Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

65.600dik gora Euskal Herritarrek dute glaukoma

10.03.2020

65.600dik gora Euskal Herritarrek dute glaukoma

 

Biztanleriaren % 3tik gorako prebalentzia du, hots, Euskadiko hiru Lurralde Historikoetako 65.600 herritarrek baino gehiagok dute glaukoma Euskadin. Laster, urtero bezala, Glaukomaren Munduko Eguna –martxoaren 12a– izango denez, Begoña Arana IMQ-ko sendagile oftalmologikoak hauxe adierazi du: “nerbio optikoa begitik burmuinera informazio bisuala transmititzen duten neuronen axoiek osatzen dutenez, behin kaltea gertatzen denean, hori atzeraezina da. Gaixotasun hau isila da; hau da, ez du sintomarik ematen eta fase aurreratuetaraino ez da nabarmentzen. Glaukoma ez bada detektatzen eta ez bada tratamendu goiztiarrik ezartzen, ikusmen-galera handia eragin dezake, eta, izan ere, itsutasun itzulezinaren lehen kausa da munduan”.

Hori dela eta, adituak esan du gomendagarria dela "40 urtetik aurrera" azterketa oftalmologikoa egitea, “une horretan areagotzen hasten baita glaukomaren eragina. Bereziki, familian glaukoma eta beste arazo oftalmologiko batzuk (miopia edo hipermetropia altuak, esaterako) dituzten pazienteetan, gaixotasun hori izateko arrisku handiagoa baitute". Aurrekoaz gain, gaixotasun horrek eragin handiagoa du kortikoidedun botikekin tratatutako pazienteengan.

Espezialista batek kontrolatu beharra are beharrezkoagoa da "60 urtetik aurrera". Arana doktoreak agerian utzi du glaukoma "tentsio normala duten gaixoengan gerta daitekeela, eta, horregatik, glaukoma-mota zehatz horrek ebaluazio zehatzagoa behar duela".

Glaukoma

Faktore anitzeko gaixotasun progresiboa da glaukoma, zeinean nerbio optikoan kalte bat gertatzen den, orokorrean, begi-tentsio handi baten ondorioz. Kalte hori nerbio optikoan gertatzen da, patroi bereizgarri batekin; horrek ikuseremua murriztea dakar (alboetatik erdigunerantz) eta ikusmen periferikoari eragiten dio. Gehienetan, ikusmen-eremuaren galera motela izaten da eta periferiatik hasi; horrela, fase hasiberrietan pazientea ez da arazoaz jabetzen ikuseremu zentralenari eragiten zaion arte, eta ikusmenean nabaritzen du; une horretan, estadio aurreratu eta atzeraezin batean dago.

Nola diagnostikatzen da?

Oftalmologoek gaixotasuna hasierako faseetan modu goiztiarrean diagnostikatzeko tresnak dituzte. “Glaukoma detektatzeko ditugun proba nagusiak honako hauek dira: begi-tentsioa hartzea, ikus-eremua aztertzea (kanpimetria) eta nerbio optikoaren burua aztertzea begi-hondoa bistaratuz, baita beste irudi-proba batzuk ere, hala nola koherentzia optikoko tomografia (OKT)”, zerrendatu ditu IMQ-ko oftalmologoak.

Zein da tratamendua?

Gaur egun, errepertorio terapeutiko zabala dago, baina, "gaur egun eskuragarri dagoen tratamendu oro gaixotasunaren progresioa geldiaraztera bideratuta dago, ez baitugu ukitutako ikus-eremua berreskuratzeko gai den sendabiderik".

Arana doktoreak ondorioztatu duenez, “kolirio ugari daude egunero instilatu behar diren begi barruko presioa jaisteko, eta, noizbehinka, beste prozedura batzuk egin behar izaten dira, hala nola laserra edo kirurgia. Kasu guztietan, tratamenduaz gain, beharrezkoa da azterketa oftalmologikoak egitea, begietako tentsioa kontrolatzeko eta gaixotasunaren progresioa behatzeko”.