Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren aurka borrokatzeko konpromisoa indartu du azaroaren 25eko hainbat ekimenen bidez

25.11.2024

IMQ-k berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren aurka borrokatzeko konpromisoa indartu du azaroaren 25eko hainbat ekimenen bidez
  • IMQ-K sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu Taldeko klinika, egoitza eta lan-zentroetan, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzeko.

  • Euskadin, genero-indarkeria jatorri duten salaketak % 9,2 gehitu ziren 2024ko lehen hiruhilekoan, eta horrek azpimarratzen du gizarte-gaitz hori desagerrarazteko IMQrena bezalako ekimenek duten garrantzia.

Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadin osasun-laguntzako liderra den IMQ Taldeak berdintasunarekiko eta indarkeria matxista desagerrarazteko konpromisoa indartu du, gizartea sentsibilizatzea eta urtero milaka emakumeri eragiten dien problematikari aurre egiteko tresnak eskaintzea helburu duten Talde barruko eta hortik kanpoko hainbat jardueraren bidez.

Zorrotzaurre eta Virgen Blanca IMQ kliniken bitartez, informazio-kartelak eta -triptikoak zabaldu dira haien instalazioetan, eta, bertan, "Txertatu genero-indarkeriaren aurka" lelopean, pertsona guztiei kontzientziatzeko eta helburu horri laguntzeko gonbit egin zaie.  Gainera, kliniketako berdintasun-batzordeetako kideek hezkuntza-kanpainak egingo dituzte, eta, horretarako, informazio-materiala banatuko dute. Ekintza biribiltzeko, kanpaina digital bat egingo da web plataformetan eta posta korporatiboetan, aste osoan zehar mezua ikusgai jarrita.

Lan-arloan, IMQ Prevención sailak konpromisoa indartu egin du, eta langile guztiei laneko jazarpena eta sexu-jazarpena prebenitzeko protokolo eguneratua bidali die. Halaber, azaroaren 25ari buruzko sinadura elektronikoak inplementatu dira, eta kausa horri buruzko gune bat nabarmendu da haren webgunean, eta enpresei komunikazioak bidali zaizkie.

IMQ Igurcok kudeatzen dituen egoitza eta zentroetan ere egingo dira jarduera bereziak egun hori dela eta. Esate baterako, Zorrozgoiti egoitzan kultur ikuskizun bat antolatu da, Azahara taldearen eskutik, problematika horri buruz kontzientziatzeko. Gainera, egoitzako adinekoek eta langileek Zorrotza auzoko kaleetatik ibili dira informazio-liburuxkak banatzen eta bizilagunekin elkarrizketa sustatzen. Eta Igurcoko Berdintasun Batzordeak gogorarazi du zein garrantzitsua den emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota desagerrarazten lagunduko duten ekimenak bultzatzen jarraitzea, eta “Laneko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko jarduera-protokoloa” partekatu du, erasorik gabeko lan- eta gizarte-ingurunearen alde lan egiteko.

IMQ Seguros atalak, bestetik, sentsibilizazio-mezu hori Talde barruan eta hortik kanpo zabalduko du, Intranet eta sare sozialen bidez.

Ekintza horiek testuinguru kezkagarri batean kokatzen dira: Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren azken datuen arabera, Euskadin indarkeria matxista jatorri duten salaketak % 9,2 igo ziren 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Guztira, 1.627 salaketa eta 1.575 biktima erregistratu ziren denboraldi horretan. Gainera, emakume biktimen kopurua % 5,7 hazi zen, eta gorakada nabarmena izan zuen Espainiako nazionalitatedun emakumeen artean (+%10,7). Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko 6.019 emakumek jasotzen dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa tratu txarren aurrean; zifra horrek indarkeria matxistaren arazoaren larritasuna erakusten du, eta agerian uzten du sentsibilizazioa eta gizarte-aldaketa bultzatzeko premia larria.

Izan ere, azken urteotan, genero-indarkeriari buruzko pertzepzioak gizartea gehiago sentsibilizatu du eta, hortaz, hura arbuiaraztera bultzatu du Euskadin. Aldaketa hori kontzientziazio-kanpainek, lege-aurrerapenek eta erakunde, enpresa eta hainbat gizarte-erakunderen etengabeko lanak bultzatu dute. 

Euskadiren eta Espainiako gainerako automia-erkidegoren arteko desberdintasunak

Euskadik bereizgarriak ditu, Espainiako gainerako lurraldeekin alderatuta:

Ondorioz, Euskadin gizartearen pertzepzioan eta indarkeria matxistaren aurkako babes-neurrietan aurrerapen nabarmenak lortu diren arren, datuek agerian uzten dute arazo horrek larria izaten jarraitzen duela eta etengabeko ahaleginak egin behar direla arazo hori eremu guztietan desagerrarazteko.

IMQn lan egiten dugunok berretsi egin dugu generoan oinarritutako edozein indarkeria- edo diskriminazio-modurekiko zero tolerantziako politika korporatiboarekin dugun konpromisoa. Gure arloen eta kanpoko kolaboratzaileen (esaterako, Gurutze Gorria eta Udalak) arteko elkarlanaren bidez, indarkeriarik gabeko gizarte berdinzalea lortzen laguntzen dugu gogoz.