Iradokizunak
19.10.2023
Markel Pérez da, urriaren 11tik, IMQ-k IMQ Zorrotzaurre Klinikan kokatuta duen Kirol Medikuntzako Unitateko arduradun berria, Pablo Aranda doktorea irten ondoren, Athletic Clubeko talde medikoan sartu baita oraintsu.
1993an jaio zen Markel Pérez eibartarra eta Bilboko biztanlea. Medikuntzan graduatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (UPV/EHU), eta Laneko Medikuntza eta Lan Osasuneko espezialitatea du. Taldeko Kirolen Medikuntzako diplomaduna da, eta master bat du Futboleko Prestakuntza Fisiko eta Kirol Berregokitzean, Murtziako Universidad Católica San Antonioren eskutik (UCAM), eta ‘FIFA Diploma in Football Medicine’ ziurtagiria. Halaber, diagnostiko ekografiko aurreratuko, kirol-jarduerako nutrizioko eta bizi-euskarri aurreratuko ikasketak ere baditu, besteak beste.
Bere jardunbide profesionalaren barruan, azpimarratzekoa da Sociedad Deportiva Eibar-eko mediku izan zela 2017-2018. denboraldian. IMQ-k fitxatu arte, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko traumatologia-larrialdietan lan egin du, eta Bizkaiko Futbol Federazioko mediku izan da.
Kirolariak eta beren lesioak prebenitu, baloratu, orientatu, diagnostikatu eta tratatzeaz arduratzen da kirol-medikuntza. Medikuntza-adar horretan espezializatuta dauden sendagileek kirol-lesioak prebenitzen ez ezik, horiek errehabilitatzen ere lagun dezakete, eta kirolariak prest jartzen dituzte kirola egiteari ekiteko. Halaber, hainbat medikuntza-espezialitateren laguntza-figura da, hala nola traumatologia, kardiologia edo errehabilitazio espezialitateena.
IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatea, Markel Pérez medikua buru duena, aukera ederra da kirol-lesioak dizuten pazienteak tratatzeko, bai arreta espezializatua, bai bigarren iritzia eman diezaieten, baina, batez ere, kirola modu osasungarrian egin dadin, lesioak prebenituta.
Unitateak ekipamendu teknologiko aurreratua du, baita bi kontsulta, kirol-azterketa medikoak egiteko gela bat eta beste gela bat, balorazio isozinetikoak egiteko. Klinikako -1. solairuko Kanpo Kontsulten esparruan dago Unitatea.
Kirol-azterketa medikoak egitea Unitatearen zeregin ezagunena bada ere –Euskadiko futbol- eta saskibaloi-klub nagusietako eliteko jolakariei egin ohi dizkien azterketen oihartzunagatik–, IMQ-ko Kirol Medikuntzako Unitateak beste zerbitzu batzuk ere ematen ditu, hala nola kirol-aholkularitza, kirol-nutrizioko kontsulta eta, errendimendua hobetzeko, entrenamenduen plangintza eta jarraipena. Halaber, zerbitzu hauek ere eskaintzen ditu:
Kirol-azterketa medikoen funtzio prebentiboari esker, bihotzeko arazoak detektatzeaz gain, gai dira nabarmendu ez diren eta kirol batzuekin larriagotu daitezkeen beste eritasun batzuk baztertzeko.
Athletic Clubek IMQren laguntzarekin ekingo dio denboraldiari
Los jugadores del Deportivo Alavés comienzan la temporada con los reconocimientos médico-deportivos en IMQ
El primer equipo masculino de la SD Eibar pasa el reconocimiento médico en la Unidad de Medicina Deportiva de IMQ