Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zurriola Osasun Zentroa, 10 urte kalitate ziurtatudun osasun arreta pertsonalizatu oso baten zerbitzura

18.12.2023

IMQ Zurriola Osasun Zentroa, 10 urte kalitate ziurtatudun osasun arreta pertsonalizatu oso baten zerbitzura
  • Osasun-zentroak bere urteurrena ospatu du ekitaldi baten eskutik, 70etik gora gonbidaturekin.

Beti osasun-arreta pertsonalizatua, pazientea xede izanda, eskaintzeko eredua gogoan, familia-medikuaren bisitatik hasita, era guztietako proba diagnostiko eta terapeutikoak egitera, kirurgia anbulatorioa barne, asistentziaren kalitate eta segurutasun handiena erreferentziatzat hartuta, Donostiako IMQ Zurriola Osasun Zentroak hamargarren urteurrena ospatu du oraindik orain. 70etik gora pertsona bertaratu dira hori ospatzera, eta, ospakizunaren barruan, zentroko instalazioak bisitatu dituzte eta bertoko profesionalei eta langileei omenaldia egin zaie.

Zurriolak 2013an ekin zion jarduerari ofizialki, Donostian, IMQ Talde barruko zentro polikontsultorio moduan, 38 profesionalekin eta 9 administrarirekin, 24 espezialitate medikotara zerbitzu emateko. 600 metro koadroko lokal batean dago zentroa, Gros auzoan, eta orduan zerbitzu hauek zituen: 9 osasun-kontsulta; fisioterapia-gunea; erizaintza-gunea; erradiologia-gunea, erresonantzia magnetiko irekia eta guzti; eta kirurgia-gunea, zeinak ebakuntza-gela bat eta anestesia ondoko bizkorketarako unitateko (ABU) 3 gela dituen. Urte hartan, zentroak 9.124 ekintza mediko egin zituen, gehienak, kontsultak.

Gaur egun, asistentziek 76.173 ekintza mediko barne hartzen dituzte, eta IMQ Seguros babespean, 870 metro koadroko instalazio batean ematen ditu zerbitzuak Gipuzkoan, hala nola 14 kontsulta mediko, fisioterapia-gunea, eta horren barruan, 2 box bereiz pelbis-zoruaren tratamenduetarako, erizantza-gunea, errediologia-gunea, erresonantzia magnetiko irekia eta guzti, eguneko ospitalea, kirurgia-gunea duena, zeinak ebakuntza-gela bat eta anestesia ondoko bizkorketarako unitateko (ABU) 3 gela dituen, baita eguneko ospitalizaziorako 2 gela ere.

Instalazio horietan, gaur egun, 37 langilek eta 63 profesionalek lan egiten dute, 29 espezialitatetan, honela antolatuta:

Halaber, zentroko zerbitzu nagusienetako bat Bloke Kirurgikoa da. Honela hornituta: ISO 6 (segurtasun gorena) ziurtagiria duen ebaluntza-gela bat eta anestesia ondoko errekuperazioko 3 gela, kirurgia anbulatorioak egiteko, kirurgia handikoak nahiz txikikoak, eta endoskopiak egiteko (begi-lausoak, bitrektomiak, gainazaleko eta sakoneko tumoreak erauztea, eta eskuko eta oineko ebakuntzak, besteak beste).

Bestetik, kalitatearen kudeaketari eta pazientearen segurtasunari buruzko AENOR ziurtagiriak ere baditu, ISO 9001:2015, eta Arriskuen Kudeaketari buruzko UNE 179003.

IMQ Zurriola zentroak asistentzia-jarduera ez ezik, prestakuntza-jarduera ere badu profesional berrientzat, eta gogoz ari da elkarlanean Deustuko Unibertsitatearekin Medikuntza, Erizaintza eta Fisioterapiako ikasleak prestatzen, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Fisioterapiako ikasleak trebatzen, eta Lanbide Heziketako zentro batzuekin Erradiologiako teknikari espezialistak prestatzen.