazo horren prebalentzia biztanleriaren % 1 eta 3 artean dago».
Bi nahasmenduak prozesu automugatutzat hartzen dira, hots, denbora jakin baten buruan berez konpontzen dira, kasu gehienetan, nahiz eta iraupena aldakorra izan, eta luzea izan daitekeen. «Literatura zientifikoan jaso den bezala, tenislariaren ukondo kasuen % 75ek hobekuntza handia izan dute lehen sei hilabeteetan, eta % 90ek urtebeteren buruan».
«Hala ere, mina edo ahultasuna agertzen direnan edo gaitasun funtzionala urritzen denean, lehenbailehen kontsulatu behar zaio mediku bati eta mina eragiten duen jarduera ahal bezain laster egiteari utzi. Historia klinikoa egoki berraztertzen, miaketa fisiko arretatsua egiten eta, beharrezkoa bada, irudi-probak egiten, diagnostikoa zehaztu eta tratamendu bat has daiteke. Tratamendu hori, askotan, sendotze- eta luzatze-ariketak dira, medikazioarekin batera ala ez», argitu du IMQ Zorrotzaurre Klinikako traumatologoak.
Herritarren artean, bi arazoak kirola egitearekin lotu dira. Dena den, paradoxikoki, golf-jokalarien artean ohikoagoa da tenislariaren ukondoa (epikondilitisa) golf-jokalariaren ukondoa (epitrokleitisa) baino.
Baina arazoa ez da kirolera mugatzen, inondik ere ez, lan-esparruan oso ohikoa baita patologia hori. Horren haritik, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala (INSST) eta Laneko Traumatologiaren Espainiako Elkartea (SETLA), bat datoz epikondilitisa izateko arrisku-faktore nagusitzat hartzean eskulan bat egitea, zeinean indar- eta ahoz beherako supinazio-jarduerak (eskumuturra biratzea) batera eta errepikatuta egiten diren, batez ere, jarrera behartuetan eta atsedenaldi gutxi izanda. Eta hori dela eta, lau kasutik hirutan epikondilitisak beso nagusiari eragiten dio. Horri dagokionez, uste batzuekin alderatuta, ordenagailuaren erabilera intentsiboa, batez ere saguarena, besaurreko eta ukondoko sintoma muskuloeskeletikoak areagotzearekin lotzen bada ere, ez dago ebidentzia nahikorik ordenagailuarekin egindako lanaren eta epikondilitisaren arteko kausazko harremana ezartzeko, nahiz eta ergonomia funtsezko garrantzia duen edozein bulegotan.
Prebentzio-alderdiei dagokienez, garrantzi berezia dute jarduera berri bat egiten hasten denean edo aurretik egiten zen jarduera baten intentsitatea handitzen denean. Era berean, arazo horiek ohikoagoak dira adin-tarte honetan: 40 eta 50 urte bitartean.
Oro har, arrisku-faktoreak kontuan hartzeaz gain, hala nola obesitatea, tabakismoa, muskuluen desoreka posiblea eta giltzaduren malgutasun handia, gomendagarria da lanerako prestakuntza fisiko ona izatea, goiko gorputz-adarretako muskulatura lantzea, atsedenaldiak eta errekuperazio-aldiak betetzea, lanerako edo kirolerako material egokiena aukeratzea, muskuluen esfortzuak egiteko teknika eta jarrera kontuan izatea, eta lanean edo entrenamenduan jasotzen diren zamak edo intentsitate-igoerak bereziki zaintzea.
Ekimen hori “Lehenengoa prebenitzea” izeneko prebentzio-proiektu integral baten parte da. Proiektu hori IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusiak, bultzatzen du, kontzientziazioaren eta laguntza profesionalaren bidez, kontzientziazioa, autozaintza eta bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzeko.
Nahasmendu muskuloeskeletikoak hizpide dituen multzoaren barruan, ekimenak, Canal Salud kanalaren bidez, konpainiako osasun-espezialistek ziurtatutako edukiak garatu eta zabaltzen ditu, hala nola gomendioak eta baliabideak gaitzik ez izateko eta detekzio goiztiarra nahiz gaitz ohikoenei ekiteko. IMQren app-aren bidez eskuragarri dauden fisioterapia digital pertsonalizatuko zerbitzuekin osatzen da.
IMQ activa una nueva estrategia de divulgación en prevención para mejorar la salud de sus clientes
IMQ refuerza la prevención con un programa de salud musculoesquelética apoyado en fisioterapia digital
La cirugía puede ser una solución al dolor de la artrosis en las manos, devolviendo función, movilidad y fuerza en un tiempo breve