Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Kosner Baskoniak denboraldiaurrea hasi du IMQ Amárica zentroko azterketa medikoen eskutik

18.08.2026

Kosner Baskoniak denboraldiaurrea hasi du IMQ Amárica zentroko azterketa medikoen eskutik

 

Kosner Baskonia 2026-27 denboraldirako prest jartzen hasi da, eta, horretarako, IMQ Amárica zentro medikoan ohiko azterketa medikoak egin dituzte jokalariek, erakunde horrek, duela ia bi hamarkadatik hona, klubaren aseguratzaile mediko ofiziala baita.

Egunean zehar, lehen taldeko jokalariei hainbat proba diagnostiko egin zaizkie, euren sasoia ebaluatzeko eta maila goreneko kanpaina berriaren eskakizunei aurre egiteko baldintza ezin hobeetan daudela egiaztatzeko. Izan ere, denboraldia irailaren 19an hasiko da, Badalonan, Asisa Joventuten aurka, Endesa Superkopako lehen titulua lortzeko lehian.

Azterketen programak analisi klinikoak, erradiografiak, elektrokardiogramak, ekokardiogramak eta esfortzu-probak biltzen ditu; hots, azterketa-sorta, jokalari bakoitzaren osasun-egoeraren ikuspegi osoa lortzeko.

“Edozein anomalia kardiobaskular detektatzeko egiten dira esfortzu-proba horiek, horrela, esfortzu handiko egoeretan kolapsoak prebenitu ahal izateko. Gehiago bideratzen dira prebentziora eta segurtasunera, kirol errendimendu berberera baino”, adierazi du Javier Pindadok, IMQ Amárica zentroko kardiologoak.

Era berean, doktoreak azaldu duenez, proba hori “oso segurua da, kirolariak eguneroko lehiaketetan egiten duen esfortzua baino txikiagoa edo haren berdina den esfortzuaren eraginpean jartzen duelako kirolaria, baina probak badu abantaila itzela, edozein larrialdietarako prest dauden medikuez inguratuta egotea”.

Azterketa horiek egiteak Baskoniaren denboraldiaurreko lanari hasiera eman ohi dio urtero, eta lehiaketara itzuli aurreko lehen urratsetako bat da. Hasierako balorazio horri esker, talde teknikoak eta zerbitzu medikoek informazio zehatza lortzen dute jokalari bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara egokitutako prestakuntza diseinatzeko.

IMQ eta Baskonia, aliantza finkatua

IMQren eta Baskoniaren arteko lankidetza horrek, bi erakundeek osasunaren, prebentzioaren eta kirol-bikaintasunaren alde apustu berbera dutela erakusten du. IMQ Amáricaren bidez, konpainiak diziplina anitzeko talde bat eta teknologia diagnostiko aurreratua jartzen ditu klubaren eskura, denboraldi osoan jokalariei laguntzeko.

IMQ-k, horrela, euskal kirolarekin eta ohitura osasungarriak sustatzearekin duen konpromisoa berresten du, eta, horrela, kirolarien eta herritarren ongizatearen alde egiten du, osasunaren ikuspegi oso batetik.