Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Martin Krampeljek, Bilbao Basketen fitxaketa berriak, kirol-azterketa medikoa egin du imq-rekinc

15.09.2025

Martin Krampeljek, Bilbao Basketen fitxaketa berriak, kirol-azterketa medikoa egin du imq-rekinc
  • Hegaleko pibot esloveniarrak hainbat proba egin ditu IMQ Alhóndigako IMQren Kirol Medikuntzako Unitatearen instalazio berrietan, Markel Pérez doktorearen begirada arretatsupean.

Martin Krampelj hegaleko pibot esloveniarra (Ljubljana, 30 urte, 2,06 m) bada beltzez jantzitako gizona. Hala, gaur goizean kirol-azterketa medikoa egin du IMQn, Bilbao Basketen aseguratzaile mediko ofizialean, taldean jokatzen hasi aurretik.

Jokalaria Turkiako Yalovaspor taldetik etorri da, eta hainbat proba egin ditu IMQ Alhóndigako IMQren Kirol Medikuntzako Unitatearen instalazio berrietan, horren arduradun Markel Pérez sendagilearen begirada arduratsupean.

Azterketaren lehen zatian ekokardiograma, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta larruazal-tolesturak) eta lokomozio-aparatuaren miaketa egin zaizkio.

Prozesuak barne hartu ditu, halaber, test isozinetiko bat, indarra eta mugikortasun artikularra neurtzeko beste bat, elektrokardiograma basal bat eta esfortzu proba maximoa zintan, eta bihotz-pultsuak neurtu zaizkio.

Markel Pérez sendagileak hau adierazi du kirol-azterketa medikoaz: «helburu du jokalariaren sasoia eta osasuna aztertzea eta datu beharrezkoak biltzea Bizkaiko taldean haren entrenamendua optimizatu eta indibidualizatzeko».

Bestalde, klubeko kirol-zuzendaritzak fitxaketa berriaren indarra eta gaitasun atletikoa aintzat hartu ditu: «Martin Krampelj “4” da, eta “5” bezala joka dezake, jokalari indartsua eta atletikoa baita. Uste dugu jokalariarekin fisikoki hobetu egingo dugula. Gainera, barne-posizio bietan lagundu diezaguke».

Halaber, erasoan zein defentsan duen intentsitatea azpimarratu du. «Errebotean asko lagunduko digun jokalaria da, eta defentsan ona da pase-lerroetan aurrea hartzen eta laguntza-egoeretan jaurtiketak blokeatzen. Erasoan, kanpo-jaurtiketa ona du eta ‘bata bestearen kontran’ ondo erasotzen du barneratzeetan. Gainera, oso ondo jokatzen du saskiratze mozketetan eta erasoko errebotea kargatzen».

IMQ eta Surne Bilbao Basket

IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusiak, Surne Bilbao Basketekin osasun-aseguratzaile medikoa izateko duen babesletza berritu zuen bi denboraldiz abenduan; hala, saskibaloia Bizkaiko erreferentziazko kirola izateko duen konpromisoa berretsi zuen.

IMQ eta Bilbao Basketen arteko harremana 2007an sortu zen, eta lankidetza arin eta arrakastatsuaren adibide gisa finkatu da. Aliantza berritu izanak, jokalarientzako estaldura medikoa eta kirurgikoa ziurtatzeaz gain, ekimen sozial berriak ere sustatzen ditu, Bilbao BasketLab kasu, klub bizkaitarraren proiektu berritzailea dena. Kirola eta beste interes-arlo batzuk uztartzen ditu, hala nola osasuna, nutrizioa, kirol-teknika edo kirol-kudeaketa eta -berrikuntza. Hainbat kolektibori zuzendutako proiektua da, hala nola haurrei, gazteei, familiei eta Bizkaiko oinarrizko beste klub batzuei.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko kirolaren alde egiten du beti, eta kirol-erakundeek etorkizuneko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera ugaria babesten du. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, baita, Athletic Club, Deportivo Alavés, Real Sociedad eta SD Eibar futbol-taldeena ere, besteak beste.