Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ kliniketako erizaintzako profesionalek BBB ezagutzak eguneratu dituzte Deustuko Unibertsitateko ospitale birtualean

29.11.2022

IMQ kliniketako erizaintzako profesionalek BBB ezagutzak eguneratu dituzte Deustuko Unibertsitateko ospitale birtualean

IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketako erizaintzako 36 profesionalek bihotz-biriketako bizkortzearen gaineko etengabeko prestakuntzako programari hasiera eman diote oraintsu. Prestakuntza hori Euskadiko aseguratzaileak bere ospitaleetako langileentzat abiarazi du.

Javier Freijo, María Ortega, Begoña Girbau eta Julen Unzueta medikuek, IMQko Anestesiologian eta Bizkortzean espezialistak direnek, eman dute prestakuntza, Deustuko Unibertsitateko Ospitale Birtualean, unibertsitateak eta osasun-erakundeak sinatutako lankidetza-hitzarmen baten arabera.

Izan ere, Ospitale Birtualaren helburua da eremu klinikoko egoera errealak birsortzea inguru simulatu eta kontrolatu batean, zeinean ikasleak, benetako pazienteekin praktikak egiten hasi aurretik, trebatzen diren.