Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre klinikako beribil elektrikoak, ebakuntza geletatik 10 umeren etxeetara

12.01.2019

IMQ Zorrotzaurre klinikako beribil elektrikoak,  ebakuntza geletatik 10  umeren etxeetara

 

Gaur, larunbata, IMQ Zorrotzaurre Klinikako entzunaretoan, mantalen ordez gurpilak egon dira; sendagileen ordez, umeak, eta hitzaldien ordez, haur-jaia. Aukerak hala merezi izan baitu: 10 umeren Gabonetako nahia gauzatzea.

Errege Magoek zozketako (IMQ-k notario baten aurrean egin zuen, urtarrilaren 4an) 10 irabazleen Gabonetako arbolen oinetan utzi zuten opari-txekeari esker, hiru Lurralde Historikoetatik, klinikak umeak ebakuntza-gelara eramateko erabili ohi duen beribilaren antzeko batekin ibiltzeko aukera izango dute umeek, gaurtik aurrera.

Ekitaldian, jai-giroan, ume saridunak, horien senideak eta IMQ Taldeko kontseilari zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujua eta Klinikako zuzendari nagusi Nicolás Guerra izan dira. Azken biek eman dituzte opariak, bertaratutakoen, batez ere, neska-mutilen berezkotasunaz eta une dibertigarriez beteriko giroan.

Euskadiko 3.300 ume inguruk parte hartu zuten proposamen bitxi horretan, zeinaren bidez   IMQ-k “Ebakuntza-gelara beribilez” ekimenaren arrakasta partekatu eta ospatu nahi izan duen.

Enaitz, Mateo, Danel, Peio, Aritz, Xabier, Iñigo, Ainhoa, Marina eta Iara dira, gaur, Errege Magoek hitza betetzen dutelako eta, batez ere, batzuetan, ametsak egia bilakatzen direlako handi amets egin behar delako.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak paziente txikientzat sortu duen ekimenak -“Ebakuntza-gelara beribilez”- eraginkortasun terapeutiko handia duela erakutsi du, zeren eta, urrundik gidatutako beribiltxo haiei esker, tratamendu kirurgikoa behar duten umeak gurasoen besotatik ebakuntza-gelara lasaiago joan daitezen lortu baitu.

Ibilgailu elektriko horiek, umeak zirkuitu kirurgikoan entretenitzea ez ezik (umeen nahiz gurasoen antsietatea gutxiagotu egiten da), giro lasaiagoa eta “alaigarriagoa” sortzea ere lortzen dute, IMQ kliniketan, umeei ebakuntza egiten dizkietenean. Horrela, kirurgia aurreko erizaintzako eta anestesiako prozedurak errazten dira. Halaber, ekimen horri esker, hobeto esnatzen dira umeak eta kezka eta negarra gutxiagotu.

IMQ Zorrotzaurre klinikaren ekimen horrek, 2 eta 6 urte arteko umeengan (30 kg arteko pisua onartzen du beribiltxoak) duen eragina (lehenengo etapan) neurtu zenean, hau ondorioztatu zen: ospitaleratutako umeen % 98k ebakuntza-gelara beribiltxoan joan nahi zuen, beribiltxoan joan zirenen % 100ek ez zuen negarrik egin eta lasai joan zen ebakuntza-gelara eta horien % 95 lasai eta asaldatu gabe esnatu zen ebakuntzaren ondoren. Gurasoen % 100en iritziz, esperientzia oso ona izan zen.