Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Pneumonia da munduko gaixotasun infekzioso hilgarriena

11.11.2021

Pneumonia da munduko gaixotasun infekzioso hilgarriena

 

Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, 2019an, pneumonia eta beheko arnasbideetako beste infekzio batzuk izan ziren gaixotasun transmitigarrien talderik hilgarriena, eta laugarren heriotza-kasua  nagusitzat jo ziren. Urtero, azaroaren 12an, Pneumoniaren Munduko Eguna gogorarazten da herritarrak kontzientziatzeko gaixotasun infekzioso horren larritasunaz, eta koronabirusaren pandemia dela bide, gainera, are ohikoagoa da.

IMQ-ko pneumologo Isabel Urrutia Landa sendagileak adierazi duenez, «pneumonia arnas infekzio akutua da eta birikei eragiten die. Pertsona osasuntsuen albeoloak airez betetzen dira arnasa hartzean, baina pazienteenek zornea eta likidoa dute patogenoen eraginez, eta horrek mina ematen eta oxigeno-xurgapen eskasa eragiten du».

Adituak xehatu duenez, «pneumonia bakterioek, onddoek eta birusek eragin dezakete eta sintomak antzekoak izan daitezke batzuetan. Zerrendari gehitu zaion azken birus eragilea SARS-CoV-2 da».

Arreta medikoa behar izaten duten kausa ohikoenetako bat dira pneumoniak. «Gaur egun, komunitatean hartutako pneumoniak (NAC) biztanle helduengan duen intzidentzia 2-10 kasu/1.000 biztanleko da urtean, eta jakin badakigu intzidentzia handiagoa dela 5 urtetik beherakoen eta 65 urtetik gorakoen artean. Ohikoagoa da neguan, eta gaixotasun kronikoak (arnas eritasunak, gibelekoak, giltzurrunetakoak, bihotzekoak edo diabetesa) dituzten pazienteek pneumonia garatzeko arrisku handiagoa dute», adierazi du IMQ-ko espezialistak.

Euskadiko heriotza-tasa

Euskadin, Estatistikako Institutu Nazionalak atzo argitaratutako datuen arabera, 2001etik 2020ra bitartean 6.570 pertsona hil ziren pneumoniaren ondorioz Euskadin, 328 pertsona urteko batez bestekoarekin. Era berean, gorabeherak daude, 2020ko 234 kasuetatik 2017ko 401 kasuetara. Espainia osoan ez bezala, non emakume baino gizon gehiago hiltzen diren pneumoniaren ondorioz, Euskadin azken 20 urteetan gehiago hil dira emakumeak (3.295) gizonak (3.275) baino gaixotasun horren ondorioz. Espainian, azken bi hamarkadetan 173.914 pertsona hil dira patologia horren ondorioz.

«Komunitatean hartutako pneumoniadun pazienteen % 20 eta % 65 paziente artean dabilen kopurua ospitaleratzen da, eta aldagarritasun horrek era askotako arrazoiak ditu: gaixoen adina eta jatorria, Larrialdietako zerbitzuetan arreta jasotzea, eta elkartutako komorbilitatea, besteak beste. Kalkulatu da, halaber, ospitaleratutakoen % 9ak zainketa intentsiboen unitate bateko (ZIU) ohe batean bukatzen duela. Komunitatean hartutako pneumoniaren heriotza-tasa orokorra % 5-15ekoa da ospitaleratutakoen artean,  eta % 25etik gorakoa, ZIU bateko gaixoen artean», azaldu du IMQ-ko pneumologoak.

Bestetik, 1.000 ospitaleraturen artean 5-15 pazientek garatzen dute ospitaleratzean ez zuten pneumonia bat. «Konplikazioak izateko probabilitatea 6-20 aldiz handiagoa da ZIUn ospitaleratuz gero, eta ospitalean hartutako pneumonien (infezkio nosokomialak)  heriotza-tasa komunitatean hartutako pneumoniena baino askoz handiagoa da», adierazi du.

Agente patogeno gehiago

Pneumonia eragiteko gai diren agente mikrobiologikoen kopurua «etengabe handituz doa. Germen ohikoenek antibiotiko “klasikoekiko” erresistentziak garatu dituzte, eta infekzioaren maneiuan zeregin garrantzitsua duten antibiotiko berriak agertzen dira».

Halaber, diagnostikatzeko metodo mikrobiologiko berriak garatu dira, eta horiek lagungarriak izan daitezke infekzioaren kausa ezartzeko. Dena den, «beste infekzio batzuetan nabarmen jaitsi da heriotza-tasa azken urtoetan, baina pneumonietan ez da modu berean jaitsi» adierazi du adituak.

Antibiotikoekiko erresistentzia handiagoa

«Komunitatean hartutako pneumonia da antibiotikoterapia bidez gehien tratatzen den gaixotasuna; izan ere, harekin pazienteen % 19a tratatzen da». Urrutia medikuak azpimarratu duenez, «badago antibiotikoekiko erresistentzia krisia, antibiotikoak gehiegi eta desegoki erabiltzen direlako. Urtero 33.000 paziente hiltzen dira Europan antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioengatik, eta gaixotasun-karga hori gripearekin, GIB-hiesarekin eta tuberkulosiarekin pareka daiteke».

Tratamendu immunoezabatzaileak eta bizi-itxaropen

Aurrekoaz gain, etorkizunari  begira, pneumonia gehiago egotea aurresuposatzera daramaten beste faktore bi azpimarratu ditu adituak. «Alde batetik, gero eta gaixotasun gehiagotan immunoezabatzea eragiten duten tratamenduak garatu izana. Bestetik, biztanleriaren  batez besteko biziraupena luzatu izana. Datu horiek guztiek elkarrekin eragina dute pneumonien maneiuan eragina duten faktore guztiak –horien kopurua nahiz larritasuna– hobeto ezagutzeak duen garrantzian».

Prebentzio-neurriei dagokienez, eskuak garbitzea, eztul egitean edo usin egitean sudurra eta ahoa estaltzea, paperezko mukizapiak egoki botatzea eta sintomarik izanez gero musukoa erabiltzea dira jokabide gomendagarriak, IMQ-ko pneumologoak jakinarazi duen bezala.